1876ko Legea eta Borboien Berrezarkuntza: Testuinguru Historikoa

Historia2,44 KB

1876ko uztailaren 21eko Legea

Lege hau karlisten porrotaren ondoren aplikatu zen. Hirugarren Gerra Karlista 1872an hasi zen. Lau urte lehenago, 1868ko Iraultza gertatu zen: moderatuek boterea galdu zuten eta Isabel II.ak ere alde egin behar izan zuen.

Euskal diputazioak eta euskal karlistak altxamendu militarra prestatzen hasi ziren. Karlisten iritziz, beren hautagaia, Karlos VII.a, Amadeo Savoiakoa baino egokiagoa zen Espainiako tronuan jarri eta Foruak bere osotasunean berrezartzeko. Beste alde batetik, armada liberala indartuta zegoen karlisten altxamenduari aurre egiteko.

Bestalde, Martinez Campos jeneralak Alfonso XII.a izendatu zuen errege eta Canovas del Castillo borboitarren etorrera prestatzen hasi zen. Sektore moderatuak (burgesia kontserbadorea, eliztarrak, katolikoak), hasieran Karlos VII.aren alde altxatu zirenak, Alfonso XII.aren alderdira pasatzen hasi ziren. Karlistak erabat garaituak izan ziren eta porrot horren ondoren etorri zen lege hau. Armada liberalaren garaipenarekin, estatuak oztopo gutxiago zeukan Euskal Herrian, eta euskaldun askoren haserrea piztu zen.

1876ko Konstituzioa eta Berrezarkuntza

Seiurteko Iraultzailea une larria izan zen estatuaren iraupenerako: altxamendu karlista Euskal Herrian eta Katalunian, eta Kuban independentziaren aldekoen altxamendua. Egoera nahasi horri erantzuteko, agintariek borboiak berriro ezartzea erabaki zuten.

Borboien Berrezarkuntzaren ezaugarriak

  • Antolatzailea: Canovas del Castillo.
  • Sistema politikoa: Bi alderdi nagusi (txandakako sistema):
    • Canovasen Alderdi Kontserbadorea.
    • Sagastaren Alderdi Liberala.
  • Hauteskundeak: Alderdi minoritarioak ziren eta hauteskundeak "maneiatzeaz" arduratzen ziren, tranpak eginez.

Errestaurazioaren kontrakoek (intelektualak, anarkistak) gogor salatu zuten sistema hau; beraz, konstituzio honekin ez zuten herritarren identifikazioa lortu.

Krisi garaia eta amaiera

Errestaurazioak ez zuen erabateko egonkortasuna lortu eta hainbat krisi jasan zituen:

  • Kolonien galera.
  • Annualgo Hondamendia.
  • Bartzelonako Aste Tragikoa.
  • 1917ko greba orokor iraultzailea.

Krisi hauek errestaurazioa bera arriskuan jarri zuten. Azkenik, 1923an Primo de Riverak kolpe militarra eman zuen, diktadura bat ezarriz eta konstituzio hau indargabetuz.

Deskargatu

PDF Word HTML