Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Ekonomia eta Historia: Glosarioa

Ekonomia2,44 KB

Eskari-eskaintza
Ondasun merkatuko prezioak erabakitzeko erabiltzen den eredu ekonomikoa. Eskaria gora, prezioa gora.
Akzioa
Sozietate batean kapitala banatuta dagoen zatietako bakoitza da, eta zati bakoitzaren jabetza ziurtatzen duen agiria.
Burtsa
Akzioak saldu eta erosi daitezkeen gunea da.
Enclosure
Lur sailak, hezituak eta itxiak, nekazaritza iraultzako sistema.
Lugorria
Erein gabe uzten den lur saila. Nekazaritza iraultzan alde batera utzi eta produktibitatea handitu zen.
Merkantilismoa
Bereziki XVII. eta XVIII. mendeetan garatu eta aplikatutako ideia politiko eta ekonomikoen multzoa da. Ideia horien arabera, estatu baten aberastasuna daukan urre eta metal preziatuen kopuruarekin dago lotuta.
Bessemer bihurgailua
1856. urtean Henry Bessemerrek burdina
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia eta Historia: Glosarioa" »

Enpresaren Oinarriak: EGE, Etika eta Sailkapena

Ekonomia2,77 KB

Enpresaren Gizarte Erantzukizuna (EGE)

Gaur egun, enpresek alderdi ekonomikoak (eraginkortasuna, produktibitatea, etab.) kontuan hartzeaz gain, beren erabakiek gizartean izan dezaketen eragina ere hartu behar dute. Sortu daitezkeen ondorioei gizarte kostuak deitzen zaie.

Gizarte Kostu Negatiboak

Enpresatik kanpoko pertsonek enpresa-jardueraren ondorioz pairatutako kalteak dira (kutsadura, zarata, zikinkeria, etab.). Enpresak kostu hauek ez sortzen saiatu beharko du (hobekuntzak eta inbertsioak eginez). Sortzen baditu, erakunde publikoek neurriak hartu beharko dituzte, legeak aplikatuko dira eta isunak ezarriko dira. Enpresei laguntza ematen zaie hobekuntzak egiteko (diru-laguntzak, zerga-onurak, etab.).

Gizarte Kostu Positiboak

  • Lana sortzea
  • Aberastasuna
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Oinarriak: EGE, Etika eta Sailkapena" »

Merkataritza eta Zerga Legeak: Gida Praktikoa

Ekonomia3,23 KB

Merkataritza Legea

Enpresa baten ekonomia jarduera arautzen du.

  • Kontabilitate arauak: Enpresek diru kontuak nola eraman/apuntatu behar dituen arautzen du.
  • Lehiakortasuna eta publizitatearen inguruko arauak.
  • Industria-jabetza (patenteak) eta kontsumitzaileen defentsa.

Zerga Legedia

Tributuak eta Zerga-Motak

Tributuak Estatuaren diru sarrera nagusiak dira. Tributuak ordaintzea nahitaezkoa da. Beren helburua: gastu publikoa finantzatzeko beharrezko diren baliabideak lortzea eta herrialdeko jarduera ekonomikoa kontrolatzea.

Tributu Motak:

  • TASAK: Zerbitzu publiko bat jasotzearen ondorioz ordaintzen dena. (EGA matrikula, museoetarako sarrera, EHUko matrikula...)
  • KONTRIBUZIOAK: Zerga hauekin lortzen den onura, ez da pertsona partikular batentzat bakarrik. (
...
Jarraitu irakurtzen "Merkataritza eta Zerga Legeak: Gida Praktikoa" »

Egungo Industria Iraultza: Ezaugarriak eta Joerak

Ekonomia2,54 KB

Egungo Industria Iraultza

Industria Berriak

Hirugarren Industria Iraultza 1970eko hamarkadan hasi zen, eta oraindik jarraitzen du. Gaur egun, goi teknologia erabiltzen duten punta-puntako industriek bultzatzen dute III. Industria Iraultza. Industria horiek mikroelektronika, informatika, telekomunikazioak eta bioteknologia (zelula biziak erabiltzea produktu berriak lortzeko elikaduran edo farmakologian) dira.

Oro har, langile gutxi dituzte, baina oso gaituak.

Lanaren Antolaketa Berria Mundu Globalizatu Honetan

Munduko leku guztien arteko ekonomia-harremanak inoiz baino biziagoak dira, ekonomia globalizatua, hain zuzen. Globalizazioa zenbait modutan adierazten da:

  • Enpresa askoren ekoizpena mundu merkaturako da.
  • Enpresa askok beste enpresa txikiago batzuk
...
Jarraitu irakurtzen "Egungo Industria Iraultza: Ezaugarriak eta Joerak" »

Kontsumo Pribatua, Inbertsioak eta Ekonomia Politika

Ekonomia2,94 KB

Kontsumo Pribatua familiek egiten duten gastua adierazten du, dela ondasun iraunkorretan (esaterako etxetresna elektrikoak eta automobil), dela ondasun galkorretan (elikagaiak eta jantziak, adibidez), dela zerbitzuetan (garraioa, hezkuntza, komunikazioa eta osasuna, kasu).


Kontsumoa faktore hauen araberakoa izango da: urtean erabilgarri dagoen errenta, errenta iraunkorra, bizi-zikloaren hipotesia eta aberastasunaren eraginarena.


Inbertsioak zeharka giza beharrak asetzen dituzten ondasunak (kapital-ondasunak) eskuratzea da; alegia, beste ondasun batzuen ekoizpenean laguntzen duten ondasunak eskuratzea.


Inbertsioa hauek baldintzatzen dute: sarrerek, kostuek, erabilitako ekoizpen-ahalmenak eta etorkizuneko espektatibek.


Inbertsioaren eragin biderkatzaile
...
Jarraitu irakurtzen "Kontsumo Pribatua, Inbertsioak eta Ekonomia Politika" »

Enpresen Finantziazioa: Iturriak, Tresnak eta Estrategiak

Ekonomia3,79 KB

Epe Luzerako Besteren Finantziazio Baliabideak

Enpresek, baliabide gehiago behar dituzte, finantziazio propioaz gain, besteren finantziazioa behar dute. Epe Luzerako Besteren Finantziazio Baliabideak (ELBFB) dira enpresek ekitaldi ekonomiko bat baino denbora luzeagoan izaten dituzten baliabideak, denbora hori igaro ondoren itzuli egin behar dituzte, dagozkien interesak ordainduz.

Epe Luzerako Maileguak

Enpresek maileguak eskatzen dizkiete kreditu erakundeei finantziazioa lortu ahal izateko. Diru hori itzuli egin behar da dagozkion interesekin batera.

Obligazioak

Enpresek ematen dituzten kreditu tituluak dira. Partikularrek eta beste enpresa batzuek erosi egiten dituzte, interes baten truke. Enpresek soilik erabil dezakete finantzaketa mota hori....

Jarraitu irakurtzen "Enpresen Finantziazioa: Iturriak, Tresnak eta Estrategiak" »

XIX. Mendeko Ekonomia eta Gizarte Kontzeptuak

Ekonomia2,83 KB

Definizioak

Kaiserra

Kaiserra Alemaniako enperadoreari deitzeko era zen.

Eskaintza eta Eskariaren Legea

Eskaintza eta eskariaren legea lege ekonomiko bat da, zeinaren arabera produktu baten prezioa eskuragarri dagoen produktu kantitatearen eta erostera prest dauden bezeroen arteko aldearen araberakoa den. Produktu gutxi eta interesa duten bezero asko badaude, prezioak gora egiten du; alderantziz bada, jaitsi egiten da.

Klase-gizartea

Klase-gizartea Industria Iraultzarekin batera sortutako antolaketa-sistema zen. Honen bidez, gizarte-talde berriak sortu ziren, eta hiru multzo handitan bereiz daitezke: behe-klaseak, erdi mailako klaseak eta goi-klaseak.

Proletarioak

Proletarioak industrializazioarekin lotuta berehala ugaritutako gizarte-talderik azpimarragarriena...

Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Ekonomia eta Gizarte Kontzeptuak" »

Eskaria eta Eskaintza: Funtsezko Kontzeptuak Ekonomian

Ekonomia4,34 KB

Eskaria: Kontzeptua eta Faktoreak

Eskariak adierazten du eskatzaileek ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden prezio jakin batean.

Eskaria Baldintzatzen Duten Faktoreak

Ondasunaren prezioaz gain, ondasun baten eskarian beste faktore batzuek ere eragiten dute. Hona hemen horiek guztiak:

Ondasunaren Prezioa

Produktu bat zenbat eta garestiagoa izan, orduan eta kantitate txikiagoa erosteko prest egongo da eskatzailea, eta alderantziz, zenbat eta merkeagoa izan, orduan eta gehiago erosiko du.

Lotutako Ondasunen Prezioa

Lotutako ondasunak bi kategoriatan sailka daitezke:

  • Ondasun Osagarriak: Elkarrekin doazen ondasunak dira. Esaterako, autoak eta gasolina... ezin da bat kontsumitu bestea gabe. Ondorioz, ondasun horietako baten prezioa jaistean,
...
Jarraitu irakurtzen "Eskaria eta Eskaintza: Funtsezko Kontzeptuak Ekonomian" »

Merkatuaren Oinarriak: Eskaria, Eskaintza eta Oreka

Ekonomia3,14 KB

1. Merkatua eta Dirua

  • Enpresak: Ekoitzi.
  • Familiak: Kontsumitu.
  • Sektore publikoa: Arautu eta kontrolatu.

Merkatua

Saltzaileek eta erosleek produktu jakin baten inguruan egindako salerosketen multzoa da.

Dirua

Ordaintzeko eta trukatzeko tresna da.

2. Eskaria

Eskatzaileek ondasun bat erosteko zer kantitate eta zer preziotan ordaintzeko prest dauden adierazten du.

Eskaria Baldintzatzen Duten Faktoreak

  • Ondasunen prezioa: Zenbat eta garestiago, gero eta kantitate gutxiago, eta alderantziz.
  • Lotutako ondasunen prezioa:
    • Ondasun osagarriak: Batera kontsumitzen direnak (adibidez, kafea eta azukrea).
    • Ordezko ondasunak: Behar bera asetzen dutenak.
  • Errenta erabilgarria:
    • Behe mailako ondasunak.
    • Ondasun arruntak.
    • Luxuzko ondasunak.
  • Kontsumitzailearen lehentasunak: Zaletasun,
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatuaren Oinarriak: Eskaria, Eskaintza eta Oreka" »

Merkatu eta Finantza Kontzeptuak: Gida Osoa

Ekonomia3,6 KB

Gaia: Merkatua eta Marketing Kontzeptuak

Merkatua

Salerosketa gertatzen den ingurune ekonomikoa da, non ondasunak balio baten truke trukatzen diren.

Merkatu Kuota

Enpresa batek jarduera ekonomikoan duen eragina neurtzen du. Formula: (Enpresaren merkatua / Merkatu osoa) x 100.

Merkatu-Azterketa

Ingurune orokorrari, lehiakortasunari eta kontsumitzaileari buruzko informazioa jaso, landu eta aztertzean datzan prozesua da.

Lehiakidea

Merkatu berean produktu edo zerbitzu berdina eskaintzen duen erakundea edo pertsona da.

Merkatu-Segmentazioa

Merkatua talde homogeneotan banatzea da, kontsumitzailearen beharrak betetzen dituen produktuaren ezaugarriak ezagutarazteko eta hauen eskuetara heltzeko jarraitu beharreko bidea bezero motak baldintzatuko baitu.

Marketinga

Etekina...

Jarraitu irakurtzen "Merkatu eta Finantza Kontzeptuak: Gida Osoa" »