Merkataritza eta Zerga Legeak: Gida Praktikoa
Merkataritza Legea
Enpresa baten ekonomia jarduera arautzen du.
- Kontabilitate arauak: Enpresek diru kontuak nola eraman/apuntatu behar dituen arautzen du.
- Lehiakortasuna eta publizitatearen inguruko arauak.
- Industria-jabetza (patenteak) eta kontsumitzaileen defentsa.
Zerga Legedia
Tributuak eta Zerga-Motak
Tributuak Estatuaren diru sarrera nagusiak dira. Tributuak ordaintzea nahitaezkoa da. Beren helburua: gastu publikoa finantzatzeko beharrezko diren baliabideak lortzea eta herrialdeko jarduera ekonomikoa kontrolatzea.
Tributu Motak:
- TASAK: Zerbitzu publiko bat jasotzearen ondorioz ordaintzen dena. (EGA matrikula, museoetarako sarrera, EHUko matrikula...)
- KONTRIBUZIOAK: Zerga hauekin lortzen den onura, ez da pertsona partikular batentzat bakarrik. (Kaleetako argiak, hiri hobekuntzak...) Udalari ordaintzen zaizkio.
- ZERGAK: Erakunde publikoek eskatutako ordainketak dira zergadunarentzat kontraprestazio zuzenik ez dutenak.
Zergak eta Zerga-Motak
Zuzeneko Zergak
Enpresek eta pertsona fisikoek ordaindu behar dituzte diru sarrerak edo mozkinak izateagatik. Zerga nagusiak:
Pertsona fisikoen gaineko zerga (PFGZ/IRPF): Bere lanetik, bere kapitaletik, edo beste diru sarrera batzuetatik, errentak lortu dituzten pertsonek ordaintzen diete Foru Aldundiari (azienadari/ogasunari). Pertsona fisikoaren zirkunstantziak kontuan izaten dira (seme-alaba kopurua, alokairuan dugun etxean bizi al garen...)
Sozietateen gaineko zerga (SZ): Merkataritza sozietateek ordaintzen dute lortu dituzten etekinengatik. Kontuan izaten da enpresak inbertsioak egin dituen, langileak kontratatu dituen...
Espainian: %30eko zerga tasa aplikatzen da.
EAE: %28ko zerga tasa aplikatzen da. Enpresa txikietan %24.
Foru Aldundiari.
Ekonomia jardueren gaineko zerga (EJZ): Enpresa jarduera, jarduera profesionala edo jarduera artistikoa egiten duten pertsonek ordaintzen diete udalari. Gaur egun 1.000.000 € baino gehiago fakturatzen duten enpresek bakarrik ordaintzen dute.
Ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ): Udal-mugartearen barruan dauden higiezinak zergapetzen ditu (pabiloiak, lur-sailak, etxeak, eraikuntzak, lokalak…). Udalari.
Zeharkako Zergak
Pertsonen ondasunen eta zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dute.
Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ/IVA):
- Aplikatzen diren tasa desberdinak:
- Tasa oso murriztua %4 → Premiazko ondasunei aplikatzen zaie (barazki, esne, ogi, frutuei…)
- Tasa murriztua %10 → Elikagaiei orokorrean aplikatzen zaie (bidaiarien garraioa, etxebizitzak…)
- Tasa orokorra %21 → Gainerako ondasunei eta zerbitzuei ezartzen zaie (antzerkia, zinea, telefonia, ile-apaindegia, arropa, oinetakoak, tabakoa, alkohola…)