Enpresen Finantziazioa: Iturriak, Tresnak eta Estrategiak
Epe Luzerako Besteren Finantziazio Baliabideak
Enpresek, baliabide gehiago behar dituzte, finantziazio propioaz gain, besteren finantziazioa behar dute. Epe Luzerako Besteren Finantziazio Baliabideak (ELBFB) dira enpresek ekitaldi ekonomiko bat baino denbora luzeagoan izaten dituzten baliabideak, denbora hori igaro ondoren itzuli egin behar dituzte, dagozkien interesak ordainduz.
Epe Luzerako Maileguak
Enpresek maileguak eskatzen dizkiete kreditu erakundeei finantziazioa lortu ahal izateko. Diru hori itzuli egin behar da dagozkion interesekin batera.
Obligazioak
Enpresek ematen dituzten kreditu tituluak dira. Partikularrek eta beste enpresa batzuek erosi egiten dituzte, interes baten truke. Enpresek soilik erabil dezakete finantzaketa mota hori.
Leasinga
Enpresa finantzatzeko sistema bat da, elementu aktibo finko bat erabiltzen hastekoa, errentamendu kuota baten truke. Finantzaketa honen alde txar nagusia da oso kostu handia duela.
Rentinga
Ondasun higigarriak eta higiezinak epe ertainetara eta epe luzera alokatzeko modu bat da. Renting enpresak zenbait zerbitzu eman behar dizkio:
- Ondasuna erabiltzen utzi kontratuaren epean.
- Ondasunaren mantentze lanak egin.
- Arrisku orotarako aseguru bat ordaindu.
Errentariak ez du ondasuna erosteko aukerarik kontratua amaitzen denean.
Marketin Tresnak
Publizitatea
Publizitatea enpresa bati edo beste erakunde publiko edo pribatu bati buruzko informazioa ematen duen sustapen tresna bat da, komunikabide batean zabaltzen dena eta enpresaren aldeko iritzia sortzea lortzen duena. Publizitatearen bidez, komunikabideetan ohiartzuna izatea lortzen da. Gainera, informazioa ematen edo irakurtzen duen publikoarengan eragin handiagoa du.
Merchandisinga
Merchandising esaten zaio salmenta puntu batean produktu bat saltzen laguntzen duten baliabideen multzoari. Salmenta puntua kontsumitzaileak erosketa ekintza egiten duen lekua da. Merchandisingak teknikak zenbait bitarteko erabiltzen ditu bere helburuak lortzeko:
- Kartelak erabiltzea.
- Produktu baten kokapena.
- Produktuen kantitatea.
- Produktuak multzotan aurkeztea.
Salmenta Pertsonala
Salmenta pertsonalaren xedea da bezeroa informatzea, erakartzea eta konbentzitzea, produktu bat eros dezan, saltzailearekin zuzenean harremanetan izanda.
Harreman Publikoak
Enpresak, planifikatutako irudi bat sortzeko, hori sustatzeko edota horri eusteko egiten dituen jarduera guztiak dira harreman publikoak.
Finantziazio Iturriak
Baliabide propioak, kanpokoak, kapitala diru laguntzak. Barnekoak, irabazi bidezko autofinantzaketa, mantentze funtsen bidezko autofinantzaketa. Besteren baliabideak, epe luzera, epe luzerako maileguak. Epe laburrera, epe laburreko kredituak eta maileguak.
Baliabide Propioak
Finantziazio propioa enpresaren baliabiderik egonkorrena da, enpresak ez baitu itzuli behar bizitza osoan. Bestalde baliabiderik arriskutsuena ere bada, enpresak porrot eginez gero bazkideak azkenak izango baitira enpresaren likidaziotik dagokien zatia jasotzen, hartzekodun guztiek lehentasuna dute eta.
Kanpoko Baliabide Propioak
Kapitalak, sozietatearen kapital zabalkuntzek eta administrazio publikoek emandako diru laguntzek osatzen dituzte. Ekarpenak pertsonek, enpresek eta enpresa taldeek egin ohi dituzte, bai eta arrisku kapitaleko sozietateak ere. Administrazio publikoek emandako diru laguntzak doan jasotzen ditu enpresak, eta jarduera jakin bat sustatzeko erabiltzen dira.
Barneko Baliabide Propioak
Irabazi bidezko autofinantzaketa; irabazi bidezko mozkinak dira. Mantentze funtsen bidezko autofinantzaketa; amortizazio eta hornidura funtsak dira, enpresaren ondareari bere horretan eustekoak.