Kontsumo Pribatua, Inbertsioak eta Ekonomia Politika

Ekonomia2,94 KB

Kontsumo Pribatua familiek egiten duten gastua adierazten du, dela ondasun iraunkorretan (esaterako etxetresna elektrikoak eta automobil), dela ondasun galkorretan (elikagaiak eta jantziak, adibidez), dela zerbitzuetan (garraioa, hezkuntza, komunikazioa eta osasuna, kasu).


Kontsumoa faktore hauen araberakoa izango da: urtean erabilgarri dagoen errenta, errenta iraunkorra, bizi-zikloaren hipotesia eta aberastasunaren eraginarena.


Inbertsioak zeharka giza beharrak asetzen dituzten ondasunak (kapital-ondasunak) eskuratzea da; alegia, beste ondasun batzuen ekoizpenean laguntzen duten ondasunak eskuratzea.


Inbertsioa hauek baldintzatzen dute: sarrerek, kostuek, erabilitako ekoizpen-ahalmenak eta etorkizuneko espektatibek.


Inbertsioaren eragin biderkatzaile deritzo inbertsioa handitzean ekonomia osoan izaten den gastu-handitzeari.


Ekonomia Politika

Ekonomia-politika estatuak ekonomian esku hartzeko baliatzen dituen bitartekoen eta tresnen multzoa da, ekonomia-helburu batzuk lortzeko. Hau izan ohi da helburu nagusia: ekonomia hazkundea, enplegu betea eta prezioen egonkortasuna lortzea. Horretarako, estatuek ekonomia-aldagaietan eragiten dute, ekonomia-politikaren bidez. Politika horrek lau arlo ditu: zerga-politika, moneta-politika, kanpo-politika eta errenta politika.


Gaur egun, moneta-politika eta kanpo-politika Europar Batasuneko erakundeen esku daudenz, herrialde kideen ekonomia-politika garrantzitsuena zerga-arlokoa da. Zerga-politika estatuak herrialdeko ekonomia-jarduera areagotzeko edo murrizteko abian jarritako jarduketen multzoa da; horretarako, zerga-bilketa eta gastu publikoaren aplikazioa baliatzen ditu, nagusiki. Zerga-politikako tresnak bi multzotan sailka daitezke: ahalmenekoak eta egonkortzaile automatikoak; lehenak nahiera baliatzen dira, baina ez bigarrenak. Ekonomian dituen eraginak nolakoak, bi motatakoa izan daiteke zerga-politika: hedatzailea, helburua herrialdeko ekoizpen- eta enplegu-mailak handitzea bada edo murriztailea helburua haiek murriztea bada.


Aurrekontua

Aurrekontua gastuei eta diru-sarrerei dagokionez dauden asmoak adierazteko zerga-politikaren tresna da. Espainian, zerga-politika Estatuko Aurrekontu Orokorretan zehazten da. Aurrekontu horietan zerrendatzen dira, xehetasunez, ogasun publikoak hurrengo urterako aurreikusitako gehieneko gastuak eta diru-sarrerak, estatuak egindako ekonomia-planarekin bat.


Diru-sarrera Publikoak

Sektore publikoari dagozkion funtzioak betetzeko, baliabideak behar dira; baliabide horiei diru-sarrera publiko deritze. Estatuaren bitartekoak, baliabideak lortzeko, tributak eta beste sarrera batzuk dira.

Deskargatu

PDF Word HTML