Merkatuaren Oinarriak: Eskaria, Eskaintza eta Oreka

Ekonomia3,14 KB

1. Merkatua eta Dirua

  • Enpresak: Ekoitzi.
  • Familiak: Kontsumitu.
  • Sektore publikoa: Arautu eta kontrolatu.

Merkatua

Saltzaileek eta erosleek produktu jakin baten inguruan egindako salerosketen multzoa da.

Dirua

Ordaintzeko eta trukatzeko tresna da.

2. Eskaria

Eskatzaileek ondasun bat erosteko zer kantitate eta zer preziotan ordaintzeko prest dauden adierazten du.

Eskaria Baldintzatzen Duten Faktoreak

  • Ondasunen prezioa: Zenbat eta garestiago, gero eta kantitate gutxiago, eta alderantziz.
  • Lotutako ondasunen prezioa:
    • Ondasun osagarriak: Batera kontsumitzen direnak (adibidez, kafea eta azukrea).
    • Ordezko ondasunak: Behar bera asetzen dutenak.
  • Errenta erabilgarria:
    • Behe mailako ondasunak.
    • Ondasun arruntak.
    • Luxuzko ondasunak.
  • Kontsumitzailearen lehentasunak: Zaletasun, lehentasun eta moden arabera.

Eskariaren Kurba

Funtzioaren adierazpen grafikoa da (beherakorra da).

3. Eskaintza

Enpresek ondasun baten zenbat kantitate eskaintzeko prest dauden eta zer preziotan adierazten du.

Eskaintza Baldintzatzen Duten Faktoreak

  • Ondasunen prezioa: Zenbat eta garestiago, gero eta kantitate handiagoa ekoizteko prest.
  • Ekoizteko faktore kostuak: Kostuak gora egiten badute, etekinak murriztu eta eskaintza txikitu egingo da.
  • Enpresa helburuak: Eskaintzen den kantitatea espektatiben araberakoa da; ez da berdina merkatu hasiberri baterako ekoiztea eta merkatu tradizional baterako ekoiztea.

Eskaintzaren Kurba

Funtzioaren adierazpen grafikoa da (gorakorra da).

4. Merkatuaren Oreka

Eskaria eta eskaintza bat egiten duten puntua da. Bi modutan lor daiteke:

  • Gehiegizko eskaria: Eskatzen dena eskaintzen dena baino gehiago denean; jendea gehiago ordaintzeko prest dago.
  • Gehiegizko eskaintza: Eskatzen dena eskaintzen dena baino gutxiago denean.

5. Aldaketak Merkatu-Baldintzetan

Mugimenduak Eskariaren Kurban

Prezioa handiagoa bada, eskatzen den kantitatea txikiagoa izango da. Prezioa txikiagoa bada, kantitatea handiagoa izango da.

Mugimenduak Eskaintzaren Kurban

Prezioa handiagoa bada, gehiago eskaini nahiko dute; prezioa txikiagoa bada, orduan eta gutxiago eskainiko dute.

Eskarian Eragina Duten Faktoreak

  • Eskatutako kantitateak gora egiten duenean:
    • Ordezko ondasunen prezioak gora egitea.
    • Ondasun osagarrien prezioak behera egitea.
    • Errenta erabilgarriak gora egitea.
    • Moda aldaketa.
  • Eskatutako kantitateak behera egiten duenean:
    • Ordezko ondasunen prezioa behera egitea.
    • Ondasun osagarrien prezioak gora egitea.
    • Errenta erabilgarriak behera egitea.
    • Moda aldaketa.

Deskargatu

PDF Word HTML