XIX. Mendeko Ekonomia eta Gizarte Kontzeptuak
Definizioak
Kaiserra
Kaiserra Alemaniako enperadoreari deitzeko era zen.
Eskaintza eta Eskariaren Legea
Eskaintza eta eskariaren legea lege ekonomiko bat da, zeinaren arabera produktu baten prezioa eskuragarri dagoen produktu kantitatearen eta erostera prest dauden bezeroen arteko aldearen araberakoa den. Produktu gutxi eta interesa duten bezero asko badaude, prezioak gora egiten du; alderantziz bada, jaitsi egiten da.
Klase-gizartea
Klase-gizartea Industria Iraultzarekin batera sortutako antolaketa-sistema zen. Honen bidez, gizarte-talde berriak sortu ziren, eta hiru multzo handitan bereiz daitezke: behe-klaseak, erdi mailako klaseak eta goi-klaseak.
Proletarioak
Proletarioak industrializazioarekin lotuta berehala ugaritutako gizarte-talderik azpimarragarriena izan zen. Terminologia marxistan, soldatapeko langileari esaten zitzaion, eta, hedaduraz, langileria osoari.
Profesional Liberala
Profesional liberala erdi mailako klaseen azpitalde bat da, estatu liberalarekin batera sortutakoa.
Meiji
Meiji hitzak "argi" edo "argitsu" esan nahi du, eta 1868 eta 1912 bitarteko Mutsu-Hitoren gobernu ilustratua adierazteko erabiltzen zen.
Kartela
Kartela ekonomia-jarduera bereko zenbait enpresaren aldi baterako elkarketa zen, lehiarik ez izateko eta merkatua monopolizatzeko.
Trusta
Trusta ekonomia-jarduera bereko zenbait enpresaren kontzentrazioa edo bat-egitea zen, korporazio erraldoi bat eratzeko. Haren helburua lehia desagerraraztea eta merkatua menderatzea zen.
Holdinga
Holdinga beste enpresa batzuen jarduerak kontrolatzen dituen finantza-elkartea zen, eta, horretarako, enpresaren akzio guztiak edo gehienak erosten zituen.
Urre-patroia
Urre-patroia nazioarteko diru-sistema zen, eta 1872tik 1914ra bitartean izan zuen goren aldia. Nazioko diruaren urre-bihurgarritasunean oinarritzen zen, eta bihurgarritasun hori dagokien banku zentralek onetsitako balio finko baten araberakoa zen.
Sozietate Anonimoa
Bigarren Industria Iraultzan, enpresa txikiek ez zutenez nahiko ekonomia-baliabiderik teknika berrietan inbertsioak egiteko eta beste merkatuetan zabaltzeko, enpresa horietako asko sozietate anonimo bihurtu ziren, eta, horrela, akzioak salduz, kapital handiagoa lor zezaketen.
Finantza-kapitalismoa
Bigarren Industria Iraultzan, bankuak industrian parte hartzen hasi zirenean, enpresei epe luzerako maileguak ematen zizkieten, eta industria-balioekin burtsan negoziatzen zuten. Beraz, industria-kapitalaren eta banku-kapitalaren arteko bat-egite horren ondorioz, finantza-kapitalismoa sortu zen.