Eskaria eta Eskaintza: Funtsezko Kontzeptuak Ekonomian

Ekonomia4,34 KB

Eskaria: Kontzeptua eta Faktoreak

Eskariak adierazten du eskatzaileek ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden prezio jakin batean.

Eskaria Baldintzatzen Duten Faktoreak

Ondasunaren prezioaz gain, ondasun baten eskarian beste faktore batzuek ere eragiten dute. Hona hemen horiek guztiak:

Ondasunaren Prezioa

Produktu bat zenbat eta garestiagoa izan, orduan eta kantitate txikiagoa erosteko prest egongo da eskatzailea, eta alderantziz, zenbat eta merkeagoa izan, orduan eta gehiago erosiko du.

Lotutako Ondasunen Prezioa

Lotutako ondasunak bi kategoriatan sailka daitezke:

  • Ondasun Osagarriak: Elkarrekin doazen ondasunak dira. Esaterako, autoak eta gasolina... ezin da bat kontsumitu bestea gabe. Ondorioz, ondasun horietako baten prezioa jaistean, adibidez, bestearen eskaria ere jaitsiko da, eta igotzean, berdin.
  • Ordezko Ondasunak: Kontsumitzean, beraiek asetzen duten behar bera asetzeko beste produktu batzuk bazterrarazten dituzten produktuak dira. Adibidez, udareak eta sagarrak, tea eta kafea, sakarina eta azukrea... Baten prezioa gora egiten badu, haren eskariak behera egingo du, beste ordezko ondasun baten mesedetan.

Errenta Erabilgarria

Erosteko ahalmenak erosteko bideratzen den diru kantitatea baldintzatzen du. Ondasun jakin baten eskariaren eta errenta-gehikuntzaren arteko erlazioari erreparatuz, ondasunak hiru taldetan sailkatzen dira:

  • Behe Mailako Ondasunak: Eskatzailearen errentak gora egitean gutxiago eskatzen diren ondasunak. (Adibidez: ardoa eta taxia)
  • Ondasun Arrunta: Ondasun mota horretan, eskatutako kantitateak eskatzaileen errentaren proportzio berean egiten du gora. (Adibidez: etxebizitzak)
  • Luxuzko Ondasunak: Errenta txikia denean, kantitate txikian kontsumitzen direnak, edo batere kontsumitzen ez direnak. (Adibidez: bitxiak eta kirol autoak)

Kontsumitzaileen Lehentasunak

Zaletasunek, modek eta lehentasunek eragina dute eskatzailearen portaeran. Askotan, moda baten jatorria enpresa handien publizitate kanpainak dira, gure zaletasunak moldatu nahi baitituzte, gure produktuak eska ditzagun.

Eskariaren Kurba

Ondasun baten eskariaren kurba eskariaren funtzioaren adierazpen grafikoa da, eroslea prezio bakoitzean erosteko prest dagoen kantitatea erakusten duena.

Erabili ohi den aldagaia P da, prezioa.

Adierazten du zer nolako aldaketak izaten diren eskatzen den kantitatean.

Eskaintza: Kontzeptua eta Faktoreak

Eskaintzak adierazten du enpresak ondasun baten zer kantitate ekoizteko prest dauden prezio jakin batean.

Eskaintzan Eragiten Duten Faktoreak

Kantitatea zehazteko faktore erabakigarria prezioa bada ere, ez da faktore bakarra. Prezioaz gain, eskaintza beste faktore batzuen mende dago:

Ondasunaren Prezioa

Merkatuan beren produktuen truke kobratu dezaketen prezioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta kantitate handiagoa ekoizteko prest egongo dira.

Produktuen prezioa gora eginda, enpresen kostuak ere gora egiten badute, enpresaburuak etekin bera lortuko luke, edo txikiagoa; beraz, ez lioke mereziko merkatuan kantitate handiagoa eskaintzerik.

Ekoizpen Faktoreen Kostuak

Herrialde edo enpresa baten ekoizpen aukerak ekoizpen baliabideen kantitatearen araberakoak dira. Etekina zenbatekoa den jakiteko, sarreren eta gastuen arteko aldea kalkulatzen da. Baliabideen kostuak gora egiten badu, etekinak txikitu eta, ondorioz, enpresak eskaintza murriztu beharko du.

Hauek dira ekoizpen-kostuan eragiten duten aldagaietako batzuk: langileen soldatak, zergak, makinak...

Enpresa Helburuak

Merkatuan eskaintzen dituen unitateen kopurua espektatiben araberakoa da, horrek eragina du enpresa helburuetan. Gora egiten ari den merkatuan, lehenbiziko helburua ekoizpena eta salmentak maximizatzea dira; denbora egongo baita gero etekinak maximizatzeko, enpresa merkatuan finkatu eta sendotzen denean.

Eskaintzaren Kurba

Eskaintzaren funtzioak adierazten du nola aldatzen den ondasun baten eskainitako kantitatea. Eskaintza-prezioa deritzo formulari.

Ondasun baten eskaintzaren kurba eskaintzaren funtzioaren adierazpen grafikoa da, enpresek, prezio bakoitzean, zer kantitate ekoitziko luketen adierazten duena.

Deskargatu

PDF Word HTML