Ziklo Ekonomikoa: Faseak eta Ezaugarriak
Ziklo Ekonomikoa
Benetako ekoizpen BPG potentzialetik urrundu eta susperraldiak edo atzeraldiak dituen txandakako sekuentzia da.
Faseak
Ziklo ekonomikoak honako fase hauek ditu:
- Beheraldia edo hondoa
- Susperraldia edo hedapena
- Goraldia edo gailurra
- Atzeraldia edo depresioa
Faseak ez dira simetrikoak; izan ere, hazkundeak luzeagoak izan ohi dira atzeraldiak baino, eta zikloak errepikatu egiten badira ere, ez dago bi ziklo berdin: kausa eta bilakaera desberdinak izaten dituzte.
Beheraldia edo Hondoa
Beheraldian eskari maila txikia dago erabilgarri dagoen ekoizpen ahalmenaren aldean. Erabiltzen ez den ekoizpen ahalmen hori egoteak ekoizpen baliabideen erabilpen ez osoa ekarriko du eta stock handiak izango dira, ez baitago eskatzailerik amaitutako ekoizkinetarako....