Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Bankuaz Besteko Finantza Bitartekariak: Gida Osoa

Ekonomia2,7 KB

Bankuaz Besteko Finantza Bitartekariak

Bankuaz besteko finantza-bitartekari ezagunena burtsa da, baina beste batzuk ere badaude.

Bitartekari Nagusiak

  • Kreditu Ofizialeko Institutua (ICO): Gobernuaren agindupean jarduten duen finantza-erakundea da. Haren egitekoa zailtasunak dituzten ekonomia-sektoreei laguntzea eta azpiegiturak finantzatzea da.
  • Aseguru-etxeak: Aseguru-etxeek finantza-aktibo espezifiko bat jaulkitzen dute: aseguru-poliza. Kontratu horren bidez, aseguru etxeak prima bat kobratzen du, eta haren truke, gertakari jakin bat gertatzean asegurudunak jasandako kalteengatiko kalte-ordain bat emateko betebeharra hartzen du bere gain.
  • Pentsio-funts pribatuak: Pentsio-funts pribatuak edo mutualitateak Gizarte Segurantzak ordaintzen dituen erretiroagatiko
...
Jarraitu irakurtzen "Bankuaz Besteko Finantza Bitartekariak: Gida Osoa" »

Enpresa eta Finantza Kontzeptu Garrantzitsuak: Glosarioa

Ekonomia3,49 KB

Finantzaketa

Inbertsioak gauzatzeko beharrezkoak diren finantza-baliabideak eskuratzea da; edota, behar dituen baliabide finantzarioak eskuratzeko garatzen den enpresa-jarduera.

Merkataritza-deskontua

Finantza-eragiketa bat da, zeinaren bidez enpresak finantza-entitate bati kanbio-letrak ematen dizkion, epemuga itxaron gabe kanbio-letren zenbatekoak baino zerbait gutxiago kobratzearren. Heltzearen batez besteko aldia murriztea eta altxortegia eskuratzea dira bere abantailak.

Kreditua

Finantza-eragiketa, zeinaren bidez finantza-entitateak enpresari epe batez diru-kopuru bat erabilgarri uzten dion. Enpresak egokitzat hartzen duen diru-kopurua erabil dezake, baina aldez aurretik ezarritako kopuru-muga gainditu gabe.

Mailegua

Finantza-eragiketa da, zeinaren...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa eta Finantza Kontzeptu Garrantzitsuak: Glosarioa" »

Enpresen Finantzaketa: Propioa eta Besteren Baliabideak

Ekonomia2,97 KB

Enpresa orok behar izaten ditu diru-baliabideak, bere ekonomia-jarduerak gauzatzeko egin beharreko inbertsioak finantzatzeko. Askotan, bankuen finantza-sistema baliatzen dute enpresek baliabide horiek lortzeko, baina ez da beti hala izaten. Enpresek erabiltzen dituzten diru- edo finantza-baliabideak, zer jatorri duten, bi motatan sailkatzen dira:

Finantzaketa Propioa (Autofinantzaketa)

Baliabide propioak enpresaren baliabide egonkorrenak dira, inoiz itzuli behar ez direlako, eta, beraz, haingatik interesik ordaindu behar ez delako. Jabeen ekarpenek eta erreserbek osatzen dituzte baliabide propioak.

Jabeen Ekarpenak

Aurreko atalean azaldu genuenez, enpresa baten jabetza-ehunekoak eskuratzeko, haren akzioak erosten dira merkatu espezializatuetan,...

Jarraitu irakurtzen "Enpresen Finantzaketa: Propioa eta Besteren Baliabideak" »

Moneta-politikako tresnak

Ekonomia2,37 KB

Moneta-polikako tresnak

Erreserba minimoen mekanismoa haren bitartez, banku-sistemaren likidezia handitu eta txikitu egiten da. Izan ere, euroguneko kreditu-erakundeek betebeharra dute kutxa-koefiziente jakin bat gordetzeko, dagokien banku zentralean edo eskudirutan.

Merkatu irekiko eragiketak

Zalantzarik gabe, eragiketa horiek dira Europako moneta-politikako tresna nagusia. Funtsezko eragiketak dira eurosistemako moneta-politikan diruaren prezioa kontrolatzeko, eta zirkulazioan dagoen diru-kantitatea kudeatzeko ere. Merkatu irekiko eragiketetan, Europako Banku zentralak finantza-aktiboen kopuru jakin bat enkantean jartzen du aldian-aldian, interes-tasa jakin batean, dela finko, dela aldakorra. Europako Banku Zentralak enkante horietan ezartzen...

Jarraitu irakurtzen "Moneta-politikako tresnak" »

Finantza Sistema

Ekonomia4,11 KB

Finantza Bitartekariak

Bankuko Finantza Bitartekariak

Banku-entitateek osatzen dute. Dirua sortzeko gaitasuna dute eta horien finantza aktiboak ordaintzen dira dirua baitira. Bereizketak hauek dira:

  • Bankuak: Enpresa pribatuak dira eta helburu nagusia mozkinak lortzea da bazkideen artean banatzeko.
  • Aurrezki-kutxak: Irabazteko asmorik gabeko entitateak dira. Lortutako irabaziak edo mozkinak inbertsioetarako eta gizarte ekintzetarako erabiltzen dira.
  • Kreditu-kooperatibak: Jabeak dira dirua gordetzen dutenak eta hauek ere finantza zerbitzuen onurak hartuko dituzte.

Banku-entitateek emandako zerbitzuak: gordailuak hartu eta maileguak eman. Lehenengoei emandako interesa, bigarrenei kobratutakoa baino txikiagoa izango da. Diferentziatik irabazia edo mozkina...

Jarraitu irakurtzen "Finantza Sistema" »

Enpresen Inbertsio Erabakiak: Funtsezko Faktoreak

Ekonomia2,38 KB

Enpresaburuek erabakitzen dute nola inbertitu, kontuan hartuta zer nolako proiektuak egin nahi dituzten, zer teknologia daukaten eta zer espektatiba dituzten. Negozioen etorkizunaren eta herrialdearen egoeraren aurreikuspenak ere kontuan hartzen dituzte.

Etekinak lortzeko, enpresek kapital-ondasunetan inbertitzen dute, inbertsio-kostuak baino handiagoak diren diru-sarrerak lortzeko asmoz. Sarrerak eta kostuak beharrezkoak dira inbertitu ala ez erabakitzeko.

Inbertsioaren Funtsezko Faktoreak

Funtsean, lau faktore garrantzitsu daude:

  • Sarrerak
  • Kostuak
  • Erabilitako ekoizpen-ahalmena
  • Etorkizuneko espektatibak

Sarrerak

Zikloari lotutako sarrerak. Gehiago saltzen bada, gehiago lortuko dugu. Adibidez, produktu bat asko saltzen dela ikusten badut une horretan,...

Jarraitu irakurtzen "Enpresen Inbertsio Erabakiak: Funtsezko Faktoreak" »

Enplegu Politika, Inflazioa eta Politika Makroekonomikoa

Ekonomia2,9 KB

Enplegu Politika eta Kontzeptuak

Gobernuen lehentasunezko helburua izaten da langabeak babestea eta enplegua sortzea.

Kontzeptuak

  • Biztanleria guztia: aktiboa eta ez aktiboa.
  • Aktiboa: landunak eta langabeak.
  • Ez-aktiboa: ez dabil lan bila.
  • Jarduera-tasa: (BIZTANLERIA AKTIBOA / BIZTANLERIA 16+) * 100
  • Langabezia-tasa: (LANGABEAK / BIZTANLERIA AKTIBOA) * 100
  • Okupazio-tasa: (LANDUNAK / BIZTANLERIA AKTIBOA) * 100

Langabezia Motak

  • Ziklikoa: hedaldiak eta atzeraldiak izaten dira.
  • Urte sasoikoa: jarduera batzuek urte sasoi batzuetan bakarrik behar dute eskulana.
  • Egiturazkoa: enpresaburuek proposatzen duten lan eskaintza eta langileek duten lana guztiz bat ez etortzeak eragiten du. Langileek lanpostu hutsak betetzeko gaitasun tekniko egokia ez izatearen ondorioa
...
Jarraitu irakurtzen "Enplegu Politika, Inflazioa eta Politika Makroekonomikoa" »

Enpresen Finantzaketa: Baliabideak eta Kontzeptu Gakoak

Ekonomia3,75 KB

Finantzaketa

Finantzaketa: Enpresek inbertsioak gauzatu ahal izateko behar dituzten finantza-baliabideak eskuratzeko garatzen duten jarduera da. Inbertsio eta finantzaketaren artean korrelazio egokia egotea ezinbestekoa da, enpresaren finantza orekan eragin zuzena baitu.

Finantzaketa motak

Epe Laburreko Finantza Baliabideak

  • Merkataritza efektua/efektuen n.: Epe laburreko finantza baliabidea. Finantza-eragiketa honen bidez, enpresak finantza-erakunde bati kanbio-letrak ematen dizkio, bere epemuga itxaron gabe kanbio-letren zenbatekoa kobratu ahal izateko. Finantza-erakundeak ez dio enpresari kanbio-letraren balio osoa ordainduko, komisioa eta deskontua kobratuko baitio.
  • Kreditua: Epe laburreko finantza-baliabidea. Finantza-eragiketa honen bidez,
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresen Finantzaketa: Baliabideak eta Kontzeptu Gakoak" »

Enpresaren Sailkapena eta Finantza Plangintza

Ekonomia3,17 KB

Enpresaren Sailkapena

Zer Jarduera egiten duen, Tamainaren arabera, Ekoizpen Baliabideen Jabetza, Forma Juridikoa

Enpresaren forma juridikoa:

  • Banakoa: ez dute forma juridikorik.
  • Sozietateak: forma juridikoa dute.
    • SA: eratzeko gutxieneko kapitala 60.000
    • SL/SM: eratzeko gutxieneko kapitala 3.000
    • Koop: estatuetan finkatutakoa (denak mugatuak daude jarritako kapitalera)

Enpresaren Osagaiak:

  • Gizataldea: enpresarekin lotura zuzena duten pertsona guztiak.
  • Kapital ondasunak: enpresak bere lana egiteko dauzkan materialak.
  • Enpresaren antolaketa (organigrama): enpresa baten egitura erakusten duen adierazpen grafikoa.
  • Ingurunea:
    • Orokorra: enpresa guztiei berdin eragiten dieten faktoreak.
    • Espezifikoa: enpresa bakoitzari bere ezaugarrien arabera eragiten dioten faktoreak.
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren Sailkapena eta Finantza Plangintza" »

Hornikuntza Funtzioa eta Inbentarioen Kudeaketa

Ekonomia3,73 KB

Hornikuntza funtzioa

Enpresaren jarduerarako (salmenta edo ekoizpena) beharrezkoak diren materialak erosi eta ekoizpen edo merkaturatze prozezu bakoitza hasten den arte biltegiratzea.

Oinarrizko funtzioak

Erosketak: Ekoizpen zein merkaturatze sailek behar dituzten produktuak erosi behar dira, prezioa, kalitatea, entrega epea... kontuan izanik. Hornitzaileak ongi hautatzea garrantzitsua da errentagarritasuna handiena ateratzeko.

Biltegiratzea: Ekoizpen zein merkaturatze sailek erositako materialak behar diren arte biltegian gorteko dira. Leku bat beharko da produktuak ongi antolatuta gordetzeko.

Inbentarioen kudeaketa: Enpresaren ekoizpen eta merkaturatze beharrei erantzuteko zenbat izakin eduki behar den eta zer eskabide erritmo izan behar den zehaztuko...

Jarraitu irakurtzen "Hornikuntza Funtzioa eta Inbentarioen Kudeaketa" »