Merkatu eta Finantza Kontzeptuak: Gida Osoa
Gaia: Merkatua eta Marketing Kontzeptuak
Merkatua
Salerosketa gertatzen den ingurune ekonomikoa da, non ondasunak balio baten truke trukatzen diren.
Merkatu Kuota
Enpresa batek jarduera ekonomikoan duen eragina neurtzen du. Formula: (Enpresaren merkatua / Merkatu osoa) x 100.
Merkatu-Azterketa
Ingurune orokorrari, lehiakortasunari eta kontsumitzaileari buruzko informazioa jaso, landu eta aztertzean datzan prozesua da.
Lehiakidea
Merkatu berean produktu edo zerbitzu berdina eskaintzen duen erakundea edo pertsona da.
Merkatu-Segmentazioa
Merkatua talde homogeneotan banatzea da, kontsumitzailearen beharrak betetzen dituen produktuaren ezaugarriak ezagutarazteko eta hauen eskuetara heltzeko jarraitu beharreko bidea bezero motak baldintzatuko baitu.
Marketinga
Etekina lortzeko helburuarekin, enpresa batek kontsumitzailearen beharrak eta nahiak betetzeko garatzen duen jarduera multzoa da.
Marketing Mix
Helburua kontsumitzaileen arreta erakartzea du.
Produktua
Enpresak objektu horren bidez merkatuan eragin dezakeen elementua da. Erosi nahi den guztia da produktua, kontsumitzailearen premia bat betetzen duena.
Produktu Desberdindua
Produktu baten ezaugarri bat edo gehiago aldatuz lortzen diren ondasunak edo zerbitzuak dira.
Marka
Izena, terminoa, sinboloa edo diseinua izan daiteke, edota enpresak fabrikatzen dituen ondasun eta zerbitzuak identifikatzen saiatzen diren elementu guztien konbinazioa da.
Merchandisinga
Salmenta-puntu batean produktu bat saltzen laguntzen duten baliabideen multzoa da.
Handizkariak
Banaketa-kanalaren zeharkako kanalean parte hartzen duten erakundeak dira, eta, normalean, txikizkari bati saltzen diote beraiek aurretik erositako ondasuna.
Txikizkariak
Banaketa-kanalaren zeharkako kanalaren barruan parte hartzen dutenak eta zuzenean kontsumitzaileari eskaintzen diotenak beren ondasuna.
Gaia: Finantzaketa eta Inbertsioa
Baliabide Propioak
Enpresaren baliabiderik egonkorrena da, enpresak ez baitu inoiz itzuli behar. Bestalde, baliabiderik arriskutsuena ere bada, enpresak porrot eginez gero, bazkideak azkenak izango baitira enpresaren likidaziotik dagokien zatia jasotzen.
Erreserbak
Enpresak banatu ez dituen irabazietatik datoz, eta barne autofinantzaketaren parte dira. Mota ezberdinetakoak izan daitezke: legezkoak, estatutuzko erreserbak eta borondatezkoak. Erreserbak enpresan gertatzen diren irabaziak dira; hauekin inbertsio gehiago egin daitezke, eta, beraz, hazkundeari mesede egiten diote.
Finantzaketa
Enpresak diru-beharrei aurre egiteko eskura dituen baliabide likidoei edo ordainbideei esaten zaie.
Inbertsioa
Enpresek edo partikularrek egiten duten ekintza da, ondoren, inbertitutako diru horretatik etekinak lortzeko.
Renting
Epe ertain eta luzerako ondasun higigarrien alokairu modu bat da. Errentariak epe jakin batean errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du, eta renting enpresak, berriz, zerbitzu batzuk eskaintzeko konpromisoa hartzen du. (alokairua erosteko eskubiderik gabe).
Faktoring
Enpresak bezeroengan dituen kreditu-eskubide guztiak “factor” izeneko enpresa bati saltzen dizkio, berehalako likidezia ematen dio enpresari, eta ezordainduen eta berankortasunaren arazoa ekiditen dio.
Leasing
Finantzaketa sistema honen bidez, enpresek ondasunak eskuratu ditzakete errentamendu-kuota baten truke, kontratuaren amaieran erosteko aukerarekin. (alokairua erosteko eskubidearekin).