Enpresaren Oinarriak: EGE, Etika eta Sailkapena
Enpresaren Gizarte Erantzukizuna (EGE)
Gaur egun, enpresek alderdi ekonomikoak (eraginkortasuna, produktibitatea, etab.) kontuan hartzeaz gain, beren erabakiek gizartean izan dezaketen eragina ere hartu behar dute. Sortu daitezkeen ondorioei gizarte kostuak deitzen zaie.
Gizarte Kostu Negatiboak
Enpresatik kanpoko pertsonek enpresa-jardueraren ondorioz pairatutako kalteak dira (kutsadura, zarata, zikinkeria, etab.). Enpresak kostu hauek ez sortzen saiatu beharko du (hobekuntzak eta inbertsioak eginez). Sortzen baditu, erakunde publikoek neurriak hartu beharko dituzte, legeak aplikatuko dira eta isunak ezarriko dira. Enpresei laguntza ematen zaie hobekuntzak egiteko (diru-laguntzak, zerga-onurak, etab.).
Gizarte Kostu Positiboak
- Lana sortzea
- Aberastasuna sortzea
- Gizartearen ongizatea hobetzea
Etika Negozioetan
Enpresek beren jarduera guztietan etika (zintzotasuna) aplikatu behar dute: kudeaketan, zerbitzuen kalitatean, kanpo eta barne harremanetan, etab.
Etika aplikatzearen onurak:
- Beren sona (fama) eta lehiakortasuna hobetuko dira.
- Bezeroen fideltasuna lortuko du.
- Langileak motibatuago egongo dira.
- Finantza-laguntza handiagoa lortzeko aukera izango du.
Enpresa Motak
Enpresaburua
Gaur egun, enpresaburua enpresa-zuzendaritzan aditu bat da, eta bere funtzio nagusiak hauek dira: planifikatu, antolatu, kudeatu eta kontrolatu.
- Enpresa handietan (250 langile baino gehiago): Enpresaburua ≠ Enpresaren jabea
- Enpresa txiki eta ertainetan (ETEak / PYMEak): Enpresaburua = Enpresaren jabea (baina ez beti)
Enpresen Sailkapena
Tamainaren Arabera
Tamaina mugatzeko irizpideak:
- Irizpide ekonomikoa (salmenten araberakoa)
- Irizpide teknikoa (maila teknologikoa, kapitalaren berrikuntzak)
- Ondare-irizpidea
- Langile kopurua:
- Mikroenpresa (0-9 langile)
- Enpresa txikiak (10-49 langile)
- Enpresa ertainak (50-249 langile)
- Enpresa handiak (250 langile baino gehiago)
Jardueraren Arabera
- Lehen sektorea: Baliabide naturalekin zerikusia duten jarduerak (arrantza, nekazaritza, harrobiak, etab.).
- Bigarren sektorea: Industria eta eraikuntza (jarduera transformatzaileak).
- Hirugarren sektorea: Zerbitzuak (merkataritza, ostalaritza, etab.).
Kapitalaren Jabetzaren Arabera
- Enpresa pribatuak: Partikularrak dira jabeak.
- Enpresa publikoak: Estatua da jabea. Adibidez: Correos, Euskotren, RTVE, EITB, etab.