Batxilergoa mailako Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Maniobra-funtsa eta finantza-ratioak: enpresaren finantza-osasunaren analisia

Ekonomia-n eguneratua9,54 KB

Maniobra-funtsa eta finantza-ratioak: enpresaren finantza-osasunaren analisia

Maniobra-funtsa

Maniobra-funtsa enpresaren epe laburreko finantza-egonkortasuna neurtzen duen adierazlea da. Funtsean, enpresak epe laburreko zorrei aurre egiteko duen gaitasuna adierazten du.

Maniobra-funts positiboa

Maniobra-funtsa kalkulatzeko bi formula:

  1. MF = Aktibo Korrontea (AK) - Pasibo Korrontea (PK)
  2. MF = (Ondare Garbia (OG) + Pasibo ez-korrontea (Pek)) - Aktibo ez-korrontea (Aek)

Positiboa denean (AK > PK, beraz, MF > 0), enpresa egoera ideal batean dago, finantza-egonkortasun arruntean. OG eta Pek-ek Aek finantzatzen dute, eta AK-ren zati batek (MF) epe laburreko zor guztiak kitatzeko gaitasuna ematen dio enpresari, oraindik marjina operatiboa mantenduz....

Jarraitu irakurtzen "Maniobra-funtsa eta finantza-ratioak: enpresaren finantza-osasunaren analisia" »

Giza Baliabideen Kudeaketa: funtzioak eta garrantzia

Ekonomia-n eguneratua2,36 KB

Giza Baliabideen Kudeaketa

Enpresaren giza elementuarekin lotutako erabakien, ekintzen eta politiken multzoa da, enpresaren produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea helburu duena. Enpresak pertsonak hautatu eta prestatu behar ditu, gero baliabideak eman eta premiak bultzatu.

Giza Baliabideen Kudeaketaren Funtzioak

  • Langileen antolakuntza eta plangintza: enpresako plantillaren antolakuntza, lanpostuen deskripzioa eta lanindarraren premia berrien plangintza.
  • Biltzea: enpresako lanpostu baterako izangai egokiak erakartzea helburu duten prozedurak. Enpresa barnekoa nahiz kanpokoa izan daiteke.
  • Hautaketa: zenbait hautaketa proba egin ondoren, bildutako hautagaietatik bat aukeratzea.
  • Harrera-planak: aukeratutako hautagaia enpresan integratzea errazteko
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Baliabideen Kudeaketa: funtzioak eta garrantzia" »

Merkatuaren oreka eta eskaintza-eskariaren aldaketak

Ekonomia-n eguneratua3,99 KB

Merkatuaren Oreka

Merkatuan bat egiten dute erosleek eta saltzaileek, bakoitzak bere kontsumo planak dituela, dagozkien eskariaren eta eskaintzaren kurba eta guzti. Ondasun eta zerbitzuen trukea gertatzeko, bi ekonomia eragileek prezio bat adostu behar dute. Puntu batean egiten dute bat kontsumitzaileen eta enpresen planek. Merkatu oreka bi modutan lor daiteke:

Merkatu Oreka Lortzeko Egoerak

  • Gehiegizko Eskaria
  • Gehiegizko Eskaintza

Gehiegizko Eskaria

Prezio jakin batean, kontsumitzaileek eskatzen duten produktu kantitatea handiagoa da enpresek eskaintzen dutena baino. Ondorioz, kontsumitzaile asko geratuko dira produktua gabe, eta asko prest egongo dira prezio handiagoa ordaintzeko.

Egoera horri gehiegizko eskaria deritzo. Eskasia dagoenez, enpresek...

Jarraitu irakurtzen "Merkatuaren oreka eta eskaintza-eskariaren aldaketak" »

Makroekonomiaren oinarrizko kontzeptuak: BPG, eskaria, eskaintza, zerga politika eta dirua

Ekonomia-n eguneratua5,85 KB

BPG: Barne Produktu Gordina

Herrialde batek denbora-aldi jakin batean (urtebetean) ekoizten dituen azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtua.

Kontabilitate Nazionala

Herrialde baten barnean aldi jakin batean egiten diren ekonomia-jarduerei buruzko informazioa jaso eta jakinarazten duten adierazleen multzoa da.

Makromagnitudeak

Faktore Kostuaren Araberako Nazio Produktu Gordina (NPGg)

Herrialdearen BPGg da, atzerriko enpresek barruan ekoitzitakoa kentzen baitu (AFE) eta enpresa nazionalek kanpoan ekoitzitakoa gehitzen (FNE).

Errenta Pertsonal Erabilgarria (EPE)

Familiek irabazten dutena eta benetan eskuragarri dutena ez da berdina, estatuaren birbanatzeko esku-hartzearen ondorioz: zerga zuzenak, enpresen banatu gabeko etekinak, Gizarte...

Jarraitu irakurtzen "Makroekonomiaren oinarrizko kontzeptuak: BPG, eskaria, eskaintza, zerga politika eta dirua" »

Enpresa-antolakuntza: kontzeptu nagusiak eta AMIA (DAFO) azterketa

Ekonomia-n eguneratua2,35 KB

Enpresa-antolakuntzaren oinarrizko kontzeptuak

Departamentalizazioa

Departamentalizazioa enpresa sail ezberdinetan banatzeko zatiketa-prozesua da. Sailkatze hori hainbat irizpideren arabera egin daiteke: funtzioen araberakoa (ekoizpen, marketin eta finantza sailak), geografikoa edota produktuen araberakoa dira erabilienak.

Hierarkia

Hierarkiak enpresako aginpidearen banaketa formala islatzen du. Hierarkian gorantz egiten dugunean, aginpidea areagotzen da, izan ere, lanpostuek zuzendaritza-jarduera gehiago izango dituzte; beherantz egitean, berriz, aginpidea gutxituz doa, lanpostuek zuzendaritza-zeregin gutxiago izango baitituzte.

Organigrama

Enpresaren egitura irudikatzen duen grafikoa da. Organigramaren helburua erakunde bateko osagai guztiei zein...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa-antolakuntza: kontzeptu nagusiak eta AMIA (DAFO) azterketa" »

Eskari agregatua eta eskaintza agregatua: makroekonomiaren oinarriak

Ekonomia-n eguneratua3,38 KB

Eskari Agregatua eta Eskaintza Agregatua: Funtsezko Kontzeptuak

Eskari agregatua eta eskaintza agregatua funtsezko kontzeptuak dira herrialde bateko ekoizpena, prezioak eta enplegua ulertzeko.

Eskari Agregatua

Eskari agregatua deritzo, prezioen batez besteko maila jakin batean, ekonomia batean familiek, enpresek, sektore publikoak eta atzerritarrek egiten duten gastuari. Eskari agregatuaren lau osagaiak hauek dira:

  • Kontsumo pribatua: Familien ondasun eta zerbitzuen erosketa.
  • Enpresa-inbertsioa: Enpresek ondasun kapitaletan (makineria, eraikinak, etab.) egiten duten gastua.
  • Gastu publikoa: Gobernuak ondasun eta zerbitzuetan egiten duen gastua.
  • Esportazio garbiak: Esportazioen eta inportazioen arteko diferentzia (esportazioak - inportazioak).

Eskaintza

...
Jarraitu irakurtzen "Eskari agregatua eta eskaintza agregatua: makroekonomiaren oinarriak" »

Merkataritza askea eta dibisen truke-tasak: oinarriak eta sistema monetarioak

Ekonomia-n eguneratua2,88 KB

Merkataritza Askea

Merkataritza askea sustatzen duten politikek enpresen arteko lehia askea dakarte nazioartean.

Merkataritza Askearen Abantailak

  • Ekoizpen-faktoreen efizientzia handiagoa: Beste herrialdeekiko abantaila konparatiboa ematen dioten ondasunetan espezializatuz gero, herrialde batek bere ekoizpen-aukerak areagotzen ditu.
  • Lehia sustatzea eta areagotzea: Herrialde jakin bateko merkatuetan atzerriko lehiakideak sartzen badira, bertako enpresek efizientzia handiagoa lortu behar dute.
  • Ondasunen eta zerbitzuen kalitate eta aniztasun handiagoa: Nazioarteko merkataritzarik gabe, produktu jakin batzuk ez genituzke izango, edo urriak izango lirateke.
  • Eskala-ekonomiak lortzea: Eskala-ekonomiak lortzeko, oso merkatu zabalak behar dira, ekoizpena
...
Jarraitu irakurtzen "Merkataritza askea eta dibisen truke-tasak: oinarriak eta sistema monetarioak" »

Enpresaren kontzeptua, funtzioak eta sozietate motak

Ekonomia-n eguneratua3,06 KB

1. Enpresa

Enpresa etekinak lortzeko helburuarekin, ekoizpen-baliabideak (lurra, lana eta kapitala) antolatzen dituen eta ondasun edo zerbitzuak ekoizten dituen erakundea da.

2. Enpresaburua

Enpresaburuaren betebeharrak honako hauek dira: ekintza-plana egitea, elementuak antolatzea eta koordinatzea, kudeatzea eta funtzionamendua gainbegiratzea.

3. Enpresaren funtzioak

  • Merkaturatze-alorra: Ondasun edo zerbitzuak erosleengana iristeko burutu beharreko ekintzak biltzen ditu.
  • Ekoizpen-alorra: Lehengai zein ekoizpen-fase ezberdinetan dauden ondasunen biltegien kudeaketaz eta ekoizpen-prozesuaz arduratzen da.
  • Finantzaketa-alorra: Baliabideak eskuratzeko ekintzak bilduko ditu.
  • Giza baliabideen alorra: Langileen hautaketa eta prestaketa, eta enpresaren antolaketa
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren kontzeptua, funtzioak eta sozietate motak" »

Enpresen forma juridikoak eta haien ezaugarriak: taula konparatiboa

Ekonomia-n eguneratua3,16 KB

Forma Juridikoak

FORMA JURIDIKOAK

Enpresari indibiduala (Autonomoa)

Erantzukizun mugatuko elkartea

Elkarte anonimoa

Kooperatiba

S.L.L. (Sociedad Limitada Laboral)

S.A.L.

Kapitala

Ez dago minimorik

Minimo 3.000 euro

Minimo 60.000 euro

Estatutuetan jartzenduen

Minimo 3.000 euro

Minimo 60.000 euro

Nola dago banatuta

Ez badago banaketarik ez

Kapitala badago osotasunean berea

Partizipazioetan

Akzioetan librea

Bazkide bakoitzak ekarpen bat.

Akzioetan

Akzioetan

Bazkideak

1

Gutxienez 1 edo gehiagok

Gutxienez 1 edo gehiagok

Lehen mailako: 3 (persona fisiko)

Bigarren mailako: 2 (p.f. edo juridiko)

Gutxienez langileen %80

Gutxienez 3 edo gehiagok

Bazkideen %51 langileak izan behar dira.

Gutxienez 3 edo gehiagok

Erantzukizuna

Mugagabea

Mugatua

Mugatua

Mugatua

Mugatua

Mugatua

Erabakiak

Berak

Administrazio

...

Jarraitu irakurtzen "Enpresen forma juridikoak eta haien ezaugarriak: taula konparatiboa" »

Eskaria, eskaintza eta merkatu egiturak: lehia perfektua, monopolioa eta oligopolioa

Ekonomia-n eguneratua2,98 KB

Eskaria eta Eskaintza: Funtsezko Faktoreak

Eskatutako kantitateak behera egitean

  • Ordezko ondasunen prezioa behera.
  • Ondasun osagarrien prezioak gora.
  • Errenta erabilgarriak behera.
  • Moda aldaketa.

Eskaintzan eragiten duten faktoreak

  • Eskainitako kantitateak gora: Eskaintzaren kurba eskuinerantz mugitzen da.
  • Eskainitako kantitateak behera: Eskaintzaren kurba ezkerrerantz mugitzen da.

Merkatu Motak eta Lehia Egiturak

1. Lehia Perfektuko Merkatua

Merkatu ekonomia ideala da, non ondasun eta zerbitzuak borondatez trukatzen diren merkatuak finkatu duen prezioan. Enpresek ez dute prezioan eraginik, eta guztiak berdintasunezko baldintzetan aritzen dira lehian.

Ezaugarriak

  • Ekoizpen merkea: Egin beharreko inbertsioak txikiak dira.
  • Merkatu homogeneoa: Ekoizle batetik bestera
...
Jarraitu irakurtzen "Eskaria, eskaintza eta merkatu egiturak: lehia perfektua, monopolioa eta oligopolioa" »