Finantza Egoeraren Azterketa
Maniobra Funtsa (MF):
MF Positiboa
MF positiboa denean, enpresaren aktibo ez-korronteak eta aktibo korrontearen zati bat ondare garbiarekin edo pasibo ez-korrontearekin finantzatuta daude. Epe laburreko ondasunak eta eskubideak epe laburreko zorrak baino handiagoak direnez, enpresak ez du arazorik izango zor horiek ordaintzeko.
MF Negatiboa
MF negatiboa denean, aktibo ez-korrontearen zati bat pasibo korrontearekin finantzatuta dago. Ordainketa etendura arriskua dago, eta enpresak aktibo ez-korronteko elementuak saldu beharko lituzke, ondorio negatiboekin.
Ibilgetuaren Ratioa:
Ibilgetuaren Ratioa eta Maniobra Funtsa
Ibilgetuaren ratioak maniobra funtsaren interpretazioa berresten du. 1 baino txikiagoa izatea positiboa da,...