Ekonomia eta Historia: Glosarioa
- Eskari-eskaintza
- Ondasun merkatuko prezioak erabakitzeko erabiltzen den eredu ekonomikoa. Eskaria gora, prezioa gora.
- Akzioa
- Sozietate batean kapitala banatuta dagoen zatietako bakoitza da, eta zati bakoitzaren jabetza ziurtatzen duen agiria.
- Burtsa
- Akzioak saldu eta erosi daitezkeen gunea da.
- Enclosure
- Lur sailak, hezituak eta itxiak, nekazaritza iraultzako sistema.
- Lugorria
- Erein gabe uzten den lur saila. Nekazaritza iraultzan alde batera utzi eta produktibitatea handitu zen.
- Merkantilismoa
- Bereziki XVII. eta XVIII. mendeetan garatu eta aplikatutako ideia politiko eta ekonomikoen multzoa da. Ideia horien arabera, estatu baten aberastasuna daukan urre eta metal preziatuen kopuruarekin dago lotuta.
- Bessemer bihurgailua
- 1856. urtean Henry Bessemerrek burdina modu merke batean altzairu bihurtzeko proposatu zuen prozedura berria izan zen. Horretarako, urtutako arrabioari airea sartzen zitzaion ezpurutasunak kentzeko eta karbono edukia jaisteko.
- Lurrun makina
- 1729an sortu zen, nahiz eta 1769an horren berrikuntza bat egin zuen James Wattek. Industria iraultzan hainbat sektore berritzeko aplikatu zen: itsasontzia, ehungintza, trena.
- Globalizazioa
- Gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prozesua da.
- Holding
- Enpresa finantzario bat, sektore ezberdinetan aritzen diren enpresak kontrolatzen dituena.
- Kataia
- Lan egiteko modu bat da, langile bakoitzak zeregin espezifiko bat du. Horrela, ekoizpena areagotzen da, baina arazoak ere dakar, hala nola, arazo fisikoak, mugimendu berdinak egiten baitituzu egunero.
- Kartela
- Enpresen arteko aldi baterako akordioa; produktu, ondasun zein zerbitzu berdinek adostutako prezio berdina edukitzeko (kontsumitzaileen aurka).
- Trust
- Enpresa monopolio askoren arteko finantza elkartea.
- Multinazionala
- Jatorri duten herrialdeaz gain, beste herrialde batzuetan ere ekoizpen, erosketa edo salmenta jarduerak egiten dituzten enpresak dira.
- Kolonia
- Atzerriko herrialde bat, estatu baten menpe dagoenean. Adibidez, Espainiak Afrikan hainbat kolonia ditu: Ceuta, Melilla…
- Eurozentrismoa
- Europa eta bere kultura zibilizazioaren motorra eta erdigunea dela adierazten duen jarrera da.