Batxilergoa mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Koipe, Proteina eta Azido Nukleikoen Katabolismoa Zelulan

Biologia3,06 KB

Koipeen Katabolismoa

Koipeak digestio-sisteman hidrolizatzen direnean, konposatu hauek sortzen dira:

Glizerina

Zitosolean, aktibatu eta oxidatu ondoren, glukolisian sartzen da glizeraldehido-3 fosfato eran. Ugaztunetan, prozesu hori gibelean gertatzen da batik bat.

Gantz-azidoak

Zitosolean, gantz-azido molekula aktibatu egiten da CoA-rekin elkartzean, eta azil-CoA eratzen da. Horretarako, ATP gastatzen da:

Gantz-azidoa + ATP + CoA ------ Azil-CoA + AMP + Pi-Pi

Azil-CoA mitokondrioko matrizean sartzen da.

Beta-oxidazioa

Lau erreakzio burutzen dituen ziklo bat da.

Ziklo bakoitzean:

  • Bi oxidazio gertatzen dira.
  • 2. eta 3. karbonoen arteko lotura hausten da.
  • Azetil-CoA bat askatu eta 2C gutxiagoko beste azil-CoA bat gelditzen da.
  • Askatutako Azetil-CoA Krebs-en
...
Jarraitu irakurtzen "Koipe, Proteina eta Azido Nukleikoen Katabolismoa Zelulan" »

Energia-fluxua eta Espezieen Banaketa Ekosistemetan

Biologia2,21 KB

Energia-fluxua

Bizidunok erabiltzen dugun energia guztia Eguzkitik dator. Eguzkitik Lurreraino iritsitako energia horren zati txiki bat erabiliko dute ekoizleek, energia kate trofikoetara integratuz. Ekoizleek xurgatzen duten energia kate trofikoaren mailaz maila igarotzen den arren, energia xahutzen joaten da arnasketa zelularrean, hondakinetan. Galera bero moduan gertatzen da, eta, aldiz, pilaketa biomasa berria ekoiztean.

Piramide ekologikoak

Ekosistema bateko erlazio trofikoak adierazteko erabiltzen diren grafikoak dira. Piramide hauek era kuantitatiboan egiten direnez, katek eta sareak baino zehatzagoak dira. Piramidearen oinarrian ekoizleak daude eta horien gainean kontsumitzaileak.

Piramidea egiterakoan aldagai desberdinak erabil daitezke:

...

Jarraitu irakurtzen "Energia-fluxua eta Espezieen Banaketa Ekosistemetan" »

ADNaren Bikoizketa eta Genetika: Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia3,16 KB

ADNaren Bikoizketa

ADNaren bikoizketa: ADN jatorrizko molekula batetik bi ADN alaba sortzea jatorrizko ADN molekulen berdinak.

Prozesuaren Faseak

  1. Helikasa: hidrogeno loturak apurtu eta helize bikoitza banandu.
  2. Topoisomerasa: ADN kateak desbiribilkatu.
  3. ADN Primasa: zebadorea eratu.
  4. ADN Polimerasa: desoxirribonukleotidoak lotu, fosfodiester loturak katalizatzen ditu 5 -> 3 norabidean.
  5. Ligasa: Okazaki zatiak lotu; sintetizaturiko ADN kate txikiak.

Kate Gidaria eta Kate Atzeratua

Kate gidaria: ADN polimerasak 5 -> 3 norabidean nukleotidoak lotzen dituen zatiak. Kate atzeratua: okazaki zatiak (sintetizaturiko ADN kate txikiak) ligasak lotzen ditu.

Kode Genetikoa

Kode genetikoa: ARNaren base nitrogenatuen eta horrek kodetzen dituen aminoazidoen arteko...

Jarraitu irakurtzen "ADNaren Bikoizketa eta Genetika: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Biologia: Ziklo Litikoa, Immunitatea, Metabolismoa eta Bakterioak

Biologia3,98 KB

Ziklo Litikoa

Ziklo litikoa: Biriona xurgatu eta finkatu egiten da ostalari-zelulako errezeptore espezifikoetan, infekzioa hasteko. Birusaren azido nukleotikoa zeluletan sartzen da, eta zelularen DNA narriatzen du. Birusaren azido nukleotidoa erreplikatzen da, eta azido nukleikoa kapsidetan paketatzen da. Bakterioaren lisia gertatzen da, eta birion helduak zelulatik kanpo askatzen dira.

B Linfozitoak

B linfozitoak: Hezur-muinean sortzen dira, eta immunitate espezifiko humoralaren eragileak dira; izan ere, antigenoa dagoenean, antigorputz espezifikoak sortzen dituzte. Bi azpipopulazio sortzen dituzte:

  • Zelula plasmatikoak: Antigorputz-kantitate handia sortzen dute, eta organo linfoide sekundarioetan metatzen dira. Egun gutxi bizi dira.
  • Memoria duten
...
Jarraitu irakurtzen "Biologia: Ziklo Litikoa, Immunitatea, Metabolismoa eta Bakterioak" »

Bizitzaren Eboluzioa: Kontzeptu Nagusiak eta Teoriak

Biologia3,3 KB

Ontogenesia eta Filogenesia

Izaki bakoitzak eraldaketak izaten ditu, jaio aurretik hasi eta hil arte. Aldaketa multzo horri “ontogenesia” esaten zaio (greziar ontos, “izatea”, eta genesis, “jatorria”). Bestalde, espezieak ere etengabe eraldatzen ari dira. Ez dira banakako aldaketak.

Filogenia edo filogenesia deritzon kontzeptuak (filum hitzak “mota” edo “leinu” esan nahi du) espezieak denboran zehar aldatu direla adierazten du: espezie batzuetatik beste batzuk sortu dira, eta horrenbestez, filum edo leinu bat osatu dute. Izaki bizidunek askotariko aldaketak izaten dituzte existentzian zehar; beraz, ezaugarri horiek guztiak pixkanaka pilatzen joaten dira, prozesu luze batean.

Fixismoa: Kontzeptua

Espezie bakoitza aldaezina zela...

Jarraitu irakurtzen "Bizitzaren Eboluzioa: Kontzeptu Nagusiak eta Teoriak" »

Polinizazioa eta Ernalketa Landareetan: Gida Osoa

Biologia2,23 KB

) Polinizazioa

Polinizazio prozesuaren bitartez, polen-aleak polen-zakuetatik oosferak gordetzen dituzten estigmetara joaten dira. Polinizazioa landare bereko loreen artean egiten bada, autopolinizazioa deritzo. Aldiz, espezie bereko bi landareen artean egiten bada, polinizazio gurutzatua deritzo. Polinizazioa ugal-metodorik ohikoena da, aldakortasun genetiko handiena eskaintzen baitu. Ondorioz, espeziearen multzo osoarentzako abantailak ekartzen ditu. Polinizazioan, polen-aleak hiru modu desberdinez garraia daitezke:

Polinizazio anemofiloa

Polen-aleak haizearen bidez garraiatzen dira. Horregatik, pisu txikiko polen kantitate handiak behar dira, lur-azalera handiak estaltzeko eta ernalketa ziurtatzeko. Landare anemofiloek ez dute deigarriak izateko...

Jarraitu irakurtzen "Polinizazioa eta Ernalketa Landareetan: Gida Osoa" »

Medikuntza eta Biologia Terminoen Glosarioa

Biologia3,14 KB

Parametrikoa

Uteroaren bi alboetan agertzen den gunea, odol-hodiak eta linfa-guruinak dituena.

Perfusioa

Errai edo ehun bati heltzen zaion odola edo ur organiko berezia.

Perikardioa

Bihotza inguratzen duen mintza.

Perikondrioa

Kartilagoa inguratzen duen geruza, odol-hodiak eta nerbioak dituena.

Periostioa

Hezurrak inguratzen dituen geruza, bizitzan zehar hezur berria sortzen jarraitzen duena.

Plasma

Odolari zelulak kentzean geratzen dena.

Pleura

Birikak inguratzen dituen mintza.

Pneumonia

Biriken inflamazioa, gasen elkartrukea oztopatuz.

Pneumozitoa

Birika-albeoloetako hormetan dagoen zelula, bai hormak osatuz zein surfaktantea jariatuz.

Presbizia

Akomodazio-gaitasunaren murrizketagatik hartutako hipermetropia, adinarekin lotuta dagoena.

Progesterona

Beste eraginez...

Jarraitu irakurtzen "Medikuntza eta Biologia Terminoen Glosarioa" »

Zurtoinaren eta Miriapodoen Ezaugarriak

Biologia4,19 KB

Zurtoina: ardatza da. Hostoak, begiak eta loreak ditu. Izerdi gordina eta landua garraiatzen ditu. Erreserba substantzien biltegia da.

  • Adabegiak: hostoak edo adarrak txertatzeko guneak.
  • Adabetarteak: adabegien arteko tarteak.
  • Muturreko begiak: ugaltzeko gaitasuna duten zelulez osatuta daude, eta luzetara hazteko behar dituen substantziak dituzte.
  • Galtzarbeko begiak: hor eratzen dira loreak eta adarrak.

Zurtoinaren Atalak

  • Epidermisa: zelula geruza bakuna da, estomak eta kutikula ditu.
  • Zilindro kortikala: pareta lodikoa da, eta euste funtzioa ahalbidetzen du.
  • Endodermisa.
  • Zilindro zentrala: erreserba funtzioa du, eta hodi garraiatzaileak ditu.

Xilema

Xilema: zitoplasma desagertu da, eta pareta soilik geratzen da. Izerdi gordina modu jarraituan garraiatzen

...

Jarraitu irakurtzen "Zurtoinaren eta Miriapodoen Ezaugarriak" »

Ziklo Biologikoa eta Ugalketa: Izaki Bizidunen Bizi-Faseak

Biologia2,22 KB

Ziklo Biologikoa eta Ugalketa

Ziklo biologikoa izaki bizidun guztiok bete behar ditugun fase desberdinak biltzen dituen prozesua da. Bizi-ziklo batean lau fase bereiz daitezke:

Ziklo Biologikoa

  • Fase zelulabakarra: Organismo zelulaniztunen kasuan, organismoa eratuko duen zelula aitzindaria biziko duen denbora-tarteari deitzen zaio. Organismo zelulabakarretan, fase horrek haien bizi-ziklo osoa osatuko du.
  • Hazkunde eta garapen fasea: Tamaina eta forma aldatzen dira, eta barne-egiturak diferentziatzen dira. Fase hau amaituko da organismoak helduen ezaugarriak eskuratzen dituenean.
  • Heldutasun-fasea: Aurreko fasea pasatu ondoren, organismo hori hiltzen den arte irauten du. Iraupena espeziearen araberakoa da; adibidez, landareak etengabe hazten diren organismoak
...
Jarraitu irakurtzen "Ziklo Biologikoa eta Ugalketa: Izaki Bizidunen Bizi-Faseak" »

Endozitosia eta Exozitosia: Zelula Eukariotikoen Garraio Mekanismoak

Biologia3,73 KB

Mintzaren Deformazioa: Endozitosia eta Exozitosia

Zelula eukariotikoek makromolekulak, partikulak edo beste zelula batzuk hartu eta kanporatzeko gaitasuna dute. Tamaina handia dela eta, substantzia hauek ezin dira zuzenean lipidoen geruza bikoitzetik edo mintzeko proteinetatik igaro. Beraz, garraio hau burutzeko, mintzak deformatu egin behar du. Materia zelulan sartzeari endozitosi deritzo, eta irteteari, berriz, exozitosi. Transzitosia bi prozesu hauek konbinatzen dituen garraio-sistema da.

Endozitosia: Partikulak Zelulara Sartzea

Endozitosi mekanismoaren bidez, zelulak partikulak bereganatzen ditu ingurunetik, mintz plasmatikoaren zati batekin inguratuz:

  1. Partikulak mintzeko leku espezifikoetan finkatzen dira.
  2. Mintza deformatu egiten da (inbaginazioa)
...
Jarraitu irakurtzen "Endozitosia eta Exozitosia: Zelula Eukariotikoen Garraio Mekanismoak" »