Bizitzaren Eboluzioa: Kontzeptu Nagusiak eta Teoriak

Biologia3,3 KB

Ontogenesia eta Filogenesia

Izaki bakoitzak eraldaketak izaten ditu, jaio aurretik hasi eta hil arte. Aldaketa multzo horri “ontogenesia” esaten zaio (greziar ontos, “izatea”, eta genesis, “jatorria”). Bestalde, espezieak ere etengabe eraldatzen ari dira. Ez dira banakako aldaketak.

Filogenia edo filogenesia deritzon kontzeptuak (filum hitzak “mota” edo “leinu” esan nahi du) espezieak denboran zehar aldatu direla adierazten du: espezie batzuetatik beste batzuk sortu dira, eta horrenbestez, filum edo leinu bat osatu dute. Izaki bizidunek askotariko aldaketak izaten dituzte existentzian zehar; beraz, ezaugarri horiek guztiak pixkanaka pilatzen joaten dira, prozesu luze batean.

Fixismoa: Kontzeptua

Espezie bakoitza aldaezina zela ulertzen zuten, bai eta betierekoa zela ere. Teoria fixistek adierazten dutenaren arabera, norbanakoak aldatzen dira, baina espezieek inolako aldaketarik gabe irauten dute betiko. Aristotelesek hasi zuen teoria fixista defendatzen, eta Georges Cuvier paleontologoa ere haren defendatzaile garrantzitsua izan zen.

Eboluzionismoaren Hastapenak

Jean-Baptiste Lamarck izan zen espezieen eboluzio biologikoari buruz lehen teoria orokorra (filogenesia) proposatu zuena. Bertan adierazi zuen izaki bizidunak berez sortu zirela materia inorganikotik, bi lerro nagusi hauei jarraituz: landareena eta animaliena.

Izaki bizidunen eraldaketak inguruarekiko interakzioaren ondorio dira, eta organoren baten erabilera intentsiboarekin sendotzen dira. Aitzitik, beste organo batzuk ahuldu egiten dira, ez direlako erabiltzen, eta azkenean desagertu egiten dira. Lamarcken azalpen hori laburbiltzeko esan ohi da: “funtzioak organoak sortzen du”. Teoria horren arabera, eboluzio biologikoak xede bat du; hau da, honako helburu hau du: espezieak gero eta konplexuagoak izatea, eta funtzio gero eta espezializatuagoak betetzea, gizakiaren espeziean perfekzio gailena lortu arte.

Eboluzionismoaren Garapena

Charles Darwin

Darwinek dio, aitzitik, gutxien egokituta daudenek desagertzeko joera dutela. Hortaz, inguruko zailtasunei aurre egiteko gai direnek, gehien egokitu direnek, azken finean, geneak transmitituko dizkiete ondorengoei. Prozesu horri “espezieen hautespen naturala” esaten zion. Izaki bizidunen aniztasuna inguruneari egokitzeko prozesuaren bidez esplikatzen da, bizirik irauteko, eta ez aldez aurretik ezarritako plan baten bidez.

Gregor Mendel

(XIX. mendean) Darwinek ez zituen guztiz esplikatzen filogenesiaren prozesuak: aldaketa organikoak belaunaldi batetik bestera nola transmititzen ziren argitzea falta zitzaion. Mendelek, herentzia genetikoaren mekanismoak azaltzeko lehen urratsa egin zuen, izaki bizidunek zenbait ezaugarri (genotipo) transmiti ditzaketela frogatuz, baita agerian ez dituztenak ere (fenotipo).

Thomas H. Morgan

(XIX. mendearen bukaeran - XX. mendearen hasieran) genetika modernoaren sortzailetzat hartzen da. DNA molekularen egitura aurkitu ostean, diziplina berri bat sortu zen: “eboluzio molekularra”. Horrenbestez, ulertzen da nola gertatzen diren aldakuntza hereditarioak, “mutazio genetikoak” esaten zaion prozesuaren arabera. Mutazio bat gene baten aldaketa da.

Deskargatu

PDF Word HTML