Polinizazioa eta Ernalketa Landareetan: Gida Osoa
) Polinizazioa
Polinizazio prozesuaren bitartez, polen-aleak polen-zakuetatik oosferak gordetzen dituzten estigmetara joaten dira. Polinizazioa landare bereko loreen artean egiten bada, autopolinizazioa deritzo. Aldiz, espezie bereko bi landareen artean egiten bada, polinizazio gurutzatua deritzo. Polinizazioa ugal-metodorik ohikoena da, aldakortasun genetiko handiena eskaintzen baitu. Ondorioz, espeziearen multzo osoarentzako abantailak ekartzen ditu. Polinizazioan, polen-aleak hiru modu desberdinez garraia daitezke:
Polinizazio anemofiloa
Polen-aleak haizearen bidez garraiatzen dira. Horregatik, pisu txikiko polen kantitate handiak behar dira, lur-azalera handiak estaltzeko eta ernalketa ziurtatzeko. Landare anemofiloek ez dute deigarriak izateko beharrik, eta askotan ez dute periantorik. Gainera, ez dute sortzen ezta usainik ezta nektarrik ere. Sexu bakarreko loreak dituzte eta askotan dioikoak dira, autopolinizazioa saihesteko.
Polinizazio zoofiloa
Polinizazio zoofiloa intsektuek eta txori eta saguzar batzuek gauzatzen dute. Landareak morfologikoki animalia-bektoreen formara, kontsumo-ohituretara eta bestelako ezaugarrietara egokitu dira, eta, ondorioz, intsektuak eta bestelako animaliak erakartzen dituzten petalo deigarri eta usainak garatu dituzte. Animali polinizatzaileen sarietako bat elikagaia da (nektarra, polena eta azukreak). Animali polinizatzaileek eta polinizatzen diren landareak, denboran zehar, elkarmenpekotasun estu bat garatu dute. Ondorioz esaten da, koeboluzionatu dutela, hau da, elkarrekin ezaugarri eta portaera jakin batzuk sortu dituztela.
Polinizazio hidrofiloa
Polinizazio hidrofiloa, uraren bitartez ematen da. Landare hidrofiloetan, polena askatu egiten da eta flotatzeko gauza dira, bai azalerara igotzeko, horrela, lore emeekin elkartu ahal izaten dira eta espezie bereko lore baten estigmarekin topatu arte.
) Ernalketa
Polen alea estigmarekin elkartzen denean, ernatzen hasten da eta polen-hodi izeneko proiekzio zitoplasmatiko bat garatzen dute. Ernatu ondoren, polen-alean bi gameto ar bereizten dira eta polen-hodian zehar jaisten dira, oosferara iritsi arte. Hemen, ernalketa gertatzen da, zigotoa sortzeko.