Animalien Ehun Nagusiak eta Zelula Nukleoaren Egitura
Ehunak: Definizioa eta Jatorri Enbrionarioa
Organismo batean, jatorri enbrionario bera, antzeko egitura eta funtzio berdinak betetzen dituen zelula-multzoari ehuna deritzo. Espermatozoidea + obulua = zigotoa. Hau zatiketa jarraiak izaten ditu enbrioi bilakatuz. Zatitzen segituz, ektodermo, mesodermo eta endodermo geruzak eratzen ditu.
Epitelio Ehuna: Estaldura eta Guruinak
Estaldura Epitelioa: Ezaugarriak eta Motak
Gorputzaren barnealdeko eta kanpoko gainazalak estaltzen ditu. Zelulak estu lotuta daude, etengabe berritzen dira eta ez dute odol-hodirik. Isolatzaile- eta elkartruke-funtzioa betetzen du.
Estaldura Epitelio Motak
- Laua:
- Simplea: Geruza bakarra (adibidez, kapilarretan).
- Estratifikatua: Geruza bat edo gehiago (adibidez, baginan).
- Kubikoa: