ADNaren Bikoizketa eta Genetika: Oinarrizko Kontzeptuak
ADNaren Bikoizketa
ADNaren bikoizketa: ADN jatorrizko molekula batetik bi ADN alaba sortzea jatorrizko ADN molekulen berdinak.
Prozesuaren Faseak
- Helikasa: hidrogeno loturak apurtu eta helize bikoitza banandu.
- Topoisomerasa: ADN kateak desbiribilkatu.
- ADN Primasa: zebadorea eratu.
- ADN Polimerasa: desoxirribonukleotidoak lotu, fosfodiester loturak katalizatzen ditu 5 -> 3 norabidean.
- Ligasa: Okazaki zatiak lotu; sintetizaturiko ADN kate txikiak.
Kate Gidaria eta Kate Atzeratua
Kate gidaria: ADN polimerasak 5 -> 3 norabidean nukleotidoak lotzen dituen zatiak. Kate atzeratua: okazaki zatiak (sintetizaturiko ADN kate txikiak) ligasak lotzen ditu.
Kode Genetikoa
Kode genetikoa: ARNaren base nitrogenatuen eta horrek kodetzen dituen aminoazidoen arteko lotura da.
Oinarrizko Kontzeptuak
- Degenerazioa: AA batek kodon bat baino gehiago kodetzen duenean (kodon sinonimoa).
- Unibertsaltasuna: kodonen eta AAen arteko lotura berbera baita beti edozein organismo ikertuta.
- Hasierako Kodona: AUG.
- Norantzko Kodona: 61 kodonek bakarrik zuzentzen dute.
- Amaierako edo Stop Kodona: UGA, UAG, UAA.
Polimeroen Funtzioak
Almidoia
Almidoia: erreserba funtzioa dauka, glukosazko bi polimero desberdinez osatuta: amilosa eta amilopektina.
Zelulosa
Zelulosa: egitura funtzioa dauka, landare zelulen hormetako funtsezko egitura sortzen du.
Glukogenoa
Glukogenoa: animalien eta onddoen energia erreserba funtzioa dute. Kate oso luzeekin eta adarkatuekin osatuta dago, horrek alfa (1 -> 4) norabidean lotuta.
Triszilglizeridoak
Triszilglizeridoak: lipido daponifikagarriak dira, giro tenperaturan solidoak edo likidoak izan daitezke, lipido bakunak dira ez baitute osagairik. Funtzioa: erregai metabolikoen erreserba nagusiak dira.
Hidrolisia
Hidrolisia: Triszilglizeridoa deskonposatzen da eta glizerina eta gantz azidoak lortzen dira.
Xaboi
Xaboi: saponifikazioaren bidez, triglizerido batek base batekin duen erreakzioaren eraginez gertatzen da eta xaboi eta glizerina eratzen da.
Transkripzioa
Prozesuaren Faseak
- Hasiera: ARN polimerasak sustapen zentroa zeharkatu eta hori lotu. Honen eraketa aldatu eta ADNaren helize bikoitzaren bira bat desbiribilkatu, transkripzio burbuila sortuz, horren ondorioz, ADN base sekuentzia agerian geratzen da.
- Elongazioa: ARN polimerasak 3-5 norabidean irakurtzen du ADN. ARN hazkundea dagoenez, erribonikleotidoen gehikuntza 5-3 norabidean gertatzen da.
- Amaiera: ARN polimerasak ADN sekuentziaren amaiera aurkitu arte jarraitzen du transkripzioa, orduan, ARN m a banatzen da.
- Heldutasuna: Prokariotoetan, ARN m ak ez du beste ezerk eta berehala erabil daiteke itzulpenerako. Eukariotoetan, juntzioak ezin dituztenez, bete heldutasun prozesua jasan behar dute.