Medikuntza eta Biologia Terminoen Glosarioa

Biologia3,14 KB

Parametrikoa

Uteroaren bi alboetan agertzen den gunea, odol-hodiak eta linfa-guruinak dituena.

Perfusioa

Errai edo ehun bati heltzen zaion odola edo ur organiko berezia.

Perikardioa

Bihotza inguratzen duen mintza.

Perikondrioa

Kartilagoa inguratzen duen geruza, odol-hodiak eta nerbioak dituena.

Periostioa

Hezurrak inguratzen dituen geruza, bizitzan zehar hezur berria sortzen jarraitzen duena.

Plasma

Odolari zelulak kentzean geratzen dena.

Pleura

Birikak inguratzen dituen mintza.

Pneumonia

Biriken inflamazioa, gasen elkartrukea oztopatuz.

Pneumozitoa

Birika-albeoloetako hormetan dagoen zelula, bai hormak osatuz zein surfaktantea jariatuz.

Presbizia

Akomodazio-gaitasunaren murrizketagatik hartutako hipermetropia, adinarekin lotuta dagoena.

Progesterona

Beste eraginez aparte, haurdunaldia errazten duen hormona esteroidea.

Pronostikoa

Gaixotasun baten bilakaerari buruzko ustea.

Proteina

100 aminoazido baino gehiago dituen makromolekula.

Pupila

Argi-izpiek zeharkatzen duten irisaren erdiko irekigune zirkularra.

Sarkolema

Muskulu-zuntzak inguratzen dituen mintz zelularra.

Seropositiboa

Gaixotasun baten antigorputz espezifikoak dituen pertsona.

Serosoa

Mukiak jariatzen ez dituen erraiaren estalkia.

Serotonina

Triptofano aminoazidotik sintetizatzen den neurotransmisorea.

Sintoma

Gaixotasun egoeran, gaixoak nabaritzen duen sentsazio subjektibo bakoitza.

Sistema

Ordena bereko funtzioak betetzeko ehun antzekoez osatuta dagoen organoen multzoa.

Sistolea

Bihotzaren zikloan, uzkurtze-aldia, odola presio handiaz bultzatzen duena.

Sueroa

Odolaren plasma, koagulaziorako faktoreak kenduta.

Tendoia

Muskuluek hezurretan lotzeko daukaten zuntzezko egitura uzkurtzen ez dena.

Testosterona

Hormona androgeniko nagusia.

Triglizeridoa

Glizerina eta hiru gantz-azidoz osatutako molekula lipidikoa.

Tronboa

Odolbatua edo beste zenbait gaiz osatutako metaketa, sorburuan finkatu eta odol-hodien buxadura sor dezakeena.

Txertaketa

Gorputzean mikroorganismo inaktibatuen sarrera, gaixotasun infekziosoen garapena eragozten duena.

Ultzera

Jarraipenaren soluzioaren apurketa, gaiaren galerarekin.

Zeliakoa

Aparatu digestiboko gaixotasun bat duen pertsona, gluten proteina duten elikagaiak hartu ezin dituena.

Zigotoa

Bi gametoen elkarketaren ondorioz sortzen den zelula, obulu ernaldua.

Deskargatu

PDF Word HTML