Batxilergoa mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Eboluzioaren Teoriak eta Gizakiaren Jatorria

Biologia3,42 KB

Fixismoa: Espezieen Iraunkortasunaren Teoria

Georges Cuvierrek proposatu zuen. Teoria honen arabera, espezie guztiak independenteak dira eta sortu zirenetik bere horretan iraun dute, aldatu gabe.

Transformismoa: Espezieen Aldaketa Denboran Zehar

Georges-Louis Leclerc, Buffon kondeak, eman zituen lehen urratsak honen alde, baina Pierre Louis Moreau de Maupertuisek hedatu zuen. Teoria honen arabera, lehen espezieak denboran zehar transformatu egin ziren, eta horrela beste batzuk sortu ziren.

Lamarckismoa: Eboluzioaren Lehen Teoria Globala

Jean-Baptiste de Monet, Lamarckeko zaldunak, Filosofia Zoologikoa lanean proposatu zuen. Eboluzio globalaren lehenengo teoria da. Pixkanako progresioa dago organismo sinpleetatik konplexuetara. Pixkanako aldaketa...

Jarraitu irakurtzen "Eboluzioaren Teoriak eta Gizakiaren Jatorria" »

Genetika, Mutazioak eta Mikrobiologia: Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia4 KB

Genetika Molekularraren Oinarriak

Transkripzioa

Transkripzioa DNAren informazio genetikoa RNA molekuletan kopiatzea da, RNA molekulak sintetizatuz. Prozesua RNA polimerasa entzimak promotore izeneko nukleotido sekuentziarekin elkartzean hasten da.

Itzulpena

Itzulpena informazioa nukleotidoen hizkuntzatik aminoazidoenera pasatzea da. Erribosometan egiten da, hiru etapetan:

  • Hasiera
  • Luzapena
  • Amaiera

Genea eta Kode Genetikoa

Genea kate polipeptidiko bakar bat kodetzen duen eta RNAra transkribatzen den DNA zatia da.

Kode Genetikoa nukleotidoak proteina bihurtzeko klabe unibertsala da. 64 kodon daude (61 aminoazidoetarako eta 3 amaiera kodonetarako).

Genoma Proiektua

Genoma Proiektua geneak identifikatzeko, non dauden aurkitzeko eta nola jokatzen duten jakiteko...

Jarraitu irakurtzen "Genetika, Mutazioak eta Mikrobiologia: Oinarrizko Kontzeptuak" »

ADNaren Erreplikazioa eta Konponketa Mekanismoak

Biologia3,22 KB

ADNaren Erreplikazioa: Prozesuaren Urratsak

Erreplikazioaren Hasiera: Helizearen Desbiribilkatzea

Erreplikatzen hasi aurretik, helize bikoitza desbiribilkatzeko eta bi kateak bereizteko helikasa izeneko entzimak behar dira. Hauek molekula desbiribilkatzen dute, erreplikazio-burbuila sortuz.

Kate Berrien Sintesia: Polimerasak Lanean

Ondoren, ADN polimerasak kate berriak sintetizatzen hasten dira. Entzima horrek desoxirribonukleosido trifosfato berriaren eta hazten ari den katearen arteko lotura fosfodiesterra katalizatzen du, bi fosfato talde (pirofosfatoa) askatuz. Lotura fosfodiesterra eratzeko behar den energia fosfatoen arteko loturen hidrolisitik lortzen da.

Harizpi Aurreratua eta Atzeratua (5' → 3' Noranzkoa)

ADN polimerasak erreplikazioa...

Jarraitu irakurtzen "ADNaren Erreplikazioa eta Konponketa Mekanismoak" »

T Linfozitoak eta Erantzun Zelularra: Funtzioa eta Prozesua

Biologia3,3 KB

T linfozitoek zelulari itsatsitako antigenoen kontra eragiten dute zuzen-zuzenean, hau da, infekzio bidez (birusak) edo mutazio bidez (tumoreak) eraldatu den gorputzeko zelularen edota gorputzari arrotz zaion zelularen (transplanteak) kontra eragiten dute zuzenean.

T Linfozitoen Heltze Prozesua

T linfozitoak timoan heltzen eta bereizten dira. Kasu honetan ere, mintzean errezeptore proteiko espezifikoak garatzen dituzte; baina hauek bi kate proteiko eta gune aktibo bakarra dituzte. Errezeptore proteiko horiez gain, zelularen funtzioa erabakiko duten beste proteina batzuk ere hartzen dituzte: T4 eta T8.

T Linfozito Motak

Honako mota hauek daude:

  • Linfozito Zitotoxikoak (T8)

    Antigenoarekin elkartu eta zelulak lisi bidez suntsitzen dituzte. Mintzean T8

...
Jarraitu irakurtzen "T Linfozitoak eta Erantzun Zelularra: Funtzioa eta Prozesua" »

B Linfozitoen Erantzun Humorala

Biologia3,7 KB

Erantzun Humorala

Erantzun humoral mota honetan antigorputz askeak sintetizatuko dira, eta odolean eta linfan zehar zirkulatuko dute antigenoa neutralizatu arte. Erantzun mota hau baliagarria da antigeno askeen zein mintzeko antigenoen aurrean. Antigorputz-ekoizpena espezifikoa da; beraz, B linfozito bakoitzak antigorputz mota bakarra emango du. Hori dela eta, B linfozitoak populazio edo klon desberdinetan bereizi behar dira, eta hori heltze prozesuan zehar gertatzen da.

B Linfozitoen Heltze Prozesua

B linfozitoak hezur-muinean heltzen dira. Prozesu hori antigenoa agertu aurretik gertatzen da. Linfozitoari mintzeko proteinak sortzen zaizkio etengabe; hau da, mintzari lotutako antigorputzak (immunoglobulinak). B linfozito jakin batek mintzeko errezeptore...

Jarraitu irakurtzen "B Linfozitoen Erantzun Humorala" »

Nerbio Bulkada eta Sinapsia: Funtzionamendua eta Garrantzia

Biologia3,13 KB

Nerbio Bulkada eta Sinapsia

Neuronetan potentzial elektrikoa dago, hau da: karga elektrikoa ez dago berdin banatuta zelulen barnealdean eta kanpoaldean. Alde honi geldialdiko potentziala esaten zaio. Mintzaren barnealdean karga negatiboa handiagoa da (-70 mV).

Mintza estimuluren baten bitartez aktibatutakoan, estimulatutako gunean polaritatea alderantzikatu egiten da, mintza despolarizatu eta zelulen barnealdeak karga positiboa hartzen du (+40mV). Estimuluak eragindako potentzial aldaketa hori ekintza potentziala edo nerbio bulkada da.

Mintzeko puntu batean sortutako ekintza potentzialak estimulatu egiten du puntu horren ingurua eta hura despolarizatzea eta berriz polarizatzea eragiten du. Horrela, bulkada uhin baten modura hedatzen da zelula...

Jarraitu irakurtzen "Nerbio Bulkada eta Sinapsia: Funtzionamendua eta Garrantzia" »

Animalien Filum Nagusiak: Ezaugarriak eta Sailkapena

Biologia5,84 KB

Poriferoak

Simetria

  • Erradiadiala.

Habitat

  • Itsasoan bizi dira, eta batzuk ur gezatan.
  • Itsatsita bizi dira.

Egitura

  • Oskuloa: irekigunea da.
  • Barneko barrunbea: Atrioa.
  • Poroak edo ostioloak dituzten zelulak daude.
  • Zelula epitelialak: pinakozitoak.
  • Barneko mesenkiman espikulak daude.
  • Amebozitoak: digestioan eta gametogenesian parte hartzen dute.
  • Koanozitoak (lehen Horozitoak): flagelodunak, ur-korronteak sortzeko.

Ugalketa

  • Asexuala: gemazioz.
  • Birsortzeko ahalmen handia dute.
  • Dioikoak edo monoikoak izan daitezke, baina beti ernalkuntza gurutzatua da.

Zelentereoak (Knidarioak)

Simetria

  • Erradiadiala.

Habitat

  • Itsastarrak dira.
  • Koralak eta polipoak itsatsita bizi dira.
  • Marmokek, ordea, bizimodu askea dute.

Egitura

  • Garroek ahoa inguratzen dute, eta ondoren digestio-barrunbea dago.
...
Jarraitu irakurtzen "Animalien Filum Nagusiak: Ezaugarriak eta Sailkapena" »

Metabolismoa eta Entzimak: Funtsezko Prozesuak Izaki Bizidunetan

Biologia6,53 KB

Metabolismoa: Definizioa eta Funtzioak

Metabolismoa izaki bizidunek ingurunetik materia eta energia hartzeko, hazteko, materia ordezkatzeko eta materia sortzeko egiten dituzten prozesu kimikoen multzoa da. Prozesu hauek entzimek katalizatzen dituzte.

Nutrizio Mota Nagusiak

  • Autotrofoa: Materia ez-organikoa materia organiko bihurtzen dute eguzki-energia erabiliz.
  • Heterotrofoa: Beste izaki bizidunek sortutako materia organikoa erabiltzen dute energia lortzeko.

Metabolismoaren Faseak

  • Anabolismoa

    Substantzia sinpleetatik molekula organiko konplexuak sintetizatzen dira entzimen bidez, erredukzioaren bidez. Prozesu honetan energia gastatzen da.

  • Katabolismoa

    Molekula organikoak entzimen bidez degradatzen dira, produktu sinpleak eta energia lortuz oxidazioaren

...
Jarraitu irakurtzen "Metabolismoa eta Entzimak: Funtsezko Prozesuak Izaki Bizidunetan" »