Bizidunen antolamendu-mailak: abiotikoak eta biotikoak
Bizitzaren antolamendu-mailakIzaki bizidunak edo organismoak konplexuak dira ezinbestean. Materia bizia aztertzean, konplexutasun-maila desberdinak bereiz daitezke beren egituran, hots, antolamendu-maila desberdinak. Horietako bakoitzak, maila beheragokoetan aurkitzen ez diren ezaugarri batzuk eskaintzen dizkio materia biziari.Antolamendu-maila abiotikoak Antolamendu-maila abiotikoak materia bizigabean ere agertzen direnak dira. Hiru bereiz daitezke:1. Maila azpiatomikoa: materiaren partikularik txikienek osatzen dute, hots, protoiek, neutroiek eta elektroiek. 2. Maila atomikoa: atomoak izango lirateke, hots, erreakzio batean esku har dezakeen elementu kimiko baten parterik txikienak. 3. Maila molekularra: molekulez osatua dago, hots, bi atomo...