Koipe, Proteina eta Azido Nukleikoen Katabolismoa Zelulan
Koipeen Katabolismoa
Koipeak digestio-sisteman hidrolizatzen direnean, konposatu hauek sortzen dira:
Glizerina
Zitosolean, aktibatu eta oxidatu ondoren, glukolisian sartzen da glizeraldehido-3 fosfato eran. Ugaztunetan, prozesu hori gibelean gertatzen da batik bat.
Gantz-azidoak
Zitosolean, gantz-azido molekula aktibatu egiten da CoA-rekin elkartzean, eta azil-CoA eratzen da. Horretarako, ATP gastatzen da:
Gantz-azidoa + ATP + CoA ------ Azil-CoA + AMP + Pi-Pi
Azil-CoA mitokondrioko matrizean sartzen da.
Beta-oxidazioa
Lau erreakzio burutzen dituen ziklo bat da.
Ziklo bakoitzean:
- Bi oxidazio gertatzen dira.
- 2. eta 3. karbonoen arteko lotura hausten da.
- Azetil-CoA bat askatu eta 2C gutxiagoko beste azil-CoA bat gelditzen da.
- Askatutako Azetil-CoA Krebs-en zikloko bidean sartuko da erabat oxidatu arte.
Lau erreakzio horiek errepikatu egingo dira gantz-azidoaren karbono-pare bakoitzarentzat. Azken erreakzioan, 4C dituen Azil-CoA batekin, bi Azetil-CoA lortzen dira.
Energia-balantzea
Azil-CoA (n karbono) + FAD + NAD+ ------ Azil-CoA (n-2 karbono) + FADH2 + NADH + H+ + Azetil-CoA
n karbono dituen azido bat oxidatzeko, (n/2-1) beta-oxidazioko ziklo beharko dira.
Lortutako NADH + H+ eta FADH2 kopurua gantz-azidoaren karbono-kopuruaren araberakoa da.
Proteinen Katabolismoa
Zelulek, baldintza normaletan, ez dituzte proteinak erregai gisa erabiltzen, baina baldintza jakin batzuetan (dieta hiperproteikoetan eta baraualdietan) erabil ditzakete.
Proteinak aminoazidoetan deskonposatu ondoren, bi prozesuen bidez sartzen dira bide kataboliko nagusietan:
Transaminazioa
Aminoazido bat beste bat bilakatzen da.
Desaminazioa
Aminoazidotik amino-taldea kendu eta zetoazido bat bilakatzen da. Animalien gibeleko zelulen zitosolean eta mitokondrioen matrizean gertatzen da.
Zetoazidoak
- Batzuk Krebs-en zikloko metabolitoak izanik, bertan zuzenean sartzen dira.
- Beste batzuk eraldatu egiten dira Krebs-en zikloan sartu aurretik:
- Pirubato bilakatzen dira.
- Azetil-CoA bilakatzen dira.
Desaminazioan askatutako amonio-ioak (NH4+)
- Ornodun lehortarretan urea bilakatu eta kanporatzen da.
- Hegazti eta narrastietan azido uriko bilakatu eta kanporatzen da.
Energia-balantzea desberdina da 20 aminoazido bakoitzarentzat. Aminoazidoen degradazioak energia-ekoizpen osoaren % 10-15 baino ez du osatzen.
Azido Nukleikoen Katabolismoa
Azido nukleikoak ez dira molekula energetikoak zelularentzat.
Digestio-hodian, azido nukleikoak osagai mononukleotidoetan banatzen dira, eta hauek:
- Pentosak: gluzidoen bide katabolikoetan sartzen dira.
- Fosfato-taldeak:
- ATP sintetizatzeko erabil daitezke.
- Gernuan kanporatzen dira.
- Base nitrogenatuak: azido uriko bihurtu eta kanporatzen dira.