Energia-fluxua eta Espezieen Banaketa Ekosistemetan

Biologia2,21 KB

Energia-fluxua

Bizidunok erabiltzen dugun energia guztia Eguzkitik dator. Eguzkitik Lurreraino iritsitako energia horren zati txiki bat erabiliko dute ekoizleek, energia kate trofikoetara integratuz. Ekoizleek xurgatzen duten energia kate trofikoaren mailaz maila igarotzen den arren, energia xahutzen joaten da arnasketa zelularrean, hondakinetan. Galera bero moduan gertatzen da, eta, aldiz, pilaketa biomasa berria ekoiztean.

Piramide ekologikoak

Ekosistema bateko erlazio trofikoak adierazteko erabiltzen diren grafikoak dira. Piramide hauek era kuantitatiboan egiten direnez, katek eta sareak baino zehatzagoak dira. Piramidearen oinarrian ekoizleak daude eta horien gainean kontsumitzaileak.

Piramidea egiterakoan aldagai desberdinak erabil daitezke:

  • Banako piramideak: Ekoizleen eta kontsumitzaileen kopuruak adierazten dira.
  • Energia-piramideak: Maila trofiko bakoitzean metatzen den energia kantitatea adierazten du. Hauek beti izaten dira oinarrian zabalagoak, maila trofikoetan zenbat eta gorago egin, orduan eta energia gutxiago izaten baita.
  • Biomasaren piramideak: Maila trofiko bakoitzean azaltzen den materia kantitatea adierazten da.

Espezien banaketa

Espezien banaketa geografikoa aztertzen duen zientziari biogeografia esaten diogu. Espezie bakoitzaren banaketa-eremua ingurumen-faktoreek mugatzen dituzte. Organismoen eta organismoak bizi diren tokiaren arteko erlazioa aztertzen du. Horretarako, bizidun-komunitatean banaketa eta dinamika ikertzen ditu, eta lurralde geografiko jakin bateko bizidunen inbentarioa egiten du. Ikerketa helburuaz gain, ekonomian eragina izan dezaketen banaketak aztertzea ere bada.

Adaptazioak (moldaerak)

Organismo bakoitza bere inguruneko ezaugarrietara egokitzen da, eta horri esker lortzen du ingurune horretan bizitzea eta ugaltzea. Izan ere, ingurune bakoitzeko organismoek hautespen naturalaren ondorio diren adaptazio morfologiko eta fisiologiko jakin batzuk dituzte. Horretarako, belaunaldiz belaunaldi transmititutako moldaera genetikoak izan dituzte.

Bizidunen hainbat moldaera ekosistemetako faktore abiotiko mugatzaileetara:

Deskargatu

PDF Word HTML