Batxilergoa mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Fotosintesiaren Prozesua eta Landareen Aziklikoa

Biologia1,88 KB

Fotoarnasketa:

Giroa beroa eta lehorra denez estomak itxi egiten dira ura ez galtzeko eta ondorioz oxigenoa pilatu egiten da. Rubiskoak oxidasa funtzioa hatu eta erribulosa-1,5-difosfatoa hautsi eta orduan CO2a ezin zaio finkatu ondorioz fotosintesiaren ahalmena 1/2.

C4 Landareen Bidea:

C4 landareek fotoarnasketa prozesua ezin dutenez egin, beste bide bat erabiltzen dute CO2a antzemateko.

Calvinen Zikloa:

Bi prozesu bereizten dira: 1) karbono dioxidoaren finkapena: CO2a kloroplastietatik estromara sartu, eta rubisko entzimaren laguntzaz erribulosa-1,5-difosfatoarekin juntatu --> azido 3 fosfoflizeridoa sortuz. 2) Karbono dioxido finkatuaren erredukzioa: argitako fasean sortutako ATP eta NADH+H plus lengo prozesuan sortutakoarekin elkartu eta...

Jarraitu irakurtzen "Fotosintesiaren Prozesua eta Landareen Aziklikoa" »

Giharren Uzkurketa eta Odolaren Zirkulazioa: Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia2,55 KB

Giharren Uzkurketa Sinaspsi Neuromuskularren Bidez

Giharren uzkurketa sinapsi neuromuskularren bidez gertatzen da. Sinapsi hau neurona eta gihar zelulua eskeletikoen zuntzen bidez ematen da. Sinapsi kitzikagarria da eta plaka motore baten potentzialean gertatzen da.

Uzkurketa Motak

Bi motako uzkurketa motak bereizten ditugu (ikus irudiak):

  • Uzkurketa Isometrikoa: Muskulua uzkurtzen da baina ez da laburtzen. Luzera aldatu ez arren, bere tentsioan aldaketak egongo dira. Sarkomeroaren luzera txikitzen da, baina osagai elastikoak (muskuluaren zurdak alegia) luzatu egiten dira, hezurren arteko distantzia mantentzeko. Uzkurketa honetan sarkomeroek barnerantz egiten dute indarra, pisuak alderantzizko norantzan egiten duena berdintzeko.
  • Uzkurketa Isotonikoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Giharren Uzkurketa eta Odolaren Zirkulazioa: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Landare Ehunak: Sailkapena eta Funtzioak

Biologia2,45 KB

Ehun meristematikoak

Meristemoek fotosintesia egiten ez duten zelula bizi txikiak dituzte osagai, eta zelula horiek zatitu eta desberdindu egiten dira, ehun helduak osatuko dituzten zelula motak sortzeko.

Ehun helduak

Ehun helduak hainbat formatako zelulez osatuta daude. Zelula horiek ez dira zatitzen eta ehun meristematikoetatik eratorriak dira. Desberdinduta eta funtzio jakin bat egiteko espezializatuta daude.

Sailkapena:

  • Oinarrizkoak
  • Eskeletikoak
  • Eroaleak (Baskularrak)
  • Jariatzaileak

Ehun babesleak

Zelulek, elkarren ondo-ondoan daudenez, kanpo estalki babesle bat osatzen dute. Horrez gain, estalkiak landareak kanpoaldearekin elikagaiak trukatzea ahalbidetzen du, eta trukea erregulatzen da.

Ehun epidermikoa

Kloroplastorik gabeko zelula biziek eta handiek...

Jarraitu irakurtzen "Landare Ehunak: Sailkapena eta Funtzioak" »

Antigeno Antigorputz Erreakzioak

Biologia2,1 KB

Lotura kobalenteterik egiten ez denez, errekzio itzulgarria da. Honela adierazten da:

Antigenoa+antigorputza= antigeno-antigorputz konplexua

Antigorputz batek antigeno batekiko duen afinitatea antigorputzaren eta determinante antigenikoaren arteko elkarreraginen indarren arabekoa da. Erreakzio zenbait motatakoa izan daiteke:

Hauspeatze-Erreakzioa

Antigenoak zenbait determinante antigenikoko makromolekula disolbagarriak badira, odol-plasma aske dauden antigorputz haietara elkartu, eta konplexu makromolekular disolbaezinak eratzen dira, horregatik ahuspeatu egiten dira.

Aglutinazio-Erreakzio

Antigorputzek bakterioen edo beste zelula batzuen gainazalean dauden antigenoen molekuekin erreakzionatzen gertatzen da aglutinazioa. Erreakzio horren ondorioz,...

Jarraitu irakurtzen "Antigeno Antigorputz Erreakzioak" »

Organo Linfoideak: Funtzioak, Motak eta Garrantzia

Biologia2,57 KB

Organo linfoideak linfozitoak sortzen, eraldatzen edo metatzen diren organo guztiak dira. Betetzen duten funtzioaren arabera, bi motatakoak bereizten dira:

  • Linfozitoak erabat heldu bihurtzen dituztenak organo linfoide primarioak dira.
  • Linfozitoek beren jardueran baliatzen dituztenak organo linfoide sekundarioak dira.

Organo Linfoide Primarioak

Hauek dira nagusiak:

  • Timoa

    Izugarri garrantzitsua den organoa da T linfozitoen garapenerako. Jarduera handiena haurdunaldiko azken hilabeteetan eta nerabezarora arte du. Helduetan, atrofiatuta egoten da. Hezur-muineko zelula ama hematopoietiko batzuek timora migratzen dute, eta bertan hautespen prozesu bat gertatzen da: zelula horietatik %95 ezabatu egiten dira, eta %5 organo linfoide sekundarioetara migratuko

...
Jarraitu irakurtzen "Organo Linfoideak: Funtzioak, Motak eta Garrantzia" »

Linfozitoak eta Antigeno-Aurkezleak: Immunologia Orokorraren Oinarriak

Biologia1,66 KB

Linfozitoak: odolean eta linfan daude

Linfozitoak zelula ama hematopoietiko eta pluripotenteetatik sortzen dira. Helduetan, zelula amahroiek hezurretako hezur muin gorrian daude. Linfozitoek zer erantzun immunologiko eragiten duten, bi mota bereizten dira.

B linfozitoak edo b zelulak

Linfozito hauek immunitate humorala eragiten dute. Ugaztunetan hezur muinean sortzen dira, hegaztietan fabrizioren poltsan heltzen dira. Mintz plasmatikoan Y formako antigeno-errezeptore batzuek dituzte eta bi antigeno molekulatara elkartu daitezke.

T linfozitoak

Linfozito hauk immunitate zelularrean hartzen dute parte timoan heltzen dira, eta ez dute antigorputzi sortzen. Mintzaren gainazalean antigeno-errezeptoreak dituzte, loturarako gune bakar batekoak, proteinekin...

Jarraitu irakurtzen "Linfozitoak eta Antigeno-Aurkezleak: Immunologia Orokorraren Oinarriak" »

HIESA: Zer da, Transmisioa eta Tratamendua

Biologia2,82 KB

HIESA: Zer da?

HIESA birus batek eragindako gaixotasun larria da. Birus horrek immunitate-sistemako zelulei erasotzen die, eta beren funtzioa bete ezinik uzten ditu edo deuseztatzen dira. Birusa duten pertsonak ia inolako babesik gabe geratzen dira, eta zenbait minbizi motaren intzidentzia handitzen da.

HIESAREN BIRUSA (GIB)

HIESAREN BIRUSA edo GIB erretrobirusa oso txikia da (120 nm) eta esfera formakoa. Material genetikoa RNA du; horregatik, RNA ezegonkorragoa denez DNA baino, bizkorrago mutatzen du eta etengabe aldaketak eragiten ditu antigeno gisa jokatzen duten mintzeko proteinetan. Birusaren proteinak gai dira linfositoa (CD4) proteinetara estu lotzeko.

Bi mota ditu:

  • GIB-1 erretrobirusa: mundu osoan zabalduen dagoena da, eta infektatuta dauden
...
Jarraitu irakurtzen "HIESA: Zer da, Transmisioa eta Tratamendua" »

HIESA: Hartutako Inmunoeskasiaren Sindromea

Biologia2,16 KB

Hartutako inmunoeskasiaren sindromea (HIESA)

Gaixotasun hau GIB-1 (Giza Inmunoeskasiaren Birusa) erretrobirusak sortzen du. Zein da erretrobirusen ezaugarri garrantzitsuena?

Alderantzizko transkriptasa dute. Hau da, RNA DNA-n bilakatu dezakeen entzima bat dute.

GIB-1 erretrobirusaren genoma RNA-z dago osatuta, hain zuzen ere, mota honetako erretrobirus bakoitzeko 2 RNA kopia ditugu.

Zer gertatzen da erretrobirus honek organismo bat infektatzen duenean?

Birus honek inmunitate sistemako zelulei eragiten die, ondorioz, zelulak inmunitate funtzioak galtzen dituzte eta sentikorragoak diren gainontzeko infekzio guztiekiko.

HIESAren transmisio bideak aski ezagunak dira: babesik gabeko sexu harremanak, orratzen elkarbanaketa, haurdunaldia (amatik fetora)...

Jarraitu irakurtzen "HIESA: Hartutako Inmunoeskasiaren Sindromea" »

MHC eta Erantzun Immunologiko Zelularra

Biologia2,48 KB

MHC: Histobateregarritasun Konplexu Nagusia

Organo transplanteetan errefusa gertatzen zela ikustean, gorputzeko zelulak ezagutzeko eta arrotzengandik bereizteko gaitasuna ematen duen mekanismoren bat existitzen dela pentsatu zuten ikerlariek. Ikerketa asko egin ondoren, zelula nukleodun guztien mintzean antigeno glukoproteikoak daudela ikusi dute. Antigeno hauek MHC geneek kodifikatzen dituzte. Konplexu hau 20 gene ezberdinez osaturik dago eta bakoitzak 8-10 alelo ditu.

MHC Motak:

  • MHC-I klasea: Zelula gehienetan aurkitzen dugu. Zelula berak prozesaturiko peptidoak aurkezten dizkiete linfozitoei.
  • MHC-II klasea: Peptido exogenoak, endozitosiaz barneratuak izan direnak, aurkezten ditu. Bakarrik makrofagoek eta B linfozitoek betetzen dute funtzio hau.
...
Jarraitu irakurtzen "MHC eta Erantzun Immunologiko Zelularra" »

Giza Gorputzaren Aparatuak eta Sistemak: Funtzioak eta Ezaugarriak

Biologia2,31 KB

Digestio-aparatua

Digestio-aparatuak elikagai solido eta likidoetatik gorputzarentzat substantzia nutritiboak izan daitezkeen osagaiak ateratzen ditu. Digestioaren bidez, osagai horiek molekula sinpleagotan zatitzen ditu: molekula handiek osaturiko substantzia nutritiboak (proteinak, lipidoak eta gluzidoak) molekula sinpleagotan deskonposatzen dira (nutrienteak edo mantenugaiak), eta digestio-aparatuaren hainbat atalek xurgatzen dituzte. Digestio-aparatuko guruinen jariakinei esker gertatzen da molekula-zatiketa hori, eta, ondorioz, mantenugaiak prest daude zeluletaraino heldu eta horien nutrizio-prozesuan parte hartzeko.

Arnas Aparatua

Arnas aparatua gorputzak behar duen oxigenoa jasotzen eta soberako karbono dioxidoa kanporatzen duen aparatua...

Jarraitu irakurtzen "Giza Gorputzaren Aparatuak eta Sistemak: Funtzioak eta Ezaugarriak" »