Proteinen Propietateak
Aminoazidoen Izaeraren Arabaera
Jokabide Kimikoa eta Disolbagarritasuna: Proteinek, aminoazidoak bezala, azido eta base gisa joka dezakete, eta, ondorioz, pH-aren aldaketak indargabetu ditzakete. Disolbagarritasuna konformazioaren araberakoa da, eta masa molekular handia dutenez, dispertsio koloidalak eratzen dituzte.
Espezifikotasuna: Izaki bizidunen proteinen propietateak desberdinak dira espezie bakoitzean, eta espezie beraren barruan ere, zenbait kasutan, aldatu egiten dira indibiduo batetik bestera. Propietate hori da transfusioetan eta transplanteetan gertatzen diren ukapenen eragilea. Proteina batzuek, proteina homologo deiturikoek, funtzio bera betetzen dute hainbat espezietan.
Desnaturalizazioa: Prozesu honen bidez,...