Ehunak, Ernalketa eta Organismoen Antolaketa
Muskulu Ehunak
Muskulu-zelulek osatzen dute: miozitoak edo muskulu-zuntzak. Muskuluaren uzkurduran espezializatuta daude: zenbait estimuluren aurrean laburtu egiten dira (uzkurdura), eta estimulua amaitzean, luzatu (erlaxazioa).
Bihotzeko Muskulu Ehun Ildaskatua
Muskulu kardiakoa edo miokardioa osatzen du. Oharkabean uzkurtzen da, baina bizkor eta indartsu.
Muskulu Ehun Ildaskatu Eskeletikoa
Ornodunen muskuluak osatzen ditu. Uzkurdura borondatezkoa, bizkorra eta indartsua da.
Muskulu Ehun Leuna
Erraien muskuluak osatzen ditu: digestio-hodia, arnasbideak eta abar. Oharkabeko uzkurdura leuna, motela eta luzea da.
Ernalketa
Bi gametoen (espermatozoide eta obulu) bat-egitea da. Ondorioz, zigoto diploidea sortzen da, eta hor biltzen dira bi gametoetako kromosomak....