Estomak, lentizelak eta floema: landareen garraioa
Estomak eta funtzioa
Estomak bi zelula zaintzailez inguratutako irekidura txikiak dira. Bi zelula horiek, handaduraren aldaketen bitartez, estoma-zuloen eta ostioloen irekitzea eta ixtea kontrolatzen dute. Handadura handitzen denean (uraz betetzen direnean), zuloa irekiko da eta aldi berean ostioloa ere irekiko da. Zelulen handadura txikitzen denean, berriz, ixten dira. Landare gehienetan, estomak egunean zehar irekitzen dira (une horretan fotosintesia egiten delako) eta gauean itxi egiten dira.
Estomen mugimenduan eragina duten faktoreak
- Potasio-ioien kontzentrazioa
- Argi-kantitatea
- Karbono dioxidoaren kontzentrazioa
- Hormonen kontzentrazioa
- Tenperatura
- Hezetasun-maila
Lentizelak
Lentizelak: Zurtoinen (egurrezkoen) azaleko epidermisean dauden irekidura naturalak dira; hauek barneko parenkima-ehuna kanpokoarekin kontaktuan jartzen dute. Atmosferako CO2 eta O2 horien bidez sartzen dira, difusio-mekanismo arrunt baten bitartez.
Ile xurgatzaileak
Ile xurgatzaileak: Epidermiseko zelulen luzapenak dira, eta sustraitik xurgatzen den uretan disolbatutako substantziak jasotzeko balio dute.
1.5) Izerdi landuaren garraioa
Izerdi gordina hostoetan fotosintesian zehar sortzen denean, izerdi landua bihurtzen da. Izerdi landua (sakarosa eta aminoazidoen disoluzioa) garraiatzeari translokazioa deritzo, eta prozesu hau floemaren bitartez ematen da. Izerdi landua, normalean, landarearen iturrietatik (hostoak, batez ere) landarearen kontsumo-eremuetara edo isuri-guneetara (energia-beharrak estali ezin dituzten landare atal oro) zuzentzen da.
Erreserba-ehunak, iturri edo isuri-gune izan daitezke funtzioaren arabera:
- Erreserbak mobilizatu eta esportatzen direnean, iturriak dira.
- Mantenugai organikoa jasotzen duten eremuak, aldiz, isuri-guneak dira.
Mugimendu fisikoa presio-fluxuaren hipotesiaren bidez azaldu daiteke.
Presio-fluxuaren hipotesia
Izerdi landua floeman sartzen da garraio aktiboaren bidez, horrek kontzentrazioa handitzen du. Ondorioz, kontzentrazioa oreka dadin, ura xilema-hodietatik hartzen dute (ura osmosi bidez sartzen da), eta hori mantenugaiak garraiatzen laguntzen du. Azkenean, ura gehiena xilemara itzuliko da.