Digestio-prozesuaren faseak eta xurgapena
Liseriketa-faseak
a) Murtxikapena eta listuztaketa
Listuak gluzidoei eragiten die (ptialina), gluzidoak almidoietatik maltosara eraldatuz. Elikagaiak ahoan sartzean, estimulu bat bidaltzen da listu-guruinek listu gehiago jaria dezaten.
b) Irensketa
Elikadura-bolua mihiaren bidez faringerantz bultzatzean, mugimendu erreflexu bat sortzen da eta epiglotiak laringearen sarrera itxi egiten du. Hestegorrian, mugimendu peristaltikoek ekintza mekanikoa egiten dute.
c) Urdaileko liseriketa
Elikagaiak irenstean, urdail-paretako guruinak urin gastrikoak jariatzen hasten dira. Urin gastrikoa honako hauek osatzen dute:
- HCl (azido klorhidrikoa).
- Pepsina: proteinak hidrolizatzeko.
- Errenina: kaseinogenoak kaseina bihurtzeko.
- Lipasa gastrikoak: gantzak gantz-azido eta