Darwinismoa, Neodarwinismoa eta Gizakiaren Eboluzioa
Darwinismoa
Darwinismoa XIX. mendearen amaieran hasi zen garatzen eta ondorengoen aldakortasunean datza. Teoria honek azaltzen du espezie bakoitzaren ezaugarriak belaunaldiz belaunaldi transmititzen direla, baina banako batetik bestera bariazio txikiak gertatzen direla; ondorioz, inoiz ez dira bi banako berdin-berdinak izango. Gainera, esaten zuen eskuratutako karaktereak ez direla transmitigarriak, betiere geneen eraginpean ez badaude.
Hautespen naturala
Teoria honen arabera, banakoen arteko bariazioak garrantzi handikoak izan daitezke biziraupenari begira. Aldaketa txiki horietako batzuk mesedegarriak gerta daitezke, eta beste batzuk kaltegarriak. Ondoen moldatuta dauden izaki bizidunek aukera gehiago izango dute bizirik irauteko. Okerren moldatuta...