Batxilergoa mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Iraitz Aparatuaren Funtzionamendua: Galderak eta Erantzunak

Biologia2,43 KB

1. Zein da iraitz aparatuaren funtzio nagusia eta zein organoz dago osatuta?

Iraitz aparatuaren funtzio nagusia hondakinak gorputzetik kanporatzea da, gernuaren edo izerdiaren bitartez.

Lau organoz osatuta dago: giltzurrunak, ureterrak, maskuria eta uretra.

2. Zer da nefrona?

Giltzurrunak osatzen dituzten unitate funtzionalak dira; bakoitzaren barruan milioika nefrona daude. Haien funtzio nagusia odola garbitzea da.

3. Dialisi motak

Odola iragazi eta gorputzeko hondakin arriskutsuak, gehiegizko gatza eta ura kentzeko bi mota daude:

  • Hemodialisia: Giltzurrunen lana makina baten bidez egiten da.
  • Dialisi peritoneala: Gorputzaren barne-mintza erabiltzen da odola iragazteko.

4. Noiz hasten gara izerditan?

Gure gorputzaren tenperatura 37 ºC-tik gorakoa denean,...

Jarraitu irakurtzen "Iraitz Aparatuaren Funtzionamendua: Galderak eta Erantzunak" »

Biomolekulen eta Uraren Ezaugarriak

Biologia4,95 KB

Azido Nukleikoak

Azido nukleikoa nukleotidoz osatutako polimero biologikoak dira; haien funtzioa informazio genetikoa gordetzea da.

Azido Nukleikoen Sailkapena

  • DNA (Azido Desoxirribonukleikoa): Nukleotido guztiek daramaten pentosa desoxirribosa da (kate bikoitza).
  • RNA (Azido Erribonukleikoa): Nukleotido guztiek daramaten pentosa erribosa da (kate sinplea).

Uraren Propietateak: Disolbatzaile Unibertsala

Ura ezagutzen diren likidoen artean gehien disolbatzen duena da. Disolbatzaile unibertsala izateari esker, gure zelulek ura aukeratzen dute erreakzio kimikoak gertatzeko.

Uraren Propietate Garrantzitsuak

  • Lurrunketa Bero Handia: Likidotik gas egoerara pasatzeko bero handia behar da (energia asko behar da). Gorputzean bero handia dagoenean, poroak ireki
...
Jarraitu irakurtzen "Biomolekulen eta Uraren Ezaugarriak" »

Genetikaren Oinarri Molekularrak: Kontzeptu Gakoak

Biologia3,04 KB

DNAren Erreplikazioa eta Okazaki Zatiak

Okazaki zatiak: 1968an Reiji Okazakik zatitxo batzuk aurkitu zituen, RNAren 50 nukleotidoz eta DNAren 1000-2000 nukleotidoz osatuak. Okazaki zati horiek hasieran RNA polimerasak sintetizatzen ditu eta gero DNA polimerasak jarraitzen du, 5' → 3' noranzkoan, harizpi patroiaren zenbait eremutan.

RNAren Prozesamendua eta Heltzea

  • Poli-A buztana: Poli-A polimerasak amaierako 3' muturrari adeninazko 50-250 erribonukleotido eransten dizkio exonukleasa entzimen jarduera geroratzeko; hori da poli-A buztana.
  • Txanoa: Luzatze-fasean, sintesi-prozesuak 5' → 3' noranzkoan jarraitzen du. 30 nukleotido inguru transkribatu ondoren, 5' muturrean txano edo kaskete bat eransten zaio, metil-guanosina-trifosfato alderantzikatu
...
Jarraitu irakurtzen "Genetikaren Oinarri Molekularrak: Kontzeptu Gakoak" »

Ugalketa-motak eta Ernalketa-prozesua: Gida Osoa

Biologia2,81 KB

Ugalketa Asexuala

Ez da garrantzitsuena, aldakortasun genetikoa ahalbidetzen ez duelako. Gurasoa zatitu egiten da:

  • Banaketa: Gurasoa bi edo zati gehiagotan banatzen da, eta zati bakoitzak indibiduo osoa sortzen du.
  • Polienbrionia: Enbrioiak dira hasierako faseetan banatzen direnak.
  • Gemazioa: Gemak eratzen dira, eta ondoren:
    • Gurasotik separatu eta indibiduo berria sor dezakete.
    • Itsasita gelditu eta koloniak sortu.
    • Gurasoaren barnean gelditu, erresistentzia-forma gisa.

Sexu-ugalketa

Ugariena da. Ugal-zelula sexualek ernalketaren bidez nahaste genetikoa eragiten dute. Faseak:

  1. Gametoen formazioa: Sexu-organoetan gertatzen da.
  2. Informazio genetikoaren fusioa.
  3. Enbrioiaren garapena.

Sexu-ugalketaren motak

  • Partenogenesia: Ernaldu gabeko obuluetatik sortzen diren organismoak
...
Jarraitu irakurtzen "Ugalketa-motak eta Ernalketa-prozesua: Gida Osoa" »

Mikrobiologia eta Immunologia: Bakterioak eta Birusak

Biologia3,7 KB

1. Bakterio estandarraren egitura

Bakterioek honako osagai nagusi hauek dituzte:

  • Bakterio-pareta: Egitura zurruna.
  • Bakterio-kapsula: Paretaren gainetik egon daitekeena.
  • Mintza: Mintz unitarioa eta mesosomak (barruranzko tolesturak).
  • Erribosomak: Aske edo RNAri lotuta.
  • Bakterio-kromosoma: DNA helize bikoitzeko molekula bakarra.
  • Plasmidoak: Ohikoak diren DNA molekula zirkular txikiak.
  • Inklusioak: Erreserba-substantziez osatutako granuluak.
  • Flageloa: Lokomozio-funtzioa duten apendize filiforme luzeak.
  • Piliak: Gainazaleko luzapenak.
  • Zitoplasma: Barne-ingurune zelularra.

2. Birusak: Kontzeptua eta egitura

Kontzeptua

Izaki xumeak dira, antolakuntza zelularrik eta metabolismo propiorik gabeak. Ez dute nutrizio- edo erlazio-funtziorik betetzen eta nahitaezko parasitoak...

Jarraitu irakurtzen "Mikrobiologia eta Immunologia: Bakterioak eta Birusak" »

Animalien talde nagusien oinarrizko ezaugarriak

Biologia2,87 KB

Poriferoak

  • Nerbio-sistema:

    Ez dute nerbio sistemarik.
  • Nutrizioa:

    Digestioa: zelula-barnekoa. Arnasketa: difusio bidez. Iraizketa: Nitrogenoa amoniako forman kanporatzen dute; amoniotelikoak dira.
  • Ugalketa:

    Sexu gabe: gemazioa eta eszisioa. Sexu bidez: gehienak hermafroditak dira eta ez dute bereizitako gonadarik.

Knidarioak

  • Nerbio-sistema:

    Nerbio konplexua.
  • Nutrizioa:

    Digestioa: digestio mistoa. Arnasketa: difusio bidez. Iraizketa: amoniotelikoak.
  • Ugalketa:

    Sexu gabe: gemazioa eta eszisioa. Sexu bidez: hermafroditak eta enbrioi-garapena zeharkakoa.

Platihelminteak

  • Nerbio-sistema:

    Nerbio sistema kordala.
  • Nutrizioa:

    Digestioa: zelula-kanpokoa. Arnasketa: difusio sinplea. Iraizketa: amoniotelikoak.
  • Ugalketa:

    Sexu gabe: eszisioa. Sexu bidez: hermafroditak
...
Jarraitu irakurtzen "Animalien talde nagusien oinarrizko ezaugarriak" »

Gure Zentzumenak: Dastamena, Entzumena, Usaimena, Ikusmena eta Ukimena

Biologia14,37 KB

ZENTZUMENAK


DASTAMENA


Janariaren zaporea papilen bidez jasotzen dugu. Horrek kinada bihurtzen dira eta nerbioen bidez garunera bidaltzen dira. Garunak kinadak jaso, interpretatu eta erantzuna prestatu eta bidaltzen du. Horri esker, erreakzionatu egiten dugu.

Lau zapore mota daude:

  • Gozoa (karamelua)
  • Gazia (gatza)
  • Garratza (limoia)
  • Mingotsa (ozpina)

Gaixotasuna: ageusia (zaporeak ez dituzu nabaritzen).


ENTZUMENA

Entzumena edo belarria hiru zatitan zatituta dago:

  • Kanpo belarria: Belarri hegala, entzunbidea eta tinpanoa daude bertan.
  • Erdiko belarria: Mailua, ingudeak eta estriboak osatzen du.
  • Barne belarria: Kanal erdi zelularra, labirintoa, koklea eta entzumen nerbioa daude bertan.


Zarata edo hotz uhinak airean zehar belarriraino heltzen dira, belarri hegalak...

Jarraitu irakurtzen "Gure Zentzumenak: Dastamena, Entzumena, Usaimena, Ikusmena eta Ukimena" »

Biologia: Metabolismoa, Eboluzioa eta Genetika

Biologia5,79 KB

Entzimak eta Erreakzio-abiadura

Kontzentrazioaren eragina

Substratuaren kontzentrazioak gora egiten badu eta entzimaren kontzentrazioa iraunkor mantentzen bada, erreakzioaren abiadura mailaka handitzen da. Balio jakin batera iristean, kontzentrazioa handitu arren, erreakzioaren abiadura ez da handitzen.

Azalpena: Substratuaren kontzentrazioa baxua denean, entzima askeko molekulak daude. Substratuaren kontzentrazioak gora egin ahala, ES konplexuak eratzen dira eta, horrela, erreakzio-abiadura handitu egiten da; substratuaren kontzentrazioa handia denean, entzima guztiak harekin konbinatuta daude. Baldintza horretan, konplexua [ES] bereizi egiten da produktua sortzeko, eta entzima askea substratuaren beste molekula batekin konbinatzen da berehala;...

Jarraitu irakurtzen "Biologia: Metabolismoa, Eboluzioa eta Genetika" »

Adieraz ezazu zer garrantzi duen fosfolipidoen gantz-azidoen asegabetzeak mintz biologiko baten iragazkortasunean. Arrazoitu erantzuna.

Biologia2,58 KB

2B GALDERA a) Adieraz ezazu zer prozesu den. Arrazoitu zure erantzuna. Gantz-azidoen B oxidazioa. Gantz-azidoak motokondrioaren matrizean oxidatzen dira, B-oxidazio edo Lynenen helize izeneko bidezidor batean. Erreakzioen segida errepikatuta, degradazioa gertatzen da (helize-birak edo B-oxidazioa). Errakzio horiek bi karbonoko zatiak azetil-CoA gisan bananduz doaz, katearen mutur karboxilotik hasita.B-oxidazioaren

Lynen helizearen bira bakoitzean, A koentzimaren molekula bat erabiltzen da eta hauek sortzen dira:

Molekula bat azetil-CoA.Molekula bat FADH₂.Molekula bat NADH. b) Zein organulu edo egitura zelularretan gertatzen da prozesu hau? Lagundu zure azalpenari irudi edota eskema baten bidez.

Mitokondrioetan, zehazki mitokondrioen matrizean....

Jarraitu irakurtzen "Adieraz ezazu zer garrantzi duen fosfolipidoen gantz-azidoen asegabetzeak mintz biologiko baten iragazkortasunean. Arrazoitu erantzuna." »

Nukleosidoak, Nukleotidoak eta RNAren Egitura: Azterketa

Biologia3,08 KB

Nukleosidoak eta nukleotidoak

a) Egitura eta desberdintasunak

YRmFthqZoz4pqpbJcW21WsM8tVxOgsCjJSDoQUL9

Pentosa bat eta base nitrogenatu bat N-glukosidiko lotura bidez elkartzean, nukleosido izeneko konposatua eratzen da. Nukleosido baten pentosa azido fosforikoarekin esterifikatzean, nukleotidoak sortzen dira; erreakzio horretan ur molekula bat askatzen da.

b) Base puriko eta pirimidinikoen funtzioa

Base nitrogenatuak nukleosidoen osagai dira eta hidrogeno-zubien bidez elkartzen dira.

  • Base pirimidinikoak: Pirimidina eraztunetik deribatzen dira. Hiru dira: zitosina (C), timina (T) eta uraziloa (U). Zitosina ADN zein ARN-an dago; timina DNA-n bakarrik, eta uraziloa RNA-n soilik.
  • Base purikoak: Purina eraztunetik deribatzen dira. Garrantzitsuenak adenina (A) eta guanina (G) dira, azido nukleiko
...
Jarraitu irakurtzen "Nukleosidoak, Nukleotidoak eta RNAren Egitura: Azterketa" »