Proteinen Sintesia: Itzulpen Prozesua Azaldua

Biologia2,83 KB

Itzulpenaren definizioa

Itzulpena RNAm-ko baseen sekuentzian dagoen informazioa proteina bateko aminoazidoen sekuentzia batera itzultzeko edo bihurtzeko prozesua da.

RNAt-aren eginkizuna

  • Horretarako bitartekari bat beharrezkoa da: RNAt (RNA transferentea edo garraiolaria).
  • RNAt-ak hirusta itxura dauka.
  • 3' muturrean CCA hirukotea du beti; adenina horrek eusten du aminoazidoa.
  • RNAt bakoitza aminoazido bakoitzeko espezifikoa da.

6.1. Itzulpenaren aurretiazko faseak

Aminoazidoak aminoazil-RNAt forman aktibatzen dira:

  • Aminoazido bat RNAt-ko CCA hirukotera lotzeko ATP molekula bat xahutzen da.
  • Aminoazil-RNAt-sintetasa entzimak katalizatzen du prozesua.

A) Proteinen sintesiaren hasiera

Proteinen sintesia hasteko bi seinale behar dira:

  • AUG hasiera-kodona RNAm-an (metionina aminoazidoari dagokiona). Itzulpen-txanotik gertuen dagoen AUG-tik hasten da beti; beraz, kate polipeptidikoko lehenengo aminoazidoa beti metionina da.
  • RNAm-ko metil-GTP txanoa (cap delakoa).

Erribosomako azpiunitate handia hasierako konplexura lotuko da. Honela, bi finkapen-leku dituen egitura eratuko da:

  • P lekua: RNAt-Met deritzonak okupatutako lekua.
  • A lekua: Aminoazidoarekin kargaturiko RNAt-a jasotzeko aske dagoena.

B) Kate polipeptidikoaren elongazioa

Ziklo bakoitzean aminoazido bat erantsiko zaio kateari:

1. Lehenengo fasea

P lekua RNAt-Met-ek okupatzen du; beste RNAt bat sartzen da A lekuan, AUG ondorengo kodonaren osagarria den antikodona duena.

2. Bigarren fasea

Metionina karboxilo baten bitartez dago lotuta RNAt-ari; lotura hori apurtu eta hurrengo aminoazidoko amino-taldearekin lotzen da. Ondorioz, A lekuan dipeptido bat eratzen da eta P lekua aminoazidorik gabeko RNAt batek okupatzen du.

3. Hirugarren fasea

Erribosoma 5' → 3' norantzan RNAm-tik 3 nukleotido desplazatzen da. Ondorioz, P lekuko RNAt-a kanporatu egiten da eta A lekuan zegoen dipeptidil-RNAt-a P lekura pasatzen da, A lekua aske geratuz. Prozesu hau elongazio-faktoreek (FE) katalizatzen dute eta GTP gastua dakar.

C) Proteinen sintesiaren amaiera

  • Kate polipeptidikoaren sintesia gelditu egiten da A lekuan Stop kodon bat (UAA, UAG edo UGA) agertzen denean. Amaierako faktore proteiko (RF) bat amaierako kodonarekin lotzen da, RNAt-rik ez dadin lotu. Erribosoma desplazatzean proteinaren C muturra aske geratzen da, proteina askatuz.
  • RNAm bat luzea denean, zenbait erribosomek aldi berean irakurri dezakete: honela polisoma edo polierribosoma izeneko egiturak sortzen dira.

Deskargatu

PDF Word HTML