Neuronaren Ekintza Potentziala eta Bihotzaren Funtzionamendua

Biologia2,67 KB

Neuronaren Ekintza Potentziala

Estimulua neuronara heltzean, Na/K bonbak irekitzen ditu eta mintzaren despolarizazioa gertatzen da. Despolarizazio hori zuntzean zehar hedatzen da 0,5 ms-tik 2 ms-ra arteko denboran, Na bonbak Na neuronan sartzean. Bulkada pasatzean mintza bere hasierako potentzialera bueltatzen da, mintza berriro bere hasierako potentzialera (-70 mV) heldu arte. Despolarizatze-polarizatze momentu honetan, neuronak ezin du estimulurik jaso.

Sinapsian Neurotransmisoreen Askapena

Nerbio bulkada sinapsira heltzean, neurotransmisoreen besikulak mintz sinaptikorantz bideratzen ditu. Ondoren, neurotransmisorea exozitosi bidez sinapsira askatzen da. Espazio sinaptikoan askatzean, neurotransmisorea ondorengo neuronaren mintzera heltzean, errezeptoreak neurotransmisoreari lotu eta Na/K bonbak zabaldu eta despolarizazioa neuronan hasten da. Seinale kimikoa seinale elektrikoa bihurtuz. Ondoren, espazio sinaptikoan dauden entzimak neurotransmisorea inaktibatu egiten dute.

Geldialdiko Potentziala

Geldialdiko potentziala dugu, hain zuzen, neuronaren mintzeko potentzialen arteko aldea, baldin eta kitzikatuta ez badago; gutxi gorabehera, –70 mV-ko balioa dauka. Potentzial hori izaten da sodio-potasio bonba izeneko proteinaren jarduerari esker. Mintzaren proteina horrek energia erabiltzen du zelula barnean bi K+ ioi sartzeko, kanpora ateratzen dituen hiru Na+ ioiko. Era horretan, kanpoaldea barnealdea baino positiboagoa izaten da, eta horrek eragiten du potentziala –70 mV-koa izatea.

Ekintza Potentziala

Ekintza potentziala dugu neuronaren mintzeko potentziala, baldin eta kitzikatzen bada; +30 mV-ko balioa dauka. Potentzial hori lortzen da kitzikapen puntuan mintzaren despolarizazioa eginda, Na/K bonba gelditzeagatik eta Na+ kanalak aldi berean irekitzeagatik. Horren ondorioz, gradiente elektrokimikoaren aldeko sarrera masiboa gertatzen da eta potentzial diferentzia alderantzikatu egiten da: –70 mV-tik +30 mV-ra.

Bihotzaren Funtzionamendua

Odola aurikula beteko du, zainak bultzatuta. Betetzen direnean, bi aurikulak batera uzkurtzen dira (sistole aurikularra), bakoitzak odola bere bentrikulura pasatuz, bere balbuletan zehar. Ondoren, bentrikuluak (bentrikulu-sistolea) uzkurtzen dira. Odola ezin da aurikulara itzuli, balbulak ekiditzen dutelako eta da geratzen arteriengatik irtetea besterik ez dago. Eskuineko bentrikuluko odola birika arteriara doa eta ezkerreko bentrikulutik arteria aorta. Ondoren, bihotz guztia (diastole orokorra) lasaitzen da eta zikloa berriro ere hasten da. Ab.

Deskargatu

PDF Word HTML