Mutazio genetikoak eta sistema immunologikoaren funtzionamendua
Mutazio genetikoak
Mutazioan ordezkapena gertatzen denean, baina itzulitako aminoazido-sekuentzian aldaketarik ez dagoenean, mutazio isila dugu. Kate polipeptidikoan beste aminoazido bat agertzen bada, bi mutazio mota bereiz daitezke:
- Neutrala: aminoazido-trukaketak proteinen funtzioa ez du aldatzen.
- Esanahi okerrekoa: proteinaren funtzioa aldatu egiten da eta mutazioa agerikoa da.
Esanahidun kodonaren ordez esanahi gabekoa agertzen bada, sintesia eten eta kate polipeptidikoa bukatu gabe geratzen da; hau esanahi gabeko mutazioa da.
Base bat edo hiruren multiploa ez den base-kopuru bat gehitzeak edo deleizioak, nukleotido-sekuentzia aldatu eta irakurketa-markoa aldatzen du. Mutazio-lekutik aurrerako kodonak aldatuta, esanahia galtzen da.
Mutazioen eragileak
- Erradiazioak: Energia handiko erradiazioek (X eta gamma izpiak) zelula barruko atomoen ionizazioa eragiten dute, DNA kaltetuz. Erradiazio ultramoreak, berriz, DNAren baseak aldatzen ditu eta erreplikazioa oztopatzen du.
- Substantzia kimikoak: Konposatu batzuek zitosina urazilo bihurtzen dute, beste batzuek timina ordezkatzen dute edo delezio kromosomikoak eragiten dituzte.
- Birusak: Birusen DNA hostalariaren kromosometan txertatu eta delezioak eragin ditzakete.
Sistema immunologikoa: Organoak eta zelulak
Organo linfoideak
- Primarioak: Linfozitoak sortu eta heltzen dira (hezur-muin gorria eta timoa).
- Sekundarioak: Gongoil eta hodi linfatikoak, barea, amigdalak, begetazioak, apendizea eta Peyer plakak. Hemen zelula immunologikoak metatzen dira eta erreakzio immunologikoa gertatzen da.
Zelula immunologikoak
- Makrofagoak: Zelula handiak, mikroorganismoak fagozitatzeko eta antigenoak linfozitoei aurkezteko gai direnak.
- Linfozitoak: Hezur-muineko ama-zeluletatik sortuak. T linfozitoak timoan heltzen dira eta B linfozitoak hezur-muinean.
Erantzun immunologikoa
Erantzun humorala (B linfozitoak)
- Hautespen eta aktibazio-fasea: Linfozitoek antigenoa antzeman eta klon bat hautatzen dute. T4 linfozitoen eta makrofagoen lankidetza beharrezkoa da B linfozitoak aktibatzeko.
- Ugalketa-fasea: Aktibatutako linfozito-klona ugaldu egiten da, zelula plasmatikoak (antigorputzak ekoizten dituztenak) eta memoria-zelulak sortuz.
- Fase efektorea: Antigenoa eta antigorputza elkartzean, antigenoa suntsitu egiten da osagarriaren eta makrofagoen laguntzaz.
Erantzun zelularra (T linfozitoak)
- Hautespen eta aktibazio-fasea: T4 linfozito laguntzaileek eta T8 linfozito zitotoxikoek antigenoak ezagutzen dituzte MHC proteinen bidez.
- Ugalketa-fasea: T4 linfozitoek interleuzinak sintetizatzen dituzte, T8 linfozitoen klona aktibatuz eta ugaltzea eraginez.
- Fase efektorea (litikoa): T8 linfozito efektoreek zelula arrotzen lisia eragiten dute, adibidez, perforina entzimen bidez.
GIB birusa eta T4 linfozitoak
Birusa T4 linfozitoetan sartzen da, bere RNA DNA bihurtuz eta linfozitoaren kromosoman txertatuz. Horrela, birusa ugaldu eta zelula ostalariaren lisia eragiten du. T4 linfozitoen kopurua gutxitzeak gaixoaren defentsak ahultzen ditu, heriotza ekar dezakeen egoera sortuz.