Glukolisia eta Arnasketa Zelularra: Prozesu Metabolikoak
1. Glukolisia
Metabolismo mota: Bidezidor katabolikoa. Anaerobikoa da eta zitoplasman gertatzen da.
Prozesua: 10 etapa ditu. Glukosa molekula bat degradatzen da, azido pirubikoko bi molekula sortuz.
2. Deskarboxilazio Oxidatzailea
Matrize mitokondrialean gertatzen da. Azido pirubikoa (3C) Azetil CoA (2C) bilakatzen da, NADH sortuz eta CO2 hondakin gisa askatuz.
3. Krebs Zikloa
Azido zitrikoaren edo azido trikarboxilikoen zikloa izenez ere ezaguna da.
- Kokapena: Matrize mitokondriala.
- Prozesu ziklikoa: Azetil-CoA oxidatu egiten da CO2-ra.
- Mekanismoa: Azetil-CoA (C2) oxalazetatoarekin (C4) batzen da.
- Emaitza: Bi deskarboxilazio gertatzen dira (2 CO2). Glukosatik bi Azetil-CoA lortzen direnez, bi buelta eman behar dira glukosa guztiz oxidatzeko.
4. Arnasketa Katea eta Fosforilazio Oxidatiboa
- Kokapena: Mitokondriaren barne-mintzean.
- Prozesua: NADH eta FADH2 molekulak elektroi-garraioko kate baten bidez O2-ra eramaten dira. O2 hori erreduzitu eta H2O bilakatzen da.
- Elektroi-garraio katea: 4 konplexuk osatzen dute (proteina garraiatzaileak eta koentzima multzoak).
- Energia: Elektroiak energia-maila handiko konposatuetatik txikiagokoetara mugitzen dira (aldapen beherako garraioa), O2 iritsi arte.
5. Hartzidurak
Prozesu anaerobikoak dira, zitoplasman gertatzen direnak. Azken elektroi-hartzailea ez da oxigenoa (pirubatoa edo azetaldehidoa baizik). 2 ATP lortzen dira eta glukosa ez da guztiz degradatzen.
5.1. Hartzidura Alkoholikoa
Pirubatoa etanol bihurtzen da eta deskarboxilazioa gertatzen da (CO2 sortuz). Saccharomyces generoko legamiak erabiltzen dira edari alkoholikoak eta ogia ekoizteko.
5.2. Hartzidura Laktikoa
Pirubatoa laktato edo azido laktiko bihurtzen da. Lactobacillus eta Streptococcus bakterioek eta eskeleto-muskulu zelulek egiten dute. Esnearen laktosatik yogurta eta gazta bezalako produktuak lortzen dira.
5.3. Hartzidura Azetikoa
Pirubatoa azetato edo azido azetiko bihurtzen da Acetobacter bakterioen bidez, ozpina sortuz. Hau hartzidura berezia da, oxigenoaren presentzian gertatzen baita.