Ziklo Zelularra eta Mitosia: Funtsezko Faseak eta Kontrola
Ziklo Zelularra: Interfasea eta Mitosia
Ziklo zelularrak bi aldi nagusi ditu:
- Interfasea (G1, S, G2)
- Mitosia (M)
Interfasea
Zikloaren denbora gehiena hartzen du. Aldi honetan, nukleo interfasikoa ikus daiteke.
G1 Fasea (Hazkundea)
- Zelula sortzen denetik S fasera arteko aldia da.
- Hazkunde fasea da: ARNm molekulen sintesia eta proteinen eraketa gertatzen da.
- R puntua (Murrizketa Puntua): G1 fasearen bukaeran dago. Puntu hau pasatuz gero, S, G2 eta M faseak gertatzea geldiezina da.
- Zelula espezializatuak G0 fasean sartzen dira eta ez dira inoiz ateratzen.
G1 Kontrol Une Nagusia
Zikloak aurrera egin aurretik, hiru baldintza nagusi aztertzen dira:
- Ingurumenean behar diren elikagaiak dauden.
- ADNa kalterik gabe dagoen.
- Zelulak heldu baten tamaina duen.
S Fasea (Sintesia)
ADNaren erreplikazioa ematen da. Ondorioz, kromatina mitosian trinkotzen denean, kromosoma bakoitzak bi kromatida izango ditu zentromerotik lotuta.
G2 Fasea
ADNaren sintesiaren amaieratik mitosiaren hasierara arteko aldia da. Kromosomak eratzeko eta kromatina trinkotzeko behar diren proteinak sortzen dira.
Mitosia (Zatiketa Zelularra)
Zatiketa zelularra da, non zelula ama batetik (2n) bi zelula alaba sortzen diren. Bi zelula alabek kromosoma kopuru bera dute eta berdinak dira beraien artean.
Kariozinesia
Nukleoaren zatiketa da, lau fasetan banatua:
- Profasea:
- Kromatina trinkotzen hasten da, eta kromosomak ikus daitezke (bikoitzak, bi kromatidaz osatuak, zentromerotik lotuta).
- Bi zentrosomak banandu eta poloetara mugitzen dira, ardatz akromatikoa eratuz.
- Nukleoa desagertu egiten da.
- Zinetokoroak eratzen dira, eta hauetatik mikrotubuluak sortzen dira.
- Mintz nuklearra desegiten da, ura masiboki sartzearen ondorioz.
- Metafasea:
- Kromosomak ardatzeko erdiko planoan kokatzen dira, zuntzei loturik.
- Ekuatore-plaka eratzen da. Kromosomak trinkotzen bukatzen dute.
- Anafasea:
- Zentromeroak erdibitu egiten dira.
- Kromatida bakoitza polo batera hurbiltzen da, kromosoma independenteak bihurtuz.
- Poloen inguruan bi kromosoma-multzo sortzen dira.
- Telofasea:
- Kromosomak destrinkotzen hasten dira, eta ez dira garbi ikusiko.
- Mikrotubuluak desagertu egiten dira.
- Mintz nuklearra sortzen da kromosoma multzo bakoitzaren inguruan.
Prozesu honen bukaeran, bi nukleo interfasiko berdin lortzen dira, bakoitza ama-zelulak G1 aldian zituen kromosoma kopuru berdinarekin.
Zitozinesia
Material nuklearra banandu ondoren gertatzen den zitoplasmaren zatiketa da.