Sistema Endokrinoa eta Koordinazio Hormonala

Biologia2,14 MB

Sistema endokrinoa erlazio eta kontrol sistema bat da, eta hormonak deritzen mezulari kimikoen bitartez betetzen du bere funtzioa. Hormonak guruin endokrinoek kantitate oso txikian odolera jariatutako molekulak dira, eta odolak garraiatzen ditu zelula hartzaileetaraino.

Koordinazio hormonala oso lotuta dago nerbio sistemarekin, eta koordinazio neuroendokrino ere deitu ahal zaio. Animali talde gehienetan ematen da eta landareetan dagoen koordinazio forma bakarra da.

Koordinazio hormonala ornogabeetan

Ornogabe talde gehienek (platelmintoak, anelidoak, moluskuak, artropodoak...) hazkuntza eta ugalketa kontrolatzeko hormonak dituzte. Hormona horiek guruin endokrinoek jariatzen dituzte, eta guruinok nerbio sistemako zelulek sintetizatutako neurohormonen kontrolpean egon ohi dira.

Koordinazio hormonala ornodunetan

Ornodun talde guztien koordinazio eredua antzekoa denez, giza espeziearena deskribatuko dugu. Nerbio sistemak hipotalamoaren bidez kontrolatzen du sistema endokrinoa. Organo horrek funtzio mistoa du: nerbio erantzuna eragiteaz gain, hormona batzuk (neurohormonak) jariatzen ditu, eta hauen eraginez hipofisiak (guruin pituitarioa) hormonak jariatzen hasiko da.

Sistema biek koordinatuta dihardute organismoaren oreka gordetzeko, baina modu erabat ezberdinean:

EzaugarriaKoordinazio HormonalaNerbio Koordinazioa
Estimulu motaKimikoa: hormonakElektrikoa: nerbio bulkada
Transmisio motaOdolaren bitartezNerbio zuntzen bitartez
ErrezeptoreaBarne organoakEfektoreak (muskuluak/guruinak)
AbiaduraOro har, motelaBizkorra
IraupenaNormalean, luzeaLaburra

EdgB3dZiaz1INuIAAAAASUVORK5CYII=

B42xbZs7XRR0AAAAAElFTkSuQmCC

HTszrg6vKpAAAAAASUVORK5CYII=

Funtzionamendua eta erregulazioa

Jariaketaren lehen eragilea nerbio sistema da; hipotalamoak hormonak (neurohormonak) sintetizatuko ditu, eta hauek hipofisian eragingo dute. Bigarren mailan, aktibatutako hipofisiak gainerako guruin endokrinoen hormona tropikoak jariatuko ditu.

Azkenik, hormona tropikoen eraginpean, guruin bakoitzak bere hormona espezifikoak jariatuko ditu. Hormonen ekintza oso espezifikoa da, zelula hartzaileetan dituzten errezeptore proteiko bereziei esker. Odoleko kontzentrazio egokia mantentzeko, erretroelikadura edo feedback mekanismoa erabiltzen da.

+H62BwiN2589wAAAAAElFTkSuQmCC

Deskargatu

PDF Word HTML