Zelulen Antolaketa eta Egitura: Prokariotoak eta Eukariotoak

Biologia3,67 KB

Zelulen Antolaketa-ereduak

Zelula Prokariotoa

  • Moneroen zelula txikiak.
  • Kanpoaldean, proteinazko egitura duten hainbat motatako luzakinak dituzte: flageloak (mugitzeko), fimbriak (zelula finkatzeko) eta piliak (fimbriak baino luzeagoak eta urriagoak).
  • Askotan babeserako estalki zurrun batek inguratzen ditu, zelula-hormak; horma hori bakterio motaren araberakoa izango da eta kapsula batez inguratuta egoten dira.
  • Prokariotoen mintz plasmatikoak barruan zitoplasma duen konpartimentu bakuna eratzen du; zitoplasman erribosomak daude eta horietan proteinak sintetizatzen dira RNA mezularitik abiatuta.
  • Zelularen eremu batzuetan mintza barrualdera tolesten da (toles arruntak, mesosomak adibidez), azalera handitzeko eta, horrela, jarduera errazteko.
  • Material genetikoa DNA molekula luze eta biribil bakarrak osatzen du (ez du kromosomarik). DNA zitoplasman barreiatuta dago, eta molekula dagoen eremua nukleoidea da.

Zelula Prokariotoak eta Eukariotoak: Konparaketa

EzaugarriaZelula ProkariotoaZelula Eukariotoa
Tamaina eta motaMoneroen zelula txikiak.Protistoek, onddoek, landareek eta animaliek dituzte.
NukleoaEz dute nukleo zehatzik, nukleo-bilkinik ez.Benetako nukleoa, nukleo-mintz batez inguratuta; material genetikoa zitoplasmatik bereizita.
Material genetikoaMaterial genetikoa DNA biribila da, ez dute mitosirik egiten.Material genetikoa lerro itxurako DNA molekulek osatzen dute.
Zitoeskeletoa eta organuluakEz dute zitoeskeletorik, ezta beste zelula organulu batzuk ere.Zitoeskeletoa, eta baita askotariko organuluak ere.
ErribosomakErribosoma txikiak dituzte (70S).Erribosoma handiak dituzte (80S).
Zelula-hormaZelula-horma, kapsula batez inguratuta.Zelula-horma, baina kimikoki bakunagoa.
Arnas entzimakArnas entzimak mintz plasmatikoan.Arnas entzimak mitokondrioetan.
FotosintesiaProkarioto fotosintetikoek tolesak dituzte mintzean eta bertan daude fotosintesirako entzimak.Eukarioto fotosintetikoek kloroplastoak dituzte.
LokomozioaFlagelo submikroskopikoak dituzte.Zilio eta flagelo mikroskopikoak.

Mintz Plasmatikoa

  • Sarrera: Bilkin bakarra, lipidoz, proteinez eta gluzidoz osatua, mosaiko jariakor ereduari jarraituz.
  • Osaera: Lipidoak, proteinak, karbohidratoak.
  • Egitura: Simetria, jariakortasuna.
  • Funtzioak.

Garraio Zelularra

  • Mintza deformatu gabe:
    1. Pasiboa: Kontzentrazio-gradientearen arabera.
      • Difusio bakuna.
      • Difusio erraztua (proteina garraiatzaileen bidez).
    2. Aktiboa: Energia gastatuz (adibidez, sodio-potasio ponpa).
  • Mintza deformatuz:
    • Endozitosia:
      • Fagozitosia.
      • Pinozitosia.
      • Hartzaileen bidezkoa.
    • Exozitosia.
    • Transzitosia.

Beste Bilkinak

  • Zelulaz kanpoko matrizea: Proteina eta polisakaridoz osatua.
  • Zelula-horma: Landare, alga, onddo eta moneroena.
    • Landareetan: erdiko xafla, lehen mailako horma, bigarren mailakoa.
    • Funtzioa.

Deskargatu

PDF Word HTML