Darwinismoa, Neodarwinismoa eta Gizakiaren Eboluzioa
Darwinismoa
Darwinismoa XIX. mendearen amaieran hasi zen garatzen eta ondorengoen aldakortasunean datza. Teoria honek azaltzen du espezie bakoitzaren ezaugarriak belaunaldiz belaunaldi transmititzen direla, baina banako batetik bestera bariazio txikiak gertatzen direla; ondorioz, inoiz ez dira bi banako berdin-berdinak izango. Gainera, esaten zuen eskuratutako karaktereak ez direla transmitigarriak, betiere geneen eraginpean ez badaude.
Hautespen naturala
Teoria honen arabera, banakoen arteko bariazioak garrantzi handikoak izan daitezke biziraupenari begira. Aldaketa txiki horietako batzuk mesedegarriak gerta daitezke, eta beste batzuk kaltegarriak. Ondoen moldatuta dauden izaki bizidunek aukera gehiago izango dute bizirik irauteko. Okerren moldatuta daudenak, aldiz, ondorengorik gabe hilko dira; beraz, haien karaktereak ez dira transmitituko.
Eboluzio teoria sintetikoa (Neodarwinismoa)
Darwinismotik eta genetikatik ekarpen batzuk hartuta, geroago sortu zen teoria hau. Mendelen legeen (genetika) eta DNAren arteko erlazioa azaltzen du: DNAn kromosomek geneak dituzte, eta horiek dira, meiosiari esker, ondorengoei transmititzen zaizkien karaktereak.
Gizakiaren eboluzioa
Gizakiok bi eboluzio mota desberdin jasan ditugu:
Hominizazioa: Eboluzio biologikoa
- Gure espeziea agertu arte gertatutako eboluzio biologikoa da.
- Bipedalismoa: Aldaketa anatomiko garrantzitsuak eragin zituen eskeletoan (pelbisa txikitu, muskulu abduktoreak garatu egonkortasuna lortuz, burmuina handitu eta garatzea, eta bizkarrezurra bertikalean jartzea).
Honek abantailak ekarri zituen: eskuak libre izatea lortu genuen, haiekin gauza gehiago egin ahal izateko. Hala ere, desabantailak ere ekarri zituen, hala nola erditzea zailtzea.
Humanizazioa: Eboluzio kulturala
- Eboluzio kulturala: Gure espezieak izandako garapen kulturala da.
- Kultura: Gizarte baten bizimodu bereizgarria da.
- Sinboloen erabilera: Ideia baten adierazpen hautemangarria da. Sinboloak sortzeko eta haiek erabiliz pentsamendu konplexuak eratzeko gai gara.
- Hizkuntzaren eta gizarte-bizitzaren agerpena.
- Teknika: Eskuak libre izateari esker, sua eta tresnak egiten hasi ginen.