Batxilergoa mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Organo linfatikoak eta Bihotzaren Disekzioa: Gida

Biologia4,01 KB

Organo Linfatikoak: Sistema Immunearen Funtzionamendua

Sistema immunearen funtzio gehienak organo linfatikoetan gertatzen dira: lehen mailakoak (timoa eta hezur-muina) eta bigarren mailakoak (gongoil linfatikoak, barea, amigdalak eta ehun linfoidea).

1. Timoa

Goi mailako organo gisa, ordezkaezina da haurtzaroan. Mediastinoan, perikardioaren gainean eta esternoiaren atzean dago. Laugarren saihets-hezurraren giltzadura esternalera heltzen da. Helduaroan gantza bihurtzen da. 3 funtzio ditu:

  • Linfozitoak eratu.
  • Odolera jariatzen duen gai baten bidez, organo linfatikoetan inmunoblastoen heldutasuna eragiten du.
  • Linfozitoek sortzen dituzten antigorputzek gai arrotzen aurka bakarrik eraso dezaten arduratzen da, gure gorputzeko gai arrunten aurka jo ez dezaten.
...
Jarraitu irakurtzen "Organo linfatikoak eta Bihotzaren Disekzioa: Gida" »

Nola esaten zaie elkarri loturik proteinak eratzen

Biologia2,6 KB

Lipido C, H eta O-rekin (azken hau proportzio txikiagoan) osaturiko konposatuak dira; batzutan, P, N eta S. Kimikoki talde oso heterogeneoa, baina ezaugarri komunak: uretan eta disolbatzaile polarretan nekez disolbatzen dira; disolbatzaile apolarretan (adib. Eterra) disolbagarriak. SAILKAPENA Lipidoak SAPONIFIKAGARRIAK ala EZSAPONIFIKAGARRIAK izan daitezke, gantzazidoak edukitzearen ala ez edukitzearen arabera, hurrenez hurren. SAPONIFI. AZILGLIZERIDOAK: Glizerido edo gantzak ere esaten zaie. Gantz-azidoen eta glizerinaren esterrak dira: gantzazido molekula bat, bi edo hiru glizerinaren alkohol-talde banarekin, binarekin edo hirurekin esterifikatuz sortzen dira. 2 funtzio nagusi dituzte: 1)ENERGIA ERRESERBA IZATEA Animalietan gantz-ehunean...

Jarraitu irakurtzen "Nola esaten zaie elkarri loturik proteinak eratzen" »

Animalien ehunak: epitelio, guruin, konjuntibo, hezur

Biologia3,11 KB

Animalien ehunak

Epitelio ehunak

Epitelio ehunak: Kubo eta zilindro formako zelulak. Bizitza laburra dute (etengabe berritzen direlako) eta zelulen arteko tarterik utzi gabe estu-estu lotuta daude.

1. Estaldurako epitelioa

Estaldurako epitelioa: Gorputzaren kanpoaldea eta organo hutsen barrunbeak osatzen ditu. Mintz basala deituriko ehun konjuntibozko geruzak eusten die. Ez dute odol-hornidurarik. Mota hauek bereizten dira:

  • Geroa bakarreko epitelioak.
  • Geruza anitzeko epitelioak.
  • Pseudoestratifikatuko epitelio zilindrikoa.

2. Guruin epitelioa

Guruin epitelioa: Substantzia ugari jariatzen espezializatuta dago. Gurina epitelio mota horretan dago; guruinak organo-zelulak dira. Hiruki mota bereizi daitezke, ekoizten dituzten gaiak nola jariatzen diren arabera:...

Jarraitu irakurtzen "Animalien ehunak: epitelio, guruin, konjuntibo, hezur" »

Arnas Aparatua: Egitura, Funtzioa eta Gas-trukea

Biologia2,98 KB

Gure zelulek mantenugaietatik energia lor dezaten, oxidazio-erreakzio batzuk gertatzen dira. Horretarako, kanpoko aireko oxigenoa hartu, odolera eraman, eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatu behar da.

Arnas aparatuak bi atal nagusi ditu: birikak eta arnasbideak.

Arnasbideak eta Osagaiak

  • Sudur-hodiak: Airea barrura sartu, berotu eta hezetzen dute.
  • Faringea: Airea laringera eramaten du; behealdean epiglotisa dauka.
  • Laringea: Hodi laburra da, ahots-kordak dituena. Bibratzean, ahotsak sortzen ditu.
  • Trakea: Airea biriketaraino eramaten du, C itxurako kartilagoz babestua dago. Horregatik zaila da zanpatzea.
  • Bronkioak: Trakeatik biriketan sortzen diren bi hodiak dira.
  • Bronkioloak: Bronkioetatik sortzen diren hodi meheak dira.
  • Birika-albeoloak:
...
Jarraitu irakurtzen "Arnas Aparatua: Egitura, Funtzioa eta Gas-trukea" »

Dieta Orekatua: Elikagai Taldeak eta Osasun Jarraibideak

Biologia4,12 KB

Dieta Orekatua: Elikagai Taldeak eta Funtzioak

Elikagai talde bakoitzaren funtzioak, osagai nagusiak eta gomendatutako maiztasunak:

  1. Esnea eta Esnekiak

    • Osagaiak: Proteinak, kaltzioa, bitaminak, lipidoak, luzidoak, ura.
    • Funtzioa: Plastikoa eta energetikoa (2. maila).
    • Maiztasuna: Egunero 2-3 razio (adibidez: 200 g esne, jogurt 1, 30 g gazta).
  2. Haragia, Arraina eta Arrautzak

    • Osagaiak: Gatz mineralak (burdina, potasioa), proteinak, lipidoak, D bitamina.
    • Funtzioa: Plastikoa eta erregulatzailea.
    • Maiztasuna: Haragia 3 aldiz astean, arraina 4 aldiz astean, arrautzak 3 aldiz astean.
  3. Lekaleak eta Fruitu Lehorrak

    • Osagaiak: Karbohidratoak, lipidoak, gatz mineralak, bitaminak eta proteinak.
    • Funtzioa: Energetikoa, erregulatzailea eta plastikoa.
    • Maiztasuna: Lekaleak astean
...
Jarraitu irakurtzen "Dieta Orekatua: Elikagai Taldeak eta Osasun Jarraibideak" »

Genetika aplikazioak: transgenesia, entzimak eta hartzidura

Biologia2,42 KB

1. Transgenikoa eta klonazioa

1.a) Transgenikoa: Ingeniaritza genetikoko teknikak erabiliz bere material genetikoa eraldaturik duen izaki biziduna da. Horretarako transgenesia egiten da, hau da, ADNaren transferentzia egitea zeluletara edo zelula taldeetara, ezaugarri genetiko berriak dituzten zelula edo organismoak sortuz.

Klonazioa: Transferentzia nuklearreko teknika bat da; transgenesia mota berezitzat har daitekeena, non genoma osoa transferitzen den.

2. Palindromia eta murrizte entzimak

2.a) Daukan ezaugarria da palindromikoa dela, hau da, norabide batean edo horren aurkakoan irakurrita ere berdin-berdinak direla sekuentziak.

2.b) Murrizte entzimak aurkitzean hasi zen ADN birkonbinatzailearen teknologia garatzen. Entzima bakoitzak sekuentzia...

Jarraitu irakurtzen "Genetika aplikazioak: transgenesia, entzimak eta hartzidura" »

Zientzia eta Osasun Terminoen Glosarioa

Biologia2,69 KB

Geografia eta Kartografia

Sestra-kurba edo kurba hipsometrikoa mapa batean altuera bera duten puntuak lotzen dituen lerroa da. Altuera zenbat eta handiagoa izan, sestra-kurben arteko espazioa kolore ilunagoz margotzen da, erliebearen irudikapen egokiagoa izateko.

Biologia eta Immunitate-sistema

  • Bektoreak: Gaixotasun infekziosoak transmititzen dituzten animaliei bektore deitzen zaie. Adibidez: eltxoak malaria transmititzeko.
  • Toxina: Bakterioak nukleorik gabeko organismo zelulabakarrak dira, eta hauek, ugaltzean, toxina izeneko substantziak sortzen dituzte. Toxinak odolaren bidez hedatzen dira eta gaixotasunaren sintomarik larrienak sortzen dituzte. Adibidez: proteinak.
  • Biruskontrakoa: Birusek eragindako gaixotasunen tratamenduak dira. Medikamentu
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzia eta Osasun Terminoen Glosarioa" »

Nerbio Sistema: Estimuluak, Transmisioa eta Egitura Nagusiak

Biologia3,08 KB

Estimuluak Hartzea: Errezeptoreak

Errezeptore bakoitza estimulu jakin baten eraginpean dago. Kokalekuaren arabera, kanpoko edo barruko errezeptoreak izan daitezke.

Hauek nerbio-bukaera askeak edo kapsula batekin inguraturiko zelula sentsitiboak dira, korpuskulu sentsitiboak osatuz.

Sentimen Organoak

  • Ukimen-organoak: Kontaktuz, presioz, minaz, beroaz edo hotzaz estimulatzen dira.
  • Oreka-organoak: Azkartze, errotazio edo norabide aldaketak hautematen dituzte. Ornogabe askok estatozistoak dituzte.
  • Entzumen-organoak: Soinuak hartzen dituzte. Intsektuek kordotonal organoak dituzte.
  • Usaimen-organoak: Gas egoeran dauden substantzia kantitate txikiak hautematen dituzte. Artropodoek antenetan dituzte.
  • Dastamen-organoak: Substantzia likido edo solidoak hautematen
...
Jarraitu irakurtzen "Nerbio Sistema: Estimuluak, Transmisioa eta Egitura Nagusiak" »

Biomolekulak: Proteinen Funtzioak, Entzimak eta ARN

Biologia3,8 KB

Proteinen Funtzioak

Egiturazkoa

  • Glukoproteinak: Mintz zelularrak eratzen dituzte.
  • Histonak: Kromosomak osatzen dituzte.
  • Kolagenoa: Tendoiak, hezurrak, kartilagoak eta abar osatzen ditu.

Garraiatzailea

  • Permeasak eta bonbak: Mintzeko proteinak dira, eta horren alde batetik bestera garraiatzen dituzte molekulak.
  • Zitokromoak: Elektroiak garraiatzen dituzte (mitokondriak eta kloroplastoak).
  • Hemoglobina eta hemozianina: Oxigenoa garraiatzen dute, ornodunen eta ornogabeen odolean, hurrenez hurren.

Inmunologikoa

  • Immunoglobulinak: Organismoan molekula arrotzak (antigenoak) sartzean sintetizatzen diren antigorputzak dira, molekula horien aurka erreakzionatu eta desaktibatu egiten dituzte, organismoak errazago kanporatzeko.

Hormonala

  • Intsulina eta glukagoia: Glukosaren
...
Jarraitu irakurtzen "Biomolekulak: Proteinen Funtzioak, Entzimak eta ARN" »

Osasuna, Patologia eta Prebentzio Mekanismoak

Biologia4,93 KB

Osasuna

Ongizate fisiko, mental eta sozial osoko egoera. Faktore ezberdinen ondorioa da:

  • Herentzia (faktore genetikoak)
  • Ingurumena
  • Portaera (faktore pertsonalak)

Medikuntza Prebentiboa

Medikuntzaren adar bat da, pertsonengan, familietan edo taldeetan gaixotasunak agertzea, garatzea eta iraupena galarazten arduratzen dena.

Prebentzio Mailak

  1. 1. mailako prebentzioa: Gaixotasunen geroko agerpena minimizatzea (adibidez, txertaketak).
  2. 2. mailako prebentzioa: Gaixotasun baten adierazpen klinikoa garaiz detektatzearen bidez (diagnostikoa) eragotzi nahi du.
  3. 3. mailako prebentzioa: Gaixotasun baten bilakaera hobetzera zuzentzen den laguntza, konplikazioak eta gaixotasunaren kaltea eragozteko.

Patologia

Medikuntzaren adarra, gaixotasunak aztertzen dituena. Lau alde...

Jarraitu irakurtzen "Osasuna, Patologia eta Prebentzio Mekanismoak" »