DBH mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskal Literatura XX. Mendean: Idazkera eta Teknikak

Hizkuntza eta literatura2,78 KB

Idazkera Berriaren Beharra XX. Mendean

XX. mendea oso bizia izan zen literaturari dagokionez. Historikoki eragin handia izan zuten mende hartan lehertutako bi Mundu Gerrek: gizakiaren pentsamendua erabat aldatu zuten, eta hori literaturan islatu zen. Gizakiaren aztoramendua azaltzeko, jadanik ez zuten balio istorioak kontatzeko molde zaharrek. Idazleek idazkera berria behar zuten. Gai eta forma aldetik aldaketa izan zen: pertsonaia eta istorio konplexuez gain, idazteko moduak ere konplexuago bihurtu ziren, irakurleari ahalegin edo parte hartze handiagoa eskatuz: bakarrizketa moduan idatzitako narrazio luzeak, denboraren zatiketak, hitzaren erabilera espaziala...

Gai eta Teknika Berriak Euskal Narraziogintzan

XX. mendeko bigarren erdiaren hasieran,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura XX. Mendean: Idazkera eta Teknikak" »

Euskal Literaturaren Klasikoak: Lehen Idazleak eta Euskalkiak

Hizkuntza eta literatura3,1 KB

Euskal Literaturaren Lehen Idazle Nagusiak

Joannes Leizarraga (XVI. mendea)

Joannes Leizarraga Lapurdin jaio zen. Abade kalbinista zen. Berari eskatu zioten Biblia, Jesus Kristo Gure Jaunaren Testamentu Berria, itzultzeko. Behe-nafarrera eta zuberaz kutsaturiko lapurtera erabili zuen. Nahaste honetatik sortutako euskarak hizkuntza kultu, normalizatu eta osoaren itxura hartu zuen.

Joan Perez Lazarragakoa (XVI. mendea)

Joan Perez Lazarragakoa Araban jaio zen, Larreko dorreko jauna izan zen. 1967an aurkitu zen paper sorta bat utzi zuen idatzirik, artzain nobela batez eta 21 koplez osatua. Eskuizkribu honek balio handia du Euskal Herriko hegoaldean agerturiko testu zaharrenetakoa delako, eta bertan Arabako euskalkia ikus daiteke.

Pedro Agirre Azpilkueta,

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Klasikoak: Lehen Idazleak eta Euskalkiak" »

Elebitasuna eta Hizkuntza Hezkuntza: Ezaugarriak eta Ereduak

Hizkuntza eta literatura2,96 KB

Elebidunen Ezaugarriak

  • X eta Y hizkuntzen kodeak naturalki erabiltzen ditu.
  • Kodeen artean aldaketak egiten ditu (code switching/kode alternaketa).
  • Esanahi berberak hizkuntza desberdinetan ulertzeko gai da. Ez ditu hitzez hitzeko itzulpenak egiten, pareko itzulpenak baizik.

Elebidunen artean maila desberdinak daude. Elebidun gehienek hizkuntza nagusi bat dute, familia-hizkuntza dena. Elebitasun orekatua 3 urte baino lehen lortzen da.

Gainera: elebidunak hizkuntzak erabiltzearen nahien mende daude, muga horiek gizarteak jartzen baititu.

Gizarte Elebitasuna

Gizarte batean hizkuntza talde desberdinak daude. Talde bakoitzak bere tokia edo gizarte-tokia du.

Hau dela eta, funtzioak ezberdinak dira:

  • Hizkuntza nagusiak funtzio guztiak betetzen ditu.
  • Hizkuntza
...
Jarraitu irakurtzen "Elebitasuna eta Hizkuntza Hezkuntza: Ezaugarriak eta Ereduak" »

XVI. Mendeko Zientziak eta Kultura: Euskal Herriko Eboluzioa

Hizkuntza eta literatura2,45 KB

XVI. Mendeko Zientziak eta Kultura

Sarrera: XVI. mendeko zientzietan eta artean gorakada handia izan zen. Kultura arloan, mugimendu garrantzitsuena errenazimentua izan zen, zientzian, artean eta kulturaren arlo askotan. Hizkuntza klasikoen tokian, tokiko hizkuntzak indartzen hasi ziren.

Euskal Gizartea

Euskal gizartean, ordea, herri xeheak zientzia eta letren mundurako ateak itxita zituen, aitonen seme-alaba elizgizona izan zenean.

Gutenberg-en Inbentzioa

Gutenberg-ek inpresioa asmatu zuen, eta liburuen ugalketa erraztu egin zen, ez baitziren ordura arte legez banan-banan eta eskuz idatzi behar.

Erlijioa

Martin Lutherek katolizismoaren dogma eta Aita Santuaren primatua kritikatuz, protestantismoaren lehen urratsak eman zituen. Ez zuen jarratzaile...

Jarraitu irakurtzen "XVI. Mendeko Zientziak eta Kultura: Euskal Herriko Eboluzioa" »

Gerra Osteko Olerkigintza Euskal Herrian (1939-1975)

Hizkuntza eta literatura4,02 KB

Olerkigintza Gerra Ondoren (1939 - 1975)

Guda osteko olerkigintzan giro ilun eta gai obsesiboak nagusi dira. Lehen urteetan batez ere, oso nabarmena da Francoren diktadurapean euskal kulturak eta hizkuntzak bizi duten giro itogarria nahiz olerkarien egoera etsikorra, tristea eta nostalgikoa. Olerkien gai nagusia euskararen etorkizunari buruzko kezka da. Lehen autoreek atzerritik idatzi zuten, Telesforo Monzón eta Jokin Zaitegi kasu. Barnealdean, berriz, Salbatore Mitxelena, besteak beste.

Poesia Sinbolista

Aldaketa nagusia kanpotik heldu zen, Parisen sortutako Jon Miranderen eskutik. Berak poesia sinbolistaren ernamuin berrian txertatu zituen euskal literaturan, Baudelaire eta Edgar Allan Poe iturri gisa hartuta. Era berean, Mi<el Lasa ere...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Osteko Olerkigintza Euskal Herrian (1939-1975)" »

Euskal Gramatika Konparatiboa

Hizkuntza eta literatura3,68 KB

Alderatzen diren mailak edo kopuruak berdinak direla adierazi nahi bada, forma bat baino gehiago ditugu. Maila eta kopurua desberdinduko ditugu. Mailari dagokionez, adjektiboekin eta adberbioekin egin daiteke konparazioa. Adjk. IS baten barnean egon daitekenez eta izen predikatua ere izan daitekenez bi leku horietan agertuko zaigu. (1)Euskal Herrian Frantzian bezain garestiak dira etxeak// Funtsezko egiturari dagokionez: 1.Maila konparazioa AdjS eta AdbS gertatzen denean honako taxua izango dute: ADJS/ADBS...(aditza+ -(e)N+ BEZAIN+ Adj/Adb) (2)Zu bezain berritsua da Miren. 2.Konparazio egitura DS baten barruan badago: `DS...aditza+ -(e)n + bezain +Adj]


Perpaus eta Osagaiak

Perpaus hauetan murriztua egon arren osagairen bat agertuko da eta gainera...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Gramatika Konparatiboa" »

Euskara eta Komunikabideak: Atzera Begirakoa eta Etorkizuna

Hizkuntza eta literatura2,57 KB

Euskara Gizartean: Komunikabideen Bilakaera

Francoren diktadura amaitu ondoren:
  • Euskarazko aldizkariak: Goi-Argi, Anaitasuna eta Zeruko Argia.
  • Bi hizkuntzatako egunkariak: Deia eta Egin.
  • Iparraldean Herria izeneko astekaria argitaratzen zen.
  • Informazio-aldizkariei dagokienez, Zeruko Argia-k iraun du gaur arte euskarazko kazetaritzan erreferentzia izaten.

Egunkaria eta Berria: Euskarazko Prentsaren Mugarri

1990. urtean, argia ikusi zuen hainbat euskaltzaleen ametsak. Kalean zen Gerra Zibilaren ondorengo euskarazko lehen egunkaria. Euskaldunon Egunkaria herri-ekimenez sortutako proiektua izan zen. Oztopo ugari gainditu behar izan zituen hasieran, baina egindako lanarekin, gizartearen zati handi batek berea egin zuen Egunkaria eta normalizatuz joan zen
...
Jarraitu irakurtzen "Euskara eta Komunikabideak: Atzera Begirakoa eta Etorkizuna" »

Berpizkundea eta Ilustrazioa: Gizarte, Politika eta Kultura Bilakaera

Hizkuntza eta literatura3,81 KB

Berpizkundea: Gizarte, Politika eta Kultura Bilakaera

XVI. mendean, Mendebaldeko Europan Erdi Aroari amaiera eman zion mugimendua izan zen Berpizkundea. Gizakiaren eta arrazoimenaren garrantzia azpimarratu zen, eta kultura klasikoa berpiztu zen.

Gizarte Ekonomikoa

Ahaide nagusien bukaera eta feudalismotik burgesiarako trantsizioa gertatu zen. Nekazaritzaz gain, arrantza, burdingintza eta ontzigintza indartu ziren, merkataritza hedatuz.

Politika

Monarkien mendea izan zen Europan. Mendebaldeko Europan estatu handiak sortu ziren. Fernando Katolikoak Nafarroa inbaditu zuen 1512an, zentralizazioa eraginez eta nazio txikietako literaturaren gainbehera ekarriz.

Kultura

Errenazimentuaren jomuga gizakia bera zen. Autoreek kultura klasikoa berpiztu nahi izan

...

Jarraitu irakurtzen "Berpizkundea eta Ilustrazioa: Gizarte, Politika eta Kultura Bilakaera" »

Errenazimentua Euskal Herrian: XVI. mendeko loraldia

Hizkuntza eta literatura3,25 KB

Politika eta ekonomia

XVI. mendea, Euskal Herrian, Nafarroaren inbasioarekin hasi zen. Karlos I.a erregeak guztiz konkistatu zituen Nafarroa Garaiko azken lurrak: 1522an, Amaiurko gaztelua, eta 1524an, Hondarribia.

Euskal Herriko lurraldeetan, nabarmen indartu ziren harreman komertzialak. Bilboko portuak, esaterako, Espainiako artilearen joan-etorria bideratzen zuen, eta harreman estua egin zuten Flandriak eta Europako beste portu batzuekin.

Antzinatik, euskal arrantzaleak balearen ehizan aritu ziren. Halaber, XVI. mendea burdingintzaren urrezko garaia izan zen Euskal Herrian.

Errenazimentua

XIV-XV. mendeetan, Italia inguruan bizi zen giro filosofiko eta kultural bereziak ideologia berria barreiatu zuen Europan zehar, Errenazimentua, hain zuzen...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentua Euskal Herrian: XVI. mendeko loraldia" »

Manuel Larramendi: Euskal Pizkundea eta Foruen Galtzea

Hizkuntza eta literatura2,93 KB

Manuel Larramendiren Lan Nagusiak

  • El imposible vencido. Arte de la Lengua Bascongada (Ezina, egina) (1729)

    Euskal gramatika ezinezkoa zela ziotenei ezin erantzun tinkoagorik eman. Gaztelaniatik abiatuta euskara ikasteko metodoa bada ere, euskarazko lantzat har daiteke. Hiru ataletan banatzen da: deklinabidea eta aditza, sintaxia eta prosodia (azentuaren azterketa).

  • Diccionario trilingüe: Castellano, Bascuence y Latín (Hiztegi hirueleduna) (1745)

    Larramendiren lanik eztabaidagarriena da, eta horregatik, agian, ezagunena. Bere akats eta guzti, eragin handia izan du euskal literaturan. Erdarazko hitz guztiei euskal ordaina eman nahi die, eta horrek hitzak asmatzera eraman zuen behin baino gehiagotan. Berak asmatutako hitzak eta herrian jasotakoak

...

Jarraitu irakurtzen "Manuel Larramendi: Euskal Pizkundea eta Foruen Galtzea" »