Euskal Literaturaren Klasikoak: Lehen Idazleak eta Euskalkiak
Euskal Literaturaren Lehen Idazle Nagusiak
Joannes Leizarraga (XVI. mendea)
Joannes Leizarraga Lapurdin jaio zen. Abade kalbinista zen. Berari eskatu zioten Biblia, Jesus Kristo Gure Jaunaren Testamentu Berria, itzultzeko. Behe-nafarrera eta zuberaz kutsaturiko lapurtera erabili zuen. Nahaste honetatik sortutako euskarak hizkuntza kultu, normalizatu eta osoaren itxura hartu zuen.
Joan Perez Lazarragakoa (XVI. mendea)
Joan Perez Lazarragakoa Araban jaio zen, Larreko dorreko jauna izan zen. 1967an aurkitu zen paper sorta bat utzi zuen idatzirik, artzain nobela batez eta 21 koplez osatua. Eskuizkribu honek balio handia du Euskal Herriko hegoaldean agerturiko testu zaharrenetakoa delako, eta bertan Arabako euskalkia ikus daiteke.
Pedro Agirre Azpilkueta, Axular (XVII. mendea)
Pedro Agirre Azpilkueta (Axular) Lapurdin jaiotako euskal idazlerik handiena eta lehen prosistetako bat da. Sermolari eta idazle aparta zen. Garai hartan idazle talde bat osatu zuten Lapurdiko kostaldean, Sarako Eskola izenaz ezagutzen zena.
Axularren lan nagusia
Liburu bakarra idatzi zuen Axularrek: Gero, bi partetan banatua eta berezia. Gogoan izan behar da hurrengo mendetan guztiz zaila zela liburu bat argitaratzea, eta are gehiago euskaraz. Haren idazkera dotorea da; esaldi luzeak egiten ditu, baina menpeko perpausak bikain erabiliz. Euskaldun guztiek ez dituzte legeak eta ohiturak bat, beraz, gehiengoak ulertzeko eran idazten saiatu zen.
Juan Antonio Mogel (XVIII. mendea)
Juan Antonio Mogel Eibarren jaioa, baina bizitzaren zati handiena Markinan eman zuen. Euskararen jatorriaz ikerketa asko egin zituen. Vasko-iberismo delako teoriaren alde agertu zen. Euskararen teoriaz hausnartzea baino praktikan jardutea nahiago zuen, eta horregatik euskara lantzeari eskaini zion. Herritarren ahotik hitzak, ahoskera eta joskera jaso zituen.
Peru Abarka eta Bizkaiera
Peru Abarka, bere maisulanean, baserria dela gure hizkuntza eta kultura gordailua adierazi zuen. Historian klasiko bihurtu den lana da, bizkaiera idatziaren lehen zutarria. Harreman estuak zituen Astarloa eta Añibarrorekin; esan dezakegu elkar bultzatu eta animatzen zutela. Bi iloba eskolatuak zituen.
Manuel Garagorri Larramendi (XVIII. mendea)
Manuel Garagorri Larramendi Gipuzkoan jaiotako jesuita zen. Fama handiko irakaslea eta hizlaria zen. Hegoaldeko euskal literaturaren piztailea izan zen, gipuzkera literatur euskalki mailara igo zuena. Gutxi idatzi zuen euskaraz, baina eragin handia izan zuen. Biziki maite zuen polemika, eta eztabaida ugarietan sartu zen euskara defendatzeagatik; euskararen apologista izan zen, baina erdaraz.
Larramendiren jarraitzaileak
- Agustin Kardaberas: idazle joria, lan gehienak erlijiosoak.
- Sebastian Mendiburu: erlijio gaiez ere aritu zen.
- Juan Antonio Urbillos: gai erlijiosoei buruz idatzi zuen prosa indartsuan.