Euskarazko Itzulpengintza: Historia, Tresnak eta Euskalkiak
Itzulpengintza Euskaraz
Zer da itzulpengintza?
Itzultzea hizkuntza batean adierazitakoa beste hizkuntza batean ematea da. Itzultzaileak, bai zentzuari bai estiloari dagokienez, jatorrizko testuan esaten dena ahalik eta zehatzenen islatzen saiatu behar du, ahaztu gabe berak moldatutako testua naturala eta ulergarria izan behar duela itzulpena irakurriko dutenentzat. Itzulpengintzak garrantzi handia du bizitzaren hainbat arlotan: zientzian, literaturan, merkataritzan, eta abar.
Euskarazko itzulpengintzaren historia
Joannes Leizarragaren Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria (1571) da ezagutzen dugun lehen euskal itzulpena. Nafarroako erregina Joana Albretek eman zion Leizarragari Bibliako Testamentu Berria itzultzeko agindua. Lan horren bitartez,...