DBH mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

XX. Mendeko Literatura Mugimenduak: Errealismo Magikotik Abangoardietara

Hizkuntza eta literatura3,62 KB

1. Errealismo Magikoa

Hego Amerikan, 40ko hamarkadan, Europako errealismo kontzeptua gainditu nahian sortu zen mugimendu literarioa da. Bere helburu nagusia ez da errealitatearen testigantza zehatza egitea, baizik eta errealitatea poetikoki interpretatzea.

Ezaugarriak:

  • Kontamolde narratibo berritzaileenak erabiltzen dituzte.
  • Gaztelania aberats eta landua erabiltzen dute.

Gaiak:

  • Munduaren konplexutasuna adierazi nahi dute.

Idazleak:

  • Jorge Luis Borges (1899-1986) Argentinarra
  • Pablo Neruda Txiletarra (Hogei maitasun poema eta etsipen abesti bat)
  • César Vallejo

2. Europako Abangoardia Politikoak

Lehen Mundu Gerrak (1914) bultzatutako mugimenduak dira. Iraganarekin hautsi nahi izan zuten. Ez da errealitatea islatzeko idazten, baizik eta nahi bezala interpretatzeko....

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Literatura Mugimenduak: Errealismo Magikotik Abangoardietara" »

Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia: Euskal Literaturaren Bi Pilar

Hizkuntza eta literatura3,2 KB

Bernardo Atxaga: Bizitza eta Idazlanak

Bernardo Atxaga Asteasun jaio zen 1951. urtean. Lehen ikasketak Andoainen egin zituen, eta batxilergoa Donostian. Garai horretan bere lehen sariak irabazi zituen, haur literaturaren arloan.

Bilbon egin zuen ekonomia ikasketak, eta bertan Gabriel Aresti ezagutu zuen.

Bartzelonan filosofia ikasketak burutu zituen. Hainbat lanetan aritu zen buru-belarri idazteari ekin aurretik: liburu-saltzaile, euskara irakasle… 1977an literaturatik bizitzeko apustua egin zuen.

2007an Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen. Gaur egungo euskal idazlerik ezagunenetako bat da. Bere benetako izena Joseba Irazu da.

Poesia

Etiopia: Liburu laburra baina konplexua da, prosa eta bertsokera askeak ditu. Hizkera errazean irakurketa...

Jarraitu irakurtzen "Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia: Euskal Literaturaren Bi Pilar" »

Abangoardia eta Narratiba

Hizkuntza eta literatura2,18 KB

Aurreko unitatean ikusi dugunez, narratiba berritzeko unean, edukiari eta gaiari begiratu zioten batik bat idazle eta filosofo existentzialistek. Baina abangoardiak formaren berrikuntza aldarrikatuko du kontatzeko tekniketan eta moldeetan edukian baino arreta hadiagoz jarriz. Narratiba esperimentalak teknika komplexuak erabiltzen ditu, narrazioa sortzeko: Perspektibismoa: gertaera bera kontatzeko perspectiba edo ikuspuntu anitz erabiltzear deitzen zaio. Narrazio estiloen nahasketa: narrazio beraren barruan estilo batetik bestera jauzi egiteko joera gailentzen da; bakarrizketatik zehar-estilora, zehar-estilotik bakarrizketara. Hizkuntza erregistroen anistasuna: narrazio berean hainbat hizkuntza erregistro tartekatzeko ohitura du narratiba esperimentalak....

Jarraitu irakurtzen "Abangoardia eta Narratiba" »

Euskal Eleberri Modernoaren Ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura1,15 KB

LEXIKOA: -Arraunketa: lema, arrauna, ziaboga, braunka. -Futbola: Aurrelaria, buru gaineko pasea, burukada, alboko marra, marrazaina. -Herri kirola: Jasoaldia, artekaria, ziaboga, txinga, lokotx bilketa, gainsaria, aizkorakada. -Saskibaloia: Ihes saioa, saskiratu, buru gaineko pasea, pase loratua, gakoa.-Txirrindularitza: itzulia, ihes saioa, giansaria, eskulekua. -Pilotaria: -Eskuz esku, sake zitala, marrazaina, gakoa, artekaria. KOMUNIKAZIOA: Herriaren izena+ urtea-eko+ hilabetea (ren) + zenbakia (a). LITERATURA: -Eleberria: Nobela, prosan idatzitako fikziozko narrazio lan luzea da. a) -Pertsonaiazko eleberria: pertsonanien aldarte, grina eta gatazka psikologikoen deskripzioek hartzen dute narrazioan garrantzi handiena. -Eleberri historikoa:...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Eleberri Modernoaren Ezaugarriak" »

Bertsolaritza: Euskal Kulturaren Bihotzean

Hizkuntza eta literatura3,47 KB

Ahozko literaturaren barnean, bertsolaritza izan da gaur egungo gizartera ondoen egokitu den kultur tradizioa. Beste herrialde batzuetan, kultura modernoak aurrera egin duen heinean, indarra galtzen joan da.

Ukaezina da egun bertsolaritzak gure artean duen indarra. Horren adibide garbiak dira etengabe egiten diren lehiaketak, geroz eta indar gehiago duten bertso eskolak, herriko festetako saioak, irrati eta telebista bidezko hedapena...

Bertsolaritzaren ezaugarririk bereziena bat-batekotasuna da. Bertsolariak segundo gutxitan pentsatu behar du bertsoa eta bota. Ezaugarri horrexek bereizten du batez ere, beste ahozko generoetatik.

Historia apur bat

Bertsolaritzaren fenomenoa oso antzinakoa izanik ere, XIX. mendetik aurrera izan duen bilakaera dugu...

Jarraitu irakurtzen "Bertsolaritza: Euskal Kulturaren Bihotzean" »

Literatura Modernoa eta Tradizionala: Desberdintasunak

Hizkuntza eta literatura2,54 KB

Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, aldaketa sakonak izan ziren eta aro berri bati eman zitzaion hasiera. Eleberrietako ekintzak hiri industrializatuetan, baina batzuetan baserri-giroan kokatzen ziren. Gaiak ere zabaldu egiten dira (askatasun pertsonala, bakardadea, arazo sozialak, sinesmen krisia...). Aldaketa nabariena teknikan zen.

Literatura Modernoa

  • Narratzailea: Lekukoa edo objektiboa edota bigarren pertsonako narratzailea.
  • Ekintza: Ez dira beti kronologikoki antolatzen.
  • Erritmoa: Aldaketa nabarmena dago. Erritmoa moteldu edo bizkortu dezakete: plano nahasketak, bakarrizketak...
  • Hizkuntza: Beste hizkuntzetako lexikoa eta euskalkietakoak erabiltzen dituzte.

Literatura Tradizionala

  • Kokalekua/Gaiak: Gertaerak baserri edota itsas giroan kokatzen ziren,
...
Jarraitu irakurtzen "Literatura Modernoa eta Tradizionala: Desberdintasunak" »

XIX. Mendeko Euskal Literatura Iparraldean: Etxahun eta Elizanburu

Hizkuntza eta literatura3,35 KB

XIX. Mendea

Iparraldea: Europan nagusi ziren korronteak bereganatu zituen. Horrela, literatur identitate bereziaren oinarriak ezarriko dira. Gerra eta iskanbilen garaia da. Literaturari dagokionez, euskal idazleak literatura frantses edo espainiarrarekin lotuta daude. Gogaberak ere Euskal Herrian. Iparraldean, Napoleon I.aren gerrateekin eta Frantziako Iraultzaren azken hatsekin ekin zion gizaldiak. Waterloo‐ko porrotaren ondoren, antzinako erregimena berrezarri arren, lurralde antolamenduari dagokionez, ez ziren gauzak lehenera itzuli. Euskal probintziek ez zituzten aurretik zeuzkaten eskubideak berreskuratu. Garraiobideetan eta industrian urrats ikaragarriak eman zituen Frantziak. Bestalde, eskola eta soldaduskaren bitartez lurralde guztietara...

Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Euskal Literatura Iparraldean: Etxahun eta Elizanburu" »

Euskal Eleberrigintza Modernoa: Hastapenak eta Ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura3,22 KB

Euskal Eleberrigintza Modernoa: Hastapenak eta Eraginak

Euskal eleberrigintza modernoaren hastapenak: Lehen ohiko eleberriaren haustura Txillardegiren "Leturiaren egunkari ezkutua" izan zen (1957). Honek mundu-ikuskera berriak, egitura-maila eta gai berriak ekarri zituen, baina ez zuen kontatzeko eran aldaketa nabarmenik ekarri.

Aldaketa hori Ramon Saizarbitoriak egin zuen "Egunero hasten delako" (1969) eleberriarekin. Geroago, idazle askok Europa Mendebaldeko, Hego Ameriketako eta, geroago, Estatu Batuetako literaturaren eraginak jaso dituzte. XX. mendean munduan landu diren literatura-teknikak eta baliabideak islatzen saiatzen dira.

Ramon Saizarbitoria: "Egunero hasten delako" (1969)

Eleberri honek txandakatuz doazen bi plano narratibaren bidez...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Eleberrigintza Modernoa: Hastapenak eta Ezaugarriak" »

Euskarazko Esaldiak: Konparazioak eta Kontrasteak

Hizkuntza eta literatura1,39 KB

Esaldi Konparatuak eta Kontrasteak

Guk egindakoaren ondoren, afaritxo bat bederen ordain dezatela.

Telebista eta Leloak

Telebista kate honetan ez ezik, besteetan ere lelokeriak entzun daitezke.

Idazleak Garai ezberdinetan

Garai bateko idazleek ez ezik, oraingo zenbaitek ere eleberri mardulak idatzi ohi dituzte.

Apaltasuna Eztabaidan eta Solasaldietan

Eztabaidetan beti ere apaltasuna adierazten zuen, baita solasaldi gozoetan ere.

Erabakiak Norberaren Eskutan

Berak baino ezin du hori erabaki.

Irribarrea eta Begirada Bizia

Irribarrea zabaldu ez ezik, begiak bizi-bizi jarri ere egin zitzaizkion, ideia dibertigarriren bat bururatu balitzaio bezala.

Amaren Estuasuna Sumatzea

Eskutitzak irakurri besterik ez zuen amaren estuasuna eta nahigabea sumatzeko.

Domingoren

...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Esaldiak: Konparazioak eta Kontrasteak" »

Euskal Antzerkiaren Bilakaera XX. Mendean

Hizkuntza eta literatura4,29 KB

Gerra Ondoko Antzerkia (1939-1960)

XX. mendearen hasieratik Gabriel Arestiren lana agertu arte, Euskal Herriko antzerkiak ez zuen zerikusirik Europan ikus zitekeenarekin. Zentsurak mugatu egiten zituen kultura arloko adierazpide eta aurrerapauso guztiak. Horrela, berrogei urte horietan, komedia burgesa nagusitu zen.

Antzerkigintza Berria (1960ko Hamarkada)

60ko hamarkadan egoera aldatu zuen antzerki lan bat taularatu zen: Buero Vallejoren Historia de una escalera. Itxuraz aurrekoen bidetik zihoan, baina errealismotik gertuago zegoen. Errealismoa bi ezaugarritan gauzatu zen: batetik, behe mailako pertsonaiak, jende arrunta agertzea, eta bestetik, pertsonaien arazoak (gerraren ondorioak, pobrezia…) azaltzea.

Gabriel Aresti eta Bernardo Atxaga

Bi

...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Antzerkiaren Bilakaera XX. Mendean" »