Errenazimentua Euskal Herrian: XVI. mendeko loraldia

Hizkuntza eta literatura3,25 KB

Politika eta ekonomia

XVI. mendea, Euskal Herrian, Nafarroaren inbasioarekin hasi zen. Karlos I.a erregeak guztiz konkistatu zituen Nafarroa Garaiko azken lurrak: 1522an, Amaiurko gaztelua, eta 1524an, Hondarribia.

Euskal Herriko lurraldeetan, nabarmen indartu ziren harreman komertzialak. Bilboko portuak, esaterako, Espainiako artilearen joan-etorria bideratzen zuen, eta harreman estua egin zuten Flandriak eta Europako beste portu batzuekin.

Antzinatik, euskal arrantzaleak balearen ehizan aritu ziren. Halaber, XVI. mendea burdingintzaren urrezko garaia izan zen Euskal Herrian.

Errenazimentua

XIV-XV. mendeetan, Italia inguruan bizi zen giro filosofiko eta kultural bereziak ideologia berria barreiatu zuen Europan zehar, Errenazimentua, hain zuzen ere. Gizartea antropozentrismora igaro zen; harrezkero, gizakia zen munduaren ardatza.

Errenazimentuaren ezaugarriak

  • Italian, antzinaro klasikoko autoreak eta obrak hartu zituzten eredu.
  • Arlo guztietan aurrerakuntza gertatu zen.
  • Erlijioan, proposamen berriak egin ziren, eta Eliza katolikoaren Erreformari ekin zioten Martin Luther-ek, Ulrich Zwingli-k eta Jean Calvin-ek.
  • Literaturan, Italiako idazle ospetsuek eredu berritzaileak ekarri zituzten.

Gorteko kultura

Erregeek beraien inguruan gorteak eratu zituzten, hurbileko noblezia babesean hartuta. Artea nobleen ezaugarri bihurtu zen.

Gorteko kulturaren ezaugarriak

  • Literaturaren esparruan, teatro ikuskizunak eta kantu lirikoak asko garatu ziren, eta fineziaz eta bukolismoz hornitu ziren.
  • Antzinaroko genero batzuk, adibidez, eglogak, berreskuratu egin ziren.
  • Beste literatura-eredu batzuk sortu ziren, prosa eta poesia nahasiz, artzain-eleberria, kasu.
  • Pertsonaiak eta giroak artzainen munduarekin lotuta zeuden, baina ideiak eta diskurtsoak oso landuak ziren.
  • Protagonistek finezia handiko hizkera eta estiloa zituzten.
  • Mitologia klasikoko pertsonaiak eta kontakizunak agertzen ziren.
  • Lanak sinbologia handikoak ziren.

Errenazimentua Euskal Herrian

Errenazimentuak euskal literaturan eragina izan zuen, nahiz eta berandu samar iritsi.

XVI. mendeko egile nagusiak

  • Bernart Etxepare apaiz baxenabartarrak, 1545ean, Linguae Vasconum Primitiae, euskarazko lehen liburua argitaratu zuen. Erlijiozko olerkien eta olerki profanoen bilduma da, hala nola; maitasun poemak, poema autobiografikoak eta euskararen aldekoak.

  • Joan Perez Lazarraga noble arabar gaztea izan zen. Garaiko joera literarioek eraginda, artzain-eleberri bat eta zenbait olerki idatzi zituen. 2004an, Madrilen, eskuizkribua aurkitu zuten.

  • Joanes Leizarragak Testamentu Berriaren itzulpena egin zuen Joana Albretekoa erregina nafarraren agindupean, Erreforma protestantearen ideiak jendartean zabal zitezen herriko hizkera erabiliz.

Deskargatu

PDF Word HTML