Berpizkundea eta Ilustrazioa: Gizarte, Politika eta Kultura Bilakaera

Hizkuntza eta literatura3,81 KB

Berpizkundea: Gizarte, Politika eta Kultura Bilakaera

XVI. mendean, Mendebaldeko Europan Erdi Aroari amaiera eman zion mugimendua izan zen Berpizkundea. Gizakiaren eta arrazoimenaren garrantzia azpimarratu zen, eta kultura klasikoa berpiztu zen.

Gizarte Ekonomikoa

Ahaide nagusien bukaera eta feudalismotik burgesiarako trantsizioa gertatu zen. Nekazaritzaz gain, arrantza, burdingintza eta ontzigintza indartu ziren, merkataritza hedatuz.

Politika

Monarkien mendea izan zen Europan. Mendebaldeko Europan estatu handiak sortu ziren. Fernando Katolikoak Nafarroa inbaditu zuen 1512an, zentralizazioa eraginez eta nazio txikietako literaturaren gainbehera ekarriz.

Kultura

Errenazimentuaren jomuga gizakia bera zen. Autoreek kultura klasikoa berpiztu nahi izan zuten (Grezia eta Erroma). Hizkuntza klasikoek ez ezik, beste hizkuntzek ere susperraldi handia izan zuten. Inprenta sortu zen (Gutenberg, 1455; Iruñean, 1489), eta ideia zein sormen estetiko berriak zabaldu ziren.

Euskara

Garai honetan gehienak elebakarrak ziren. Euskara ez zen administrazioko hizkuntza. Euskal literaturaren lehen urratsak eman ziren, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae lanarekin, besteak beste. Euskara, Europako beste hizkuntzen antzera, kultur hizkuntza bilakarazi nahi zen.

Erlijioa

Erreforma: Eliza Katolikoaren haustura garrantzitsua gertatu zen. Helburua kristau oinarriak argitzea eta sendotzea zen. Trentoko Kontzilioarekin Kontraerreforma hasi zen, gizarte elebakarra kristautzeko. Euskaraz idazten hasi ziren, adibidez, Joanes Leizarragak Biblia euskaratu zuen.

Berpizkundearen Ezaugarriak

Mugimendu honen ezaugarri nagusiak Grezia eta Erromarekiko zaletasuna, unibertsoaren eta gizadiaren aldeko jarrera, eta gizarte laikoago baten bilaketa izan ziren, teologiaren garrantzia gutxituz. Eremu zabala hartu zuen, bereziki giza zientzietan agertuz. Kultura eta literaturak balio hezitzailea zuten.

Ilustrazioa: Arrazoimenaren Mendea

XVII. mendean, Ilustrazioa, Argien Mendea ere deitua, arrazoimenaren eta zientziaren loraldia izan zen, sekularizazioa ekarriz.

Ekonomia eta Politika

Merkataritzaren garapenak burgesiaren posizioa hobetu zuen. Politikan, despotismo ilustratua, antikolonialismoa eta teoria errepublikarrak garatu ziren. Frantziako Entziklopedia (Encyclopédie, ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers) gizarte letratu batentzako zientzien, arteen eta ogibideen hiztegi arrazoitu bat izan zen.

Euskal Herria Ilustrazioan

Euskal Herrian, Azkoitiko Zalduntxoak eta Lopeenak (euskal antzerkia bultzatu zuten) nabarmendu ziren. Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea eta Bergarako Errege Mintegia sortu ziren, irakaskuntza helburu. Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-ek Amerikarekiko harreman ekonomikoak bultzatu zituen, eta indianoak Ameriketan aberastu eta itzuli ziren. Bizkaian eta Gipuzkoan matxinadak ere izan ziren.

Apologistak

Apologistak (zerbait defendatzen zutenak) lehen aldiz taldetan agertu ziren. Ezaugarriak: goraipena, gorazarrea eta laudorioa egiten zituzten. Euskara zale sutsuak ziren, baina euskara defendatzeko gaztelania erabiltzen zuten. Zeregina: idealizazioa, mitifikazioa eta fantasia eragitea; nazio baten batasuna, jatorri noblea eta antzekoak justifikatzea. Hizkuntza eta kultura guztiek dute beren balioa.

Ilustrazioaren Zeregina

Ilustrazioa mugimendu kulturala izan zen. Botere publikoak kultura kudeatu, bultzatu eta landu nahi izan zuen. Gizartea modernizatzen saiatu zen. Literaturak zeregin soziala zuen: irakastea. Zoriontasuna jakintsuago izatearekin lotzen zen, alegia, ongi jokatzeko erakusten zen (adibidez, Mogel).

Deskargatu

PDF Word HTML