Euskara eta Komunikabideak: Atzera Begirakoa eta Etorkizuna
Euskara Gizartean: Komunikabideen Bilakaera
Francoren diktadura amaitu ondoren:
- Euskarazko aldizkariak: Goi-Argi, Anaitasuna eta Zeruko Argia.
- Bi hizkuntzatako egunkariak: Deia eta Egin.
- Iparraldean Herria izeneko astekaria argitaratzen zen.
- Informazio-aldizkariei dagokienez, Zeruko Argia-k iraun du gaur arte euskarazko kazetaritzan erreferentzia izaten.
Egunkaria eta Berria: Euskarazko Prentsaren Mugarri
1990. urtean, argia ikusi zuen hainbat euskaltzaleen ametsak. Kalean zen Gerra Zibilaren ondorengo euskarazko lehen egunkaria. Euskaldunon Egunkaria herri-ekimenez sortutako proiektua izan zen. Oztopo ugari gainditu behar izan zituen hasieran, baina egindako lanarekin, gizartearen zati handi batek berea egin zuen Egunkaria eta normalizatuz joan zen bere jarduna.
Euskarazko Herri Prentsa: Tokiko Ahotsak Indartzen
Azken urteotan indar handia hartu du euskarazko herri-prentsak. Nagusitu den herri prentsa honen ezaugarriak hiru dira: doakoak dira, herriko berriak jasotzen dituzte eta herritar guztientzat eginak dira.
Iraultza Teknologikoa: Internet Euskararen Zerbitzura
Internet mundu osoko iraultza izan da. Informazioa trukatu, sortu, komunikatu, lan egin, saldu eta erosi… hori guztia eta gehiago egin dezakezu sarera konektatuz gero. Internetek milioika pertsonaren bizimodua aldatu du. Sareak daukan onuretako bat merkea izatea da.
Denok Sarera!: Kontsumo Eredu Berriak
Inork ere ez daki oraindik, Internet hartzen ari den indarra ikusita, zer etorkizun izango duten euskarri fisikoko kontsumo-gaiek. Interneten eraginez, gero eta disko gutxiago saltzen da, gero eta egunkari gutxiago saltzen da eta, gazteen artean ere, telebista-kontsumoa jeitsi egin da. Horri aurre egin nahian, gero eta gehiago dira beren musika sarean esekitzen duten taldeak.
Liburutegi Birtuala: Ezagutza Eskura
Internetek antzinako kontu bihur ditzake gaur arte ezagutu ditugun liburutegiak. Gero eta gehiago dira Interneten kontsulta eta irakur ditzakegun liburuak eta aldizkariak.
Blogariak: Euskarazko Ahotsak Sarean
Bloga web gune bat da, norbaiten iritziak kronologikoki erakusten dituena. Blog komunitatea asko hazi da azken urteotan. Horrek erakutsi du jende asko komunikatzeko irrikan zegoela. Blogak ahalbidetu du idazle, kazetari, artista… edonor izatea, baldin eta komunikatzeko gogoa badu. Asko dira euskarazko blogak; batzuk apalak, eta beste batzuk, jarduera handikoak.