Euskal Gramatika Konparatiboa
Alderatzen diren mailak edo kopuruak berdinak direla adierazi nahi bada, forma bat baino gehiago ditugu. Maila eta kopurua desberdinduko ditugu. Mailari dagokionez, adjektiboekin eta adberbioekin egin daiteke konparazioa. Adjk. IS baten barnean egon daitekenez eta izen predikatua ere izan daitekenez bi leku horietan agertuko zaigu. (1)Euskal Herrian Frantzian bezain garestiak dira etxeak// Funtsezko egiturari dagokionez: 1.Maila konparazioa AdjS eta AdbS gertatzen denean honako taxua izango dute: ADJS/ADBS...(aditza+ -(e)N+ BEZAIN+ Adj/Adb) (2)Zu bezain berritsua da Miren. 2.Konparazio egitura DS baten barruan badago: `DS...aditza+ -(e)n + bezain +Adj]
Perpaus eta Osagaiak
Perpaus hauetan murriztua egon arren osagairen bat agertuko da eta gainera perpausean dagokien kasu marka edo post izan beharko dute. Zenbatasunari dagokionez, alderaketa DSi et ISi dagokien zerbait da. Konparagarri izan daiteke eta gainera maiz egiten ditugu(4)Mirenek nik erosi ditudan adina liburu erosi ditu. // Berdintasuna adierazteko orduan ADINA, BESTE erabiltzen ditugu, denek eginkizun bera dute zenbatasuna konparatzea eta bi osagaiak berdinak direla adieraztea. Funtsezko egiturari dagokionez: 1.Izen sintagmabaten kanttatea konparatzen bada: DS...[aditza + -(e)n] + ADINA + IZENA
Adberbioak eta Konparazioa
IS guztietan ohikoa denez IS horren ardatza izena, ezkutuan egon daiteke. (6)atzo beste ekarri ditut gaur// (2)Knparatiboa adberbio sintagmaren osagai denean, itxuraz ere egitura bera izango dugu baina izenik gabe: ADBS...(aditza+ -(e)n ADINA.
Zenbatzaileak eta Konparatiboa
Konparazioaren eredua zenbatzailea bera izan daiteke, adj mailak konparatzen genituen bezala zenbatzaileak ere, Hauetan bi kopuru dira konparatzen direnak: kopurua (eredua) eta honen arabera zehaztutako DS nagusiaren zenb. Zenbatasunezko konparatiboa txertatua aurkitzen den DSa mugagabean joan behar da, horrenbesetez, zenb. zehatugabeek eskatzen duten jokabide bera eskatzen dute: (8)Elizan adina jende bildu da plazan. Zenbatzaile guztiek -KO hartzeko aukera dute modu berean ADINA.
BEZALA eta Bereizketa
Azkenik modua dugu. Bi modu konpara ditzakegu. Moduzko konperazioa beti berdintasunezkoa da eta BEZALA aditzondoaren bidez osatzen da. -(E)N BEZALA postposizio sintagmari dagokionez, NOLA galdera erantzuten dute eta AdbS osatazzen dute. [ADBS [perpausa .. (aditza + -(E)N] BEZALA]