DBH mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskara eta Komunikabideak: Atzera Begirakoa eta Etorkizuna

Hizkuntza eta literatura2,57 KB

Euskara Gizartean: Komunikabideen Bilakaera

Francoren diktadura amaitu ondoren:
  • Euskarazko aldizkariak: Goi-Argi, Anaitasuna eta Zeruko Argia.
  • Bi hizkuntzatako egunkariak: Deia eta Egin.
  • Iparraldean Herria izeneko astekaria argitaratzen zen.
  • Informazio-aldizkariei dagokienez, Zeruko Argia-k iraun du gaur arte euskarazko kazetaritzan erreferentzia izaten.

Egunkaria eta Berria: Euskarazko Prentsaren Mugarri

1990. urtean, argia ikusi zuen hainbat euskaltzaleen ametsak. Kalean zen Gerra Zibilaren ondorengo euskarazko lehen egunkaria. Euskaldunon Egunkaria herri-ekimenez sortutako proiektua izan zen. Oztopo ugari gainditu behar izan zituen hasieran, baina egindako lanarekin, gizartearen zati handi batek berea egin zuen Egunkaria eta normalizatuz joan zen
...
Jarraitu irakurtzen "Euskara eta Komunikabideak: Atzera Begirakoa eta Etorkizuna" »

Berpizkundea eta Ilustrazioa: Gizarte, Politika eta Kultura Bilakaera

Hizkuntza eta literatura3,81 KB

Berpizkundea: Gizarte, Politika eta Kultura Bilakaera

XVI. mendean, Mendebaldeko Europan Erdi Aroari amaiera eman zion mugimendua izan zen Berpizkundea. Gizakiaren eta arrazoimenaren garrantzia azpimarratu zen, eta kultura klasikoa berpiztu zen.

Gizarte Ekonomikoa

Ahaide nagusien bukaera eta feudalismotik burgesiarako trantsizioa gertatu zen. Nekazaritzaz gain, arrantza, burdingintza eta ontzigintza indartu ziren, merkataritza hedatuz.

Politika

Monarkien mendea izan zen Europan. Mendebaldeko Europan estatu handiak sortu ziren. Fernando Katolikoak Nafarroa inbaditu zuen 1512an, zentralizazioa eraginez eta nazio txikietako literaturaren gainbehera ekarriz.

Kultura

Errenazimentuaren jomuga gizakia bera zen. Autoreek kultura klasikoa berpiztu nahi izan

...

Jarraitu irakurtzen "Berpizkundea eta Ilustrazioa: Gizarte, Politika eta Kultura Bilakaera" »

Errenazimentua Euskal Herrian: XVI. mendeko loraldia

Hizkuntza eta literatura3,25 KB

Politika eta ekonomia

XVI. mendea, Euskal Herrian, Nafarroaren inbasioarekin hasi zen. Karlos I.a erregeak guztiz konkistatu zituen Nafarroa Garaiko azken lurrak: 1522an, Amaiurko gaztelua, eta 1524an, Hondarribia.

Euskal Herriko lurraldeetan, nabarmen indartu ziren harreman komertzialak. Bilboko portuak, esaterako, Espainiako artilearen joan-etorria bideratzen zuen, eta harreman estua egin zuten Flandriak eta Europako beste portu batzuekin.

Antzinatik, euskal arrantzaleak balearen ehizan aritu ziren. Halaber, XVI. mendea burdingintzaren urrezko garaia izan zen Euskal Herrian.

Errenazimentua

XIV-XV. mendeetan, Italia inguruan bizi zen giro filosofiko eta kultural bereziak ideologia berria barreiatu zuen Europan zehar, Errenazimentua, hain zuzen...

Jarraitu irakurtzen "Errenazimentua Euskal Herrian: XVI. mendeko loraldia" »

Manuel Larramendi: Euskal Pizkundea eta Foruen Galtzea

Hizkuntza eta literatura2,93 KB

Manuel Larramendiren Lan Nagusiak

  • El imposible vencido. Arte de la Lengua Bascongada (Ezina, egina) (1729)

    Euskal gramatika ezinezkoa zela ziotenei ezin erantzun tinkoagorik eman. Gaztelaniatik abiatuta euskara ikasteko metodoa bada ere, euskarazko lantzat har daiteke. Hiru ataletan banatzen da: deklinabidea eta aditza, sintaxia eta prosodia (azentuaren azterketa).

  • Diccionario trilingüe: Castellano, Bascuence y Latín (Hiztegi hirueleduna) (1745)

    Larramendiren lanik eztabaidagarriena da, eta horregatik, agian, ezagunena. Bere akats eta guzti, eragin handia izan du euskal literaturan. Erdarazko hitz guztiei euskal ordaina eman nahi die, eta horrek hitzak asmatzera eraman zuen behin baino gehiagotan. Berak asmatutako hitzak eta herrian jasotakoak

...

Jarraitu irakurtzen "Manuel Larramendi: Euskal Pizkundea eta Foruen Galtzea" »

Santa Ageda Eguna eta Euskal Ipuingintza Modernoaren Hastapenak

Hizkuntza eta literatura2,8 KB

Santa Ageda: Historia eta Euskal Ohiturak

Otsailaren 5ean Santa Ageda eguna da. Elizetan santu honek ez du garrantzia handirik, baina herri ohituretan agerpen zabala du, eta gainera, aspaldi-aspaldikoa da.

Jatorria eta Historia Laburra

Historiak dioenari begiratuz, Santa Ageda Trajanus Decius enperadorearen garaian Siziliako Katanian sortu zen, 249. eta 250. urteetan. Aldi hartan lurraldeko pretore zen Quintianusek emazte hartu nahi zuen, neska ederra eta argia zelako. Baina berarekin ezkontzeko kristautasunari uko egin behar zion.

Santa Ageda-k, ordea, uko egin zion fedea uzteari. Horren ondorioz, Quintianus agintariak zigorraldi gogor baten ostean hil egin zuen. VI. mendetik aurrera, santa honek ikaragarrizko indarra hartu zuen Afrikako Iparraldeko...

Jarraitu irakurtzen "Santa Ageda Eguna eta Euskal Ipuingintza Modernoaren Hastapenak" »

Maisulan baten 5 ezaugarriak: Gero liburua adibide

Hizkuntza eta literatura2,3 KB

Maisulan baten 5 ezaugarriak

Hizkuntza eta herri guztietan izaten dira maisulan deitzen diren horietakoak. Villasantek 5 baldintza azpimarratzen ditu maisulan bat izendatzeko:

  1. Aspalditasuna
  2. Orijinaltasuna
  3. Mami baliotsua izatea
  4. Forma eder batean azaldua egotea
  5. Hizkuntza aldetik ere eredu izatea

Aspalditasuna

Ia lau mende pasa direlarik, mendez mende eta idazlez idazle aipatu eta goraipatu dugu Axularren Gero. Denborak ematen duen perspektibak garbiago erakusten du zein den lan ona. Sarako Joannes Etxeberrik, Larramendik, Azkuek... ez dute laudorioa baizik Gero epaitzerakoan.

Orijinaltasuna

Beste idazleren bati kopiatu baldin bada ez dago orijinaltasunik. Hizkuntza guztietan ditugu beste hizkuntzetatik itzulitako liburuak (Biblia). Itzulpenak inoiz ezin...

Jarraitu irakurtzen "Maisulan baten 5 ezaugarriak: Gero liburua adibide" »

Euskarazko Perpausak eta Azkue: Gramatika eta Biografia

Hizkuntza eta literatura2,72 KB

Juntadurazko Perpausak

Maila bereko bi perpaus elkartzen dira. Perpaus bakoitza autonomoa da. Bi motatako juntadurak daude:

  • Juntagailuz egindako juntadura
  • Alborakuntzaz egindakoa

Juntagailuzko Juntadura

Hiru motatakoak izan daitezke:

  • Emendiozkoak

    Lotura bat adierazten dute. Juntagailuak: eta. Maila bereko osagaiak lotzen ditu. Adibidez: Euria ari du eta aterkia hartu dut.

  • Hautakariak

    Elkartzen diren bi perpausen arteko aukera edo hautaketa adierazten dute. Juntagailuak: edo, edota, ala, nahiz, zein.

  • Aurkariak

    Bi osagaien arteko aurkaritza edo kontrakotasuna adierazteko erabiltzen da. Elkarren aurkakoak diren perpausak lotzen dira. Juntagailuak: baina, baizik, baino, ezpada.

Alborakuntzazko Juntadura

Perpausak elkarren ondoan jartzen dira. Ez da inolako...

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Perpausak eta Azkue: Gramatika eta Biografia" »

Euskal Ikasketak: Morfosintaxia eta Idazleak

Hizkuntza eta literatura2,64 KB

Morfosintaxia: Perpaus Elkartuak

Juntadurazkoak: Maila bereko bi perpaus elkartzen dira. Perpaus hauetako bakoitzak bere zentzua izango du bakarrik dagoelarik ere. Perpaus bakoitza autonomoa da. Bi motatakoak dira:

Juntagailuz Egindako Juntadura

Hiru motatakoak izan daitezke:

  • a) Emendiozkoak: Lotura bat adierazten dute, juntagailuak (eta) maila bereko osagaiak lotzen ditu.
  • b) Hautakariak: Elkartzen diren bi perpausen arteko aukera edo hautaketa adierazten dute, juntagailuak (edo, edota, ala, nahiz, zein) erabiliz.
  • c) Aurkariak: Bi osagairen arteko aurkaritza edo kontrakotasuna adierazteko erabiltzen da, elkarren aurkakoak diren perpausak lotzen dira, juntagailuak (baina, baizik, baino, ezpada) erabiliz.

Alborakuntzaz Egindako Juntadura

Perpausak elkarren...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Ikasketak: Morfosintaxia eta Idazleak" »

Euskal Kantagintzaren Historia Laburra

Hizkuntza eta literatura3,87 KB

Lehen Urteak (60-70)

Mixel Labegerie-k magnetofoian grabaturiko kantuak argitaratu ziren unea jotzen da euskal kantagintza modernoaren abiapuntutzat. Euskal Herri osora zabaldu ziren, baita Francoren Espainiako diktadurapean zeuden hegoaldeko herrialdeetara sasian iritsi ere.

Labegerie-k hasitako bidea Ez dok Amairu-k zabaldu eta sendotu egin zuen. Talde bat baino gehiago kolektibo bat izan zen, kantari eta musikariez gain, idazleak, artistak eta dantzariak ere hartu baitzituen bere baitan. Lehen aldiz, zentsurak oztopoak jarri arren, modernitatearen adierazpen kultural batek interesa piztea eta jendetza erakartzea lortu zuen. Diktadurak ezarritako giro gris eta hits itogarrian, kultur adierazpide berrien beharra zuen euskal jendartearen egarria...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Kantagintzaren Historia Laburra" »

XIX. Mendea: Francois Delsarte - Idei Originalak

Hizkuntza eta literatura2,3 KB

  • Gimnasio Modernoaren aitzindaria (adierazgarritasuna ematen)
  • EEUUko gorputz adierazpenean autoreetan eragin handia (XIX.m bukaeran)
  • G.adierazpenaren legeak ikertu: psikoa-fisikoa erlazionatu (tentsio-erlaxazio, denbora-espazio, abiadura…) keinua.
  • Gorputza erdi banatu:
    • hankak eta oinak→ indarra
    • besoak eta enborra→ sentimenduak
    • burua eta keinuak→ adimena

XX. MENDEA: DALCROZE (1865-1950): Rítmika (Musika mundutik)

  • Psikomotrizitate metodoa: zelan landu mugimendua musikaren bitartez
  • Gorputz-musikal solfeoa: erritmoa eta mugimendua indartuz irakas kontserbatorioan
  • Hezigarria: baliabidea hezitzeko
  • Espontaneoa: de manera innata entzuterakoan musika bat (jaiotzetik) beste atal bat landu

ISADORA DUNCAN (1878-1927)

  • Dantza garaikidea (Ballet Du Cort→ gorteetako
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendea: Francois Delsarte - Idei Originalak" »